2021-06-08 08:30

Covid-19 pandemia garaian estudioan sartu eta “Anubis” lana grabatu zuen Donostiako bikoteak, urtebete geroago, argia ikusiko du hauen lan berria: “Anubis”, “gure artean jada ez daudenentzako omenaldi xumea” den diskoa sortzaileen esanetan.

Klikatu irudian lanaren fitxara joateko eta deskargatzeko!

Norzzone jauna & Fani, abeslariak (Donostialdea) eta Nasty Bilbaoko Hawa ta Maisha produktoreak (Barakaldo), Nizuri Tazuneri proiektu berria aurkeztu ziguten, maitekiro sortu zen idei bat egia bihurtuz.

“Nizuri Tazuneri” basakeri gramatikala (nik zuri eta zuk neri), hitz joko estrategiko bat da. Euskerak rapan barrun beti jasaten zuen esaldi berdina: “el rap en euskera suena a chino” ta honi Norzzone ta Fani erantzuten zuten: “a chino no, el nuestro suena a japo (japoniera)”, eta horrela hasi zuten euskera ta japonierazko arteko hitz jolasak. “Japanesence” (2014 Nastybilbao) bere lehenengo maketaren abestietako izen guztiak Japonierazko kutsua daukate. “Musika ala hil” (Taupaka elkartea, 2017), Fani eta Norrzone raperoen mezu ozenak entzun daitezke, hamaika kantuz osatutako LP bizia eta indartsua. Japoniar eta euskal esamoldekin hitz-jokuak egiten dituzte beraien abestien izenburuetan. Euskeraren betiereko taupada, arbasoen oiartzuna ta abangoardiaren soinuak bat egitea da, proiektu honen helburu nagusia. 2018. urte bukaeran, “Zazpi” lana kaleratu zuen sortzaile taldeak, “zahar eta berri” kontzeptuen artean zubi bat eraikiz, trantsizio hori gainditzeko asmoz, zazpi bekatu kapitalak eta bere zazpi kontrakoak biltzen dituelarik.

Gaurkoan taldeak, “Anubis” aurkezten du, 2020 urtean Ganbara estudioan grabatutako disko hau gure artean jada ez daudenentzako omenaldi xume batetik  ateratako proiektua da, hemen jarraitzen dugunontzat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Taupadaz taupada bihotzak bizirik darrai. Sortzen dugun bitartean bizirik sentitzen gara. Sortzea bizitzea delako. Ez gara honetaz bizi, maite duzun zerbaitetaz bizitzeak ederra izan behar duen arren. Gure lanak mundura zabaltzea eta edozeinek lan horietaz gozatzea nahi dugu. Kultura ez delako gurea edo zurea… kultura askea delako. Denona. Herriarena. Horregatik dira Copyleft gure lanak. Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak. Ez gara enpresa bat. Elkarte bat gara, indar metaketa bat gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Sortzaile, gurera hurbiltzen bazara ez espero egitura erraldoirik. Ez espero inork ezer egina ematerik. Zuk Zeuk Egin filosofiapean bidailagunak besterik ez dituzu aurkituko. Zu, Gu izatera pasako zara. Gu, gure eskarmentu, gure bertute eta akatsekin, gure gogo eta irudimenarekin. Gu, gauzak ahalik eta e