Taupadaz taupada bihotzak bizirik darrai. Sortzen dugun bitartean bizirik sentitzen gara. Sortzea bizitzea delako. Ez gara honetaz bizi, maite duzun zerbaitetaz bizitzeak ederra izan behar duen arren. Gure lanak mundura zabaltzea eta edozeinek lan horietaz gozatzea nahi dugu. Kultura ez delako gurea edo zurea… kultura askea delako. Denona. Herriarena. Horregatik dira Copyleft gure lanak. Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak. Ez gara enpresa bat. Elkarte bat gara, indar metaketa bat gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Sortzaile, gurera hurbiltzen bazara ez espero egitura erraldoirik. Ez espero inork ezer egina ematerik. Zuk Zeuk Egin filosofiapean bidailagunak besterik ez dituzu aurkituko. Zu, Gu izatera pasako zara. Gu, gure eskarmentu, gure bertute eta akatsekin, gure gogo eta irudimenarekin. Gu, gauzak ahalik eta e