2021-03-17 10:30

GELDITU DA DENBORA Kaserna taldearen lehenengo lana proposamen desberdina da, detaile guztietan oso landua dagoen disko baten aurrean kokatzen gara.

Klikatu irudian diskoaren fitxara joateko!

Gelditu Da Denbora Kasernak 2021ean aurkezten duen bere lehen erreferentzia da. Azken urteetan kanta berriak sortzen ibili ondoren, 2020 urte amaieran diska grabatu eta orain proiektu eta lan berria aurkezteko unea heldu da.

Ohiko rock formazioarekin batera (bateria, gitarra ta baxua), saxoaren melodiak, DJ skratxak, sintetizadoreak eta ahots rapeatu zein lirikoak nahasten dira Gelditu Da Denbora lanean. Rock eta hip hopa oinarri hartuta, estilo desberdinak agertzen dira kantuetan, reggae, funk edo elektronikaren pintzelada batzuk, esaterako. Testuetan gai desberdinak jorratzen dira taldekideen kezka eta sentipenak adieraziz; batzutan gai politiko eta sozialen gaineko salaketa eta aldarrikapenak eginez, eta bestetan, bizipoza ematen dieten esperientziak goraipatuz. Nagusiki euskaraz eta gazteleraz abestu arren, testuetan alemana eta inglesezko lerroak ere topatuko dituzue, kolore eta ñabardura asko dituen lan baten aurrean gauden seinale.

Zortzi kantuz osatzen da albuma, Fruizeko Gaua Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutakoa 2020ko abendua eta 2021eko otsaila bitartean. Aitor Abio ekoizle lanetan eta berarekin batera, Asier Zubelzu, Iker Aginaga eta Guille Peña estudioko grabazio eta masteriazioaz arduratu dira. Diskaren diseinua Mirene Gonzálezen esku egon da eta diskarekin batera argitaratutako diren bideo musikalak Kostako Vibes / Tiro Pun Ekoizpenak lagunekin egin dute. Emaitza borobil hau talde honen lan handiaren ondorioa izan da.

Proposamen desberdina da, oso landua detaile guztietan, konposizio unetik hasita, grabaketa eta nahasketatik pasatu eta emaitza aurkezteko momenturaino.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Taupadaz taupada bihotzak bizirik darrai. Sortzen dugun bitartean bizirik sentitzen gara. Sortzea bizitzea delako. Ez gara honetaz bizi, maite duzun zerbaitetaz bizitzeak ederra izan behar duen arren. Gure lanak mundura zabaltzea eta edozeinek lan horietaz gozatzea nahi dugu. Kultura ez delako gurea edo zurea… kultura askea delako. Denona. Herriarena. Horregatik dira Copyleft gure lanak. Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak. Ez gara enpresa bat. Elkarte bat gara, indar metaketa bat gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Sortzaile, gurera hurbiltzen bazara ez espero egitura erraldoirik. Ez espero inork ezer egina ematerik. Zuk Zeuk Egin filosofiapean bidailagunak besterik ez dituzu aurkituko. Zu, Gu izatera pasako zara. Gu, gure eskarmentu, gure bertute eta akatsekin, gure gogo eta irudimenarekin. Gu, gauzak ahalik eta e