Inkestak, aliantzak, egia bat eta gezur bat

  • IÑIGO URKULLUK badu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko aukera asko, inkestek diotenez EAJk irabaziko baititu hauteskundeak eta, beraz, bakarka, EH Bildurekin edo PSE-EErekin gobernua osatzeko aukera asko du. Ez da ahaztu behar, alabaina, garai aldakorrak bizi ditugula maila guztietan, gogorrak herritarrentzat eta aldaketa eskaera handia dela politika munduarekiko. Hortik etor dakieke ezustekoa jeltzaleei.


2012ko urriaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
EAEko 2012ko lehendakaritzarako hautagaiak

Kontrajarria dirudi herritarrek aldaketa nahi izatea eta gero EAJ hautatzea, euskal instituzioetan betikoa den alderdia, baina jeltzaleek ondo lortzen dute  hautesleei segurtasunaren irudia igortzea. Hori Eusko Legebiltzarrerako hauteskundez hauteskunde ematen den fenomenoa da, baina oraingoan gainera, hersturak Patxi Lopez higatu du eta ez Urkullu.

Laura Mintegik ez ei ditu hauteskundeak irabaziko, inkesta batek ere ez dio halako aukerarik ematen, eta gainera, EH Bilduk eserleku gehiago lortuta ere, gaitza litzateke berak lehendakaritza eskuratzea, batez ere besteek utziko ez lioketelako. Ez dirudi EAJk berriz  Gipuzkoako Diputazioko egoera errepikatuko lukeenik, areago Eusko Jaurlaritzarekin. Edozein modutan, ETAren ondorengo euskal politika ezustekoen kutxa ere bada: norbaitek gogoratzen al du zein inkestetan iragartzen zen Juan Carlos Izagirre eta Martin Garitano izango zirela Donostiako alkate eta Foru Aldundiko ahaldun nagusi?

Hala ere, badirudi Mintegirentzat emaitza ona litzatekeela Urkullurengandik ahalik eta gertuen izatea. Eta inkesta batzuen arabera, hori posible da: Naiz eta Gara-rentzat Aztikerrek argitaratzen duen azterketan EH Bildu EAJrantz urreratzen arituko litzateke. Eta posible da, bai. Bi klabe garrantzitsu egon daitezke horretarako.

Bata da, orain arte Bildu edo Amaiurrera hurbildu ez den ezkerreko herritar multzo batek pentsatzea EH Bilduk bestelako politikak egin ditzakeela. Beste klabea Kataluniako independentzia bafadatan da, eta hauek hainbat herritar soberanismoaren aldeko hautu argira eramatea, eta hori EH Bildu da. Jeltzaleen duda-muden aldean, independentzia aldarrikapena argia da EH Bildun, naiz eta gero ez den sakontzen zeren independentziaz ari diren, hori gai sakon eta korapilatsuagoa delako. Azkenik, eta faktore hau inkestetan agertzen ez bada ere, ez da baztertu behar hiru hautagaietatik emakume bakarra izateak emakumezko askoren aurrean izan dezakeen tiradizoa.

IRABAZLEARENA baino kitzikagarriagoak izan litezke aliantzen kontuak, ezinbestekoak izango baitira: zein makulurekin gobernatuko du irabazleak? EAJ bada, PSE-EE edo EH Bildurekin? Edo, zenbakiek ematen badute, PPrekin? Dena da gaitza. Krisiari begira, Bildurekin baino popular eta sozialistekin jardutea logikoagoa litzateke, bien erreformak sostengatu izan baititu EAJk; eta, azken finean, beste biak bezala, eroso dagoelako egungo sistema ekonomiko honetan.  Baina eragozpenak ere badira: nola lotu euskal lurretan behintzat kiratsa darion PPrekin? Nola zubi guztiak apurtuta ei dituen PSErekin?

EAJ-EH Bildu gobernua izango da aukerarik gaitzena. Hainbat proiektu handitan eta eredu sozialetan dauden desberdintasun handiek biziki zailtzen dute elkarrekin aritzea. Edonola, izan Gobernutik, izan Legebiltzarretik, agertuko den nagusitasun abertzalea herri honen izaeran giltzarri diren eremuak ondo finkatzeko baliatu beharko litzateke legealdia. Ez egitea barkaezina litzateke. Krisiaren aurkako borroka lehenetsi beharko da, bai, baina abagune berezi hau profitatu behar da baita ere bake prozesuan sakondu eta gatazkaren kapitulu latzenak behin-betiko ixteko, batez ere biktima eta presoei dagozkienak.

Azkenik, urriaren 21ak egia bat eta gezur bat oso agerian utziko ditu. Egia honakoa: hainbat arrazoirengatik estalita egon den EAEko herritarren izaera abertzalea argi azaleratzen dela aspaldikoz. Madrilek ere badaki hori, eta horra hurrengorako iragarri duen hauteskunde erreforma kolonialista. Eta hau gezurra: Patxi Lopezen Gobernuak amaitu duela ETArekin. Ez da zalantzarik Espainiako Gobernuaren errepresioak izan duela eraginik ETAren erabakian, baina Bilduk, Amaiurrek eta orain EH Bilduk gero eta ageriago uzten duten moduan, ezker abertzalearen aldaketa izan da giltzarri ETAren erabaki horretan. Bakoitzari berea.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude