erreportajea
"Nekazari txikiok elkar aberastu behar dugu, ezagutzak partekatzea ezinbestekoa da"
2021-09-13
"Nekazari txikiok elkar aberastu behar dugu, ezagutzak partekatzea ezinbestekoa da"

Arabar Errioxako Eskuernaga herrian dago Candido Besa Upategia. Agroekologia oinarri hartuta bertan egiten dute lan Esti Besa eta Julen Gorroño ama-semeek, beste bi kiderekin batera.

Lurra lantzetik hasi, lan baldintzekin segi eta produktua ekoitzi zein banatzeko modua, dena zaintzen dute eta horretan jarraitzea da asmoa, euren txikitasunari eutsiz. Hala ere, instituzioen aldetik baztertuta sentitzen direla diote, eta politika integralen falta somatzen dutela, honela dio Besak instituzio publikoei erreferentzia eginaz: "Gurekin egon eta galdetu: zer da behar duzuena? Baina ez harriak jarri bidean".

Eskuratu Lurra Herriari Deika kamiseta eta bultza agroekologia mugimendua: https://azoka.argia.eus/

Irakurri Estitxu Eizagirreren erreportajea lotura honetan.

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago