Erreproduzitu bideoa
Erreportajeak > Lurra Herriari Deika
"Haziak tresnak dira guretzat, eta ez museoko piezak"
2021-06-29

Aleka elkartea egungo hazi-merkatuaren alternatiba sortzen diharduen ekimena da. Beizamako Leundaberri baserrian kokatzen da eta hamabi ekoizleko sarea du oinarri. Haziak multinazionalen esku utzi ditugula dio proiektuko langilea den Kelo Arribasek, eta hazi-merkatu horrek uniformetasuna eta higadura genetikoa nahiz kulturala inposatzen dizkiola gure nekazaritzari. Horren aurrean, eredu agroekologikoaren aldeko apustu argia egiten dute Alekan.

Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia mugimenduak elkarlanean abiatu duten proiektua da, kamisetak ateraz hasi zenaren osagarri da Euskal Herriko hainbat proiektu biltzen dituen erreportaje serie hau. Kazetaritza guztia ez baita berdin, eta nekazaritza guztia ere ez. Bai agroekologiak eta bai ARGIAk genero harremanak lantzen dituzte, burujabetza dakarten produkzio moduak, langileen eskubideak lantzen dituzte eta ingurumenarekin errespetuan egiten dute lan.

Eskuratu Lurra Herriari Deika kamiseta eta bultza agroekologia mugimendua: https://azoka.argia.eus/

Irakurri Estitxu Eizagirreren erreportajea lotura honetan.

Egilea(k):
Eneko Arzuaga
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!