2021-11-11 09:30

ERRITMATIKA trilogia baten lehenengo bolumena izan nahi du, Hip Hop kulturaren energia eraldatzailea oinarria hartuta.

Hainbat urtez Gasteizko Kodigo Norte taldean aritu eta gero, 2017. urtean ibilbide berriari ekin zion Markes-ek.

Klikatu irudian diskaren fitxa ikusteko!

Bakarkako ibilbide hau ez da berria ordea, bai taldearen dinamikan sartuta bai taldetik kanpo,  bere diska propioak  egitea beti gustoko izan baitdu.

Horren adibidea, “Independencia” kaleko albuma (2009)  lehenengo eta  “Musicamina” (2014 HipHopComesFromSoul)  ElfÈr ekoizlariarekin batera  gero.

  1. urtean “Biltzarra” proiektuaren parte izan zen.

Saltsan sartuta, noizean behin Reggae doinuak gustuko ditu ere, horrela Suaiarekin batera “Arnasa” (2017 Taupaka) maxia landu zuen edota “Unity Sound” single-a osatu R-Lantz Aiaraldeko Soinu Sistemako Selektah/Ekoizlearekin batera.

Azken urte hauetan, Gatom, Indarrap, Diggin Sound eta beste batzuekin elkarlanak egiten aritu da.

Erritmoaren zientzia,  Hip Hop kulturaren energia eraldatzailea oinarria hartuta, Erritmatika  trilogia baten lehenengo bolumena izan nahi du, non beatmaking, konzientzia, euskal nortasuna, lerroak eta doinuak bat eginen dute.

Auzotik Hirira, Hiritk Herrira, Herritik Mundura, Bihotzari Bira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Taupadaz taupada bihotzak bizirik darrai. Sortzen dugun bitartean bizirik sentitzen gara. Sortzea bizitzea delako. Ez gara honetaz bizi, maite duzun zerbaitetaz bizitzeak ederra izan behar duen arren. Gure lanak mundura zabaltzea eta edozeinek lan horietaz gozatzea nahi dugu. Kultura ez delako gurea edo zurea… kultura askea delako. Denona. Herriarena. Horregatik dira Copyleft gure lanak. Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak. Ez gara enpresa bat. Elkarte bat gara, indar metaketa bat gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Sortzaile, gurera hurbiltzen bazara ez espero egitura erraldoirik. Ez espero inork ezer egina ematerik. Zuk Zeuk Egin filosofiapean bidailagunak besterik ez dituzu aurkituko. Zu, Gu izatera pasako zara. Gu, gure eskarmentu, gure bertute eta akatsekin, gure gogo eta irudimenarekin. Gu, gauzak ahalik eta e