Erreproduzitu bideoa
Erreportajeak > Lurra Herriari Deika
"Lurrik Gabeko Mugimendua ez dago Brasilen bakarrik, Euskal Herrian ere behar dugu"
2021-07-01

Lurraren Orena Lezoko Apaiziartza auzoan dagoen agroaldea bat da. Orain hamar urte okupatu zituzten lurrak lantzen jarraitzen dute proiektu txikitzaileen aurka eta nekazaritza jasangarriaren alde. Osasuntsu jatea denon eskubidea dela ardatz hartuta eta auzolana oinarri, produktu ekologikoak ekoizten dituzte modu kolektiboan.

Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia mugimenduak elkarlanean abiatu duten proiektua da, kamisetak ateraz hasi zenaren osagarri da Euskal Herriko hainbat proiektu biltzen dituen erreportaje serie hau. Kazetaritza guztia ez baita berdin, eta nekazaritza guztia ere ez. Bai agroekologiak eta bai ARGIAk genero harremanak lantzen dituzte, burujabetza dakarten produkzio moduak, langileen eskubideak lantzen dituzte eta ingurumenarekin errespetuan egiten dute lan.

Eskuratu Lurra Herriari Deika kamiseta eta bultza agroekologia mugimendua: https://azoka.argia.eus/

Irakurri Estitxu Eizagirreren erreportajea lotura honetan.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!