New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri zuen.
Wachukuri saio hartan atera zioten argazkiarekin kontraesanean, Time aldizkariak hari buruzko artikulua argitaratu zuen, “Nigeriako NBEko enbaxadore dinamikoa” zela esanez. Haren estilo diplomatiko bizi, ausart... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.