2021-02-23 22:00

KATANA abesti eta bideoklipa aurkeztu berri du Laize MCk, musika komertzialari kritika egiten dion abestia mezu zuzen eta argiekin.

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea dugu Laize. Hamalau urterekin errimak egiten hasi zenetik, Euskal Herriko hainbat tokitan kontzertuak eskaintzen ibili da. Berarentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko tresna bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahastuta, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Urteetan sortzaileak bere abestiekin rap estiloan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza,  feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea duela helburu eta hori erakutsi egiten du ere gaur aurkeztu berri duen bideoklipean.

Barakaldoko rap abeslariak geldialdi luze baten ostean bizitakoa atzean utzi eta etapa berri bati agurra emateko asmoz sortu egin zuen 2019ko otsailean argitaratutako “Euskaldunak 2.0” abestia. Hortik aurrera, abesti desberdinak argitaratu ditu, erritmo desberdinak uztartuz eta mezu garbiak azaleratuz.

“Katana” erabili nahi izan du oraingo honetan Laize MC sortzaileak gaur egungo musika komertzialari kritika egiteko.

2020an kaleratutako “Oasi” abestiaren lo-fi estiloa alde batera utzita erritmo elektroniko indartsu batekin datorkigu, 808 motako baxu sakonak eta sintetizadore ilunak protagonista dituen abesti honekin. Kritika hau plazaratzeko musika mota komertzialaren soinua eta estetika bereganatu nahi izan ditu, honen ezaugarriak agerian uzteko asmoz, baina aldi berean, aldarrikapen tresna gisa erabil daitekeela erakutsiz.

Lan osoa berak burutu du, Gorka Gomez sortzailearen laguntzaz, biak Taupaka elkartearen partaide izanik, kultura aske eta autogestionatuaren aldeko apustua eginik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Taupadaz taupada bihotzak bizirik darrai. Sortzen dugun bitartean bizirik sentitzen gara. Sortzea bizitzea delako. Ez gara honetaz bizi, maite duzun zerbaitetaz bizitzeak ederra izan behar duen arren. Gure lanak mundura zabaltzea eta edozeinek lan horietaz gozatzea nahi dugu. Kultura ez delako gurea edo zurea… kultura askea delako. Denona. Herriarena. Horregatik dira Copyleft gure lanak. Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak. Ez gara enpresa bat. Elkarte bat gara, indar metaketa bat gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Sortzaile, gurera hurbiltzen bazara ez espero egitura erraldoirik. Ez espero inork ezer egina ematerik. Zuk Zeuk Egin filosofiapean bidailagunak besterik ez dituzu aurkituko. Zu, Gu izatera pasako zara. Gu, gure eskarmentu, gure bertute eta akatsekin, gure gogo eta irudimenarekin. Gu, gauzak ahalik eta e