Historia > 70eko eta 80ko hamarkadak > 1978ko San Ferminak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Konkordatu kartzela
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.

1978ko San Ferminak kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

1978ko San Ferminak
Iritziak
Sakonean
Sanferminak 1978
Begoņa Zabala: "Orain badugu ikuspegia esateko errepresio global bat egon zela"

Iruñera 1977an iritsi zen Begoña Zabala (Getxo, Algorta, 1950) eta lehen lerrotik bizi izan zuen zezen plaza barruan zein kanpoan 1978ko Sanferminetako poliziaren erasoa. Abokatua lanbidez, gertaera haiek argitzeko adituen ikerketa batzordeko kide da eta alde juridikoa landu du. 70eko hamarkadatik mugimendu feministan buru-belarri aritutakoa, Feminismo, Transición y Sanfermines del 78 liburua kaleratu berri du.


Txupin Etxepare saria, Sanfermines78 gogoan plataformarentzat

Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusak 1978ko gertakariak argitara ekartzeko lan egin duen eragilea omendu nahi izan du, 40 urte pasa direnean.


2018-06-26 | Ahotsa.info
78ko Sanferminak gogoratzeko horma irudi erraldoia egiten ari dira Iruņean

Iruñeko Arantzadiko frontoian horma irudi haundi bat margotzen ari dira 1978ko Sanferminetan Espainiako Poliziak egindako erasoa eta hartan hildako Germán Rodriguez gogoratzeko. Sanfermi78 Gogoan taldeko Josu Chueca iruindarrak azaltzen ditu ekimenaren nondik norakoak ondoko bideoan.


Presorik gabeko sanferminak aldarrikatzeko manifestaziora deitu dute

Bada garaia. presorik gabeko sanferminak leloa dauka uztailaren 4rako, 19:00etan, autobus geltoki zaharretik, Kalera Kalerak deituriko mobilizazioak; orain 40 urteko sanferminetan erabili zuten esaldi berbera da.


2018-06-05 | Xabier Letona
78ko sanferminetako ikerketa batzordea: "Kereila baten bidez gertaerak ongi ikertu behar dira"

78ko Iruñeko sanferminetako gertaerak ikertzen aritu den lan taldeak ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu. Besteak beste, taldearen ustez auzia ongi ikertzea ezinbestekoa da –bere garaian ez zen egin– eta horretarako gizateriaren aurkako delitu multzoan kokatutako kereila bat aurkeztea proposatzen du.


78ko sanferminetako gertakarien informazioa desklasifikatzeko eskaria baztertu du Espainiako Kongresuak

PPk, PSOEk eta Ciudadanosek kontrako botoa eman dute. Nafarroako Parlamentuan, aldiz,  eskaria onartu zen urtarrilean talde guztien aldeko botoekin, abstenitu zen PPrena izan ezik.


1978ko Sanferminak oroituko ditu Iruņeko Kondestablearen Jauregian jarriko den argazki erakusketa batek

Iosu Chueca Intxusta historialaren gidaritzapean, Sanfermines 78 gogoan! herri ekimenak argazki erakusketa bat inauguratuko du maiatzaren 4ean Kondestablearen Jauregian, Iruñean.


German Rodriguezen hilketa argitzeko dokumentuen desklasifikazioa eskatu dute

78ko Sanferminak Gogoan plataformak egia, justizia eta aitortza eskatzen du poliziaren tiro batek hil zuen Rodriguezen kasua argitzeko. 


Miguel Ángel Muez omenduko dute Iruņean, frankismoari aurre egin zion "zinegotzi soziala"

Irailaren 14an zendu zen Muez eta omenaldiarekin aitortu nahi dute erregimenaren zirrikituak aprobetxatuz hiri parte-hartzaileago baten alde lanean musutruk jardun ziren zinegotzi horiek.


Sanferminak 1978-2015, duintasunaren itzulera

1978ko Sanferminetako istiluetan poliziak hildako Germán Rodríguezen omenaldian Iruñeko udal gobernuko ordezkariak izango dira lehen aldiz.