Laura Mintegi: “Politika parte-hartzailea landu nahi dugu”

  • Datorren asteko ARGIAn Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiarekin egindako elkarrizketa plazaratuko dugu. Aurrerapen moduan, paperezko edizioan jaso ez dituen pasarte batzuk bildu ditu Mikel Asurmendi kazetariak bere blogean. Mintegiren hitz hauekin hasi du artikulua: "Gestionatzen ari den politika ez da guk landu nahi dugun politika, gurea parte-hartzailea da eta hori egin gabe dago".


2012ko irailaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Laura Mintegi (Argazkia: Dani Blanco)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Jaurlaritzara iritsiz gero, gobernuko kideak zein diren izendatu ditugu ezeren aurretik", dio EH Bilduko zerrendaburuak: "Modu horretara,  egitera gatozela eta ez esatera adierazi dugu. Badugula programa bat, eta berau betetzeko jende ongi prestatua, eta badugula ere borondatea. Zintzotasun agerpen izan da: lehen unetik zer egin nahi dugun eta norekin egin nahi dugu azalduz plazaratu gara. Halaber, aditzera emanez, politikoki konprometituak garela eta nor bere arloan eskarmentudunak. Kudeaketan ere, norberari dagokion arloaz badakiela, eta gainera, guk egin nahi dugun politika orain arte inork ez du gestionatu orain arte. Gestionatzen ari den politika ez da guk landu nahi dugun politika, gurea politika parte-hartzailea da eta hori egin gabe dago".

Segi elkarrizketa irakurtzen Mikel Asurmendiren blogean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!