ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 18a

Laura Mintegik legebiltzarkide kargua utziko du irailean, arrazoi pertsonalengatik

  • "Irailaren lehenetik aurrera Legebiltzarrean baino, unibertsitatean egongo naiz berriz ere. Garai bati amaiera emateko unea heldu da eta beste bati hasiera ematekoa", dio Laura Mintegik agurra iragartzeko gutunean (pdf). "Ilusio handiaz ekin nion EH Bilduren egitasmo politikoari, eta ilusio berberaz segituko dut bizitzen politika, oraingoan unibertsitatetik eta kulturgintzatik, beti egin bezala"

ARGIA @argia
2014ko uztailaren 24a
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean (Argazkia: Dani Blanco / Argia)

"Etapa bat amaitu da, baina oraindik ez da bukatu tourra", idatzi du EH Bilduko legebiltzarkideak. "Jendeari bizimodu hobea emateko egiten dugu lan, jendarte justuago batean, non euskalduna izatea ez den zigortuko, emakume jaiotzeagatik inork ez dizun bizimodua mugatuko eta beste lurralde batetik etortzea ez den marjinazioaren sinonimo izango. Horixe da nahi eta behar dugun gizartea. Eta gauden lekuan gaudela, gutariko bakoitzari dagokigu beharra egitea helburuok lortzeko. Ezkerreko jendeak badaki erantzukizun politikoa norberarena dela, ardura ez dela delegatzen eta norbanakook kontsekuente izan behar dugula gure ideologiarekin".

Kanal honetan artxibatua: Laura Mintegi

Laura Mintegi kanaletik interesatuko zaizu...
2013-09-02 | ARGIA
Jean Haritschelharren heriotzak sortutako erreakzioak

Hainbat erreakzio izaten ari da Jean Haritschelhar baigorriarraren heriotza. Euskararen eta euskal kutluraren inguruko pertsonen eta politikarien hitzak zabaltzen ari dira.


2013-02-18 | Lide Hernando
Mikel Agirre izango da EITBko zuzendari berria

Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude