2021-04-27 10:31

MAITASUNAREN BILDUMA aurkeztu zuen  Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak 2020ko abenduan eta euskarazko raparen historiaren diska garrantzitsuenetako bat bihurtu den lan honekin, artefakto audiobisualak iragarritzen ibili dira, gaurkoan, lan honetan aurkitu dezakegun “Orain ala inoiz ez” abestiaren bideoklipa.  

Arrano Pertxa raperoa eta Lengu Iluna ekoizlea elkarrekin dabiltza 2017 urte geroztik euskarazko rap proiektu honetan. Letra erasokorretan eta Europako hizkuntzarik zaharrenean sekula entzun ez diren gaietan datza bikote honen originaltasuna. Hori guztia Lengu Ilunak sortutako musikaren gainean: G-Folk izendatu duten soinu propioa garatu dute, rap klasikoa eta euskal folklorea uztartuz.

Pasa den urteko abenduan, “Maitasunaren Bilduma” aurkeztu zuen Bilboko bikoteak (Taupaka, 2020). 12 kantetan testu pertsonalagoak eta soinu garbiago eta erlaxatuagoak jorratu dituzte lan honetan eta beraien nortasunaren adierazgarriak alboratu barik, aurreko bi lanen garapenaren ondorio argia bilakatu da azken lan hau.

Gorabehera emozionalen istorioa da bilduma. Arrano Pertxak bizitzako kontu garrantzitsuez eta kontraesanez gogoeta eginten du. Bide horretan maitasuna modu organikoan azaleratzen da, eta familiari, ingurukoei, musikari eta jakintzari dien maitasunean islatzen da.

Gaur aurkeztu berri duten “Orain ala inoiz ez” bideoklipa funk soinua ekartzen du berriz. Bideo berri honetan Arrano Pertxa eta Lengu Iluna banda formatua agertzen dira, daukaten nortasuna agerian utziz. Baterian Luigi Crocanti, baxuan Lengu Iluna, kitarran Imanol Low eta ahotsan Arrano Pertxa agertzen direlarik. Bideoaren edizioa eta grabazioa Monoplaza Audiovisualaken eskutik izan da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Taupadaz taupada bihotzak bizirik darrai. Sortzen dugun bitartean bizirik sentitzen gara. Sortzea bizitzea delako. Ez gara honetaz bizi, maite duzun zerbaitetaz bizitzeak ederra izan behar duen arren. Gure lanak mundura zabaltzea eta edozeinek lan horietaz gozatzea nahi dugu. Kultura ez delako gurea edo zurea… kultura askea delako. Denona. Herriarena. Horregatik dira Copyleft gure lanak. Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak. Ez gara enpresa bat. Elkarte bat gara, indar metaketa bat gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Sortzaile, gurera hurbiltzen bazara ez espero egitura erraldoirik. Ez espero inork ezer egina ematerik. Zuk Zeuk Egin filosofiapean bidailagunak besterik ez dituzu aurkituko. Zu, Gu izatera pasako zara. Gu, gure eskarmentu, gure bertute eta akatsekin, gure gogo eta irudimenarekin. Gu, gauzak ahalik eta e