32. Mozart emakumea eta beltza zen


2023ko azaroaren 7a

Musika klasikoa entzuten ez duenak ere ondotxo daki Mozart nor zen; baina ba al zenekiten talentu askoko Mozart bat baino gehiago egon direla, nahiz eta bakarrak jaso duen aitortza, gizona zenak, hain zuzen, besteak emakumea eta beltza baitziren.

Esan bezala, gaurko saioan musika klasikoa izan da protagonista gure abestietan ere, baina tartean, Joxepa Antoni Aranbarri 'Xenpelarren' bertso batzuk ere ekarri ditugu, Hitzetik Hortzera saioan Maddalen Arzallusek abestuta, Gari Otamendi eta Joxan Goikoetxearen musikarekin.

Falco - 'Rock Me Amadeus'


Bologne: Symphony in G Major, op. 11, no. 1: I. Allegro


Mozart - 'Sinfonía Concertante'

 

Rondo Alla Turca (Techno Remix)

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.


⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin