« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Bilardo

Hiru manba beltz, hiru elefante

2010-06-18 12:21:00 | Bilardo

Higuain

Higuain

“Esan nian Argentinak pozoia duela aurrean...”. Arrazoia zian bai, Itziarko Rikardok. Zerri-trostan jokatuta ere, ebain-ebain eginda geratu zuan Hego Korea. Pozoia. Hiru manba beltz: Higuain, Tevez eta bigarren partean Aguero. Mizto zorrotzak, beneno hutsa. Jar ezak horien atzetik, gainera, super-botereak dituen arkakuso bat, hamarra bizkarrean eta... Faboritoa ote duk Argentina?

Ni ez nagok hain seguru. Rikardorekin ere hitz egin nian horretaz: 4-1 bukatu zuan partidua, baina amerikanoak bi aurretik egonda, Demichelisek ez zian jakin hankartean zeukana zer zuan, baloia, ukondoa ala zakila; ez ziok ba bueltaka-bueltaka gol bat erregalatu koreanoei? Hor izango dizkik komeriak Argentinak. Rikardo berriz: “Demichelis, Heinze... xahartu dittuk!”. Arrazoi berriz ere Itziarko jakintsuak: elefanteak dituk honezkero Walter Samuel (32 urte), Martin Demichelis (30) eta Gabi Heinze (32). Bai, aurreneko partiduko gola Heinzek sartu zian baina... mantso ikusten dizkiat, gerri gutxi, gris antzean.

Bazekiat, esaera zaharrak argi esaten dik: aurreak erakusten dik atzea nola dantzatu. Baina selekzio honen kasuan, erdiko jokalariak izango dituk natza: galtzak bete lan ibiltzekoak dituk Mascherano, Di Maria eta Rodriguez. Eta ni zain nagok, xahar-xaharrena, Juan Sebastian Veron, zer emateko gai den ikusteko. Hiru manba beltz eta hiru elefante: zoologikoa osatzeko ziminoak, putreak, lehoiak, jirafak, arranoak, tigreak, astoak, belatzak... denak beharko dizkik Maradonak futbola pentsatu, sortu eta borrokatzen den soro zatian.

PS: Atzoko Frantziaren partidua ikusita pentsatzen jarria nagok, selekziorik eduki gabe ere, ez ote den hau euskaldunon mundiala izango...

 

  • Erantzunak (4)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Agin - 2010-06-20 10:58:35: Arrazoi duk Bilardo, begira Bayerni zer pasa zitzaion Van Buyten eta Demichelisekin finalean. Eta mundiala ez dik partidu gehien irabazten duenak eramaten, gutxien galtzen duenak baizkik.
  • Bilardo - 2010-06-19 03:06:15: Hi, laugarren manba, ez al ditek inoiz esan zaharrei edadeaz galdetzea edukazio txarrekoa dela? 72 zeuzkeat, problemarik?
  • Paulo - 2010-06-18 17:06:02: honek 69 edukiko dizkik!
  • laugarren manba - 2010-06-18 15:45:08: zenbat urte dauzkak, Bilardo? 66?
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403