« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Bilardo

Ongi etorriak 1898ra

2010-06-17 11:54:00 | Bilardo

Fernandes suitzarra, atzo Espainiari gola sartu berritan

Fernandes suitzarra, atzo Espainiari gola sartu berritan

“Gehiago galdu zen Kuban” dik izena Intereconomiako eztabaida programa zoldazu batek. 1898ko “desastre” hura gogoratzen dik, noski: Kuba eta Filipinen independentzia, Espainiak ostiko bitan potentzia kolonial izateari uztea. Eta beti pentsatu izan diat hori dela Espainiako nazional-futbolismoaren fundazio momentua ere.

Kubako gerrara bezala abiatzen dituk futbolista espainolak mundialetara: prentsak puztuta, zornez lehertzeko zorian, kontrarioari dena burla eta maldizio. Eta normalean gertatzen zaiek, Karibekoa: hezurretan astindu bat hartu, hotzak kentzeko modukoa, eta buelta etxera (bizirik daudenak).

Futbolean Kuba asko zeuzkak Espainiak ordea, eta esaldia, “gehiago galdu zen Kuban”, behin eta berriz moldatu behar izaten ditek. “Gehiago galdu zen Italian” 1994an, “gehiago galdu zen Nigerian” 1998an,  “gehiago galdu zen Korean” 2002an, “gehiago galdu zen Frantzian” 2006an...

Atzo Suitzako mendietan lehertu zuan aireplano espainola. Ni neutral esnatu ninduan eta horregatik animatu nizkian alpetarrak. Ez duk 1994ko ekipo puska hura, Sutter, Chapuisat eta Sforza artistekin (Clementeren Espainia trinkoak bota zizkian zortzirenetan) baina Ottmar Hitzfield tipo bizkorra duk, bazekik zertan ari den. Bi Txapeldunen Liga ez dizkik edozeinek irabazten, azken finean. Defentsan serio, lerroak juntu-juntu, eutsi eta eutsi, aukera izan arte. 1-0.

Gaur prentsa espainola erekzioa berreskuratu nahian zebilek. Nahiko lan. Eta, bide batez, Zapaterorentzat ere komeriak: atzo onartu zian lan-erreforma puta hori, selekzioak irabazita inor enteratuko ez zelakoan.

Orain zezenak haserre zeudek, doble haserre. Dena zihoak pikutara.

Ongi etorriak 1898ra.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403