2. Oilo salda botika da


2023ko urriaren 20a

Podcastaren izenaren nondik norakoak azaltzen hasi dugu aste honetako saioa; zergatik Menda Bikoitza? Bada honek landareei buruz pluralean pentsatzera eraman gaitu, menda ez delako bat eta bakarra, mota asko daude, pasmo belarra bezala. Hori soilik ez, asteko sendabelarraren atalean oilo saldari buruz hitz egin digu Garbiñe Larreak, jaki honi dagokion aitortza egin asmoz. Eta katarro garai betean gaudela kontuan izanda, xarabea nola egin azaltzen amaitu du saioa.

Podcast honen sintoniarako Ianire Aranzabe eta Oriol Floresen Inork Entzuten Ez Gaituenean abestia erabili dugu eta saioan zehar Rö taldearen melodiek laguntzen diete Garbiñe Larrearen hitzei.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...