erreportajea
"Nahi dute jendea nekazaritzan hastea, baina ez modu agroekologikoan"
2021-06-24
"Nahi dute jendea nekazaritzan hastea, baina ez modu agroekologikoan"

Mikel eta Igor Olite anaiek abiatu zuten Guneko arrautza ekologikoen proiektua. Nafarroako San Martin Unxen dute oilategia eta inguruko merkatari txikiei saltzen diete, gertuko harremanak eta salmenta baitituzte oinarri. Baina salmentara iritsi aurreko bidea luzea da, eta dena hartu behar da kontuan: langileen lan baldintzak, ingurumenaren zaintza, oiloen ongizatea, eta noski, baita kontsumitzaileena ere.

Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia mugimenduak elkarlanean abiatu duten proiektua da, kamisetak ateraz hasi zenaren osagarri da Euskal Herriko hainbat proiektu biltzen dituen erreportaje serie hau. Kazetaritza guztia ez baita berdin, eta nekazaritza guztia ere ez. Bai agroekologiak eta bai ARGIAk genero harremanak lantzen dituzte, burujabetza dakarten produkzio moduak, langileen eskubideak lantzen dituzte eta ingurumenarekin errespetuan egiten dute lan.

Eskuratu Lurra Herriari Deika kamiseta eta bultza agroekologia mugimendua: https://azoka.argia.eus/

Irakurri Estitxu Eizagirreren erreportajea lotura honetan.

Egilea(k):
Eneko Arzuaga
Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago