« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Bilardo

Jainkoaren Esku diruduna

2010-07-07 11:02:00 | Bilardo

Jainkoaren Eskua

Jainkoaren Eskua

Final laurdenetan Luis Suarezek eskuarekin atera zian baloia marra-marratik Uruguai salbatzeko, nahita, eta kanpora botako zutela jakinda. Baina Ghanak penaltia huts egin zian, Uruguaik luzapenean aztarrika eutsi berdinketari, eta penaltietan Abreuk egin zizkian patrifilioak. Ni hasia nengoan pentsatzen, Suarezen esku hori ez ote zen bihurtuko mundial honetako Jainkoaren Eskua.





Diferentzia klaro askoa duk, bazekiat: 86an Maradonaren atzaparrak gola egin zian, ez kendu, baina ezin konparazioa burutik atera. Atzo, ordea, Uruguai ito egin zuan Holandaren joko praktikoan eta akabo Suarezen sakrifizioaren errentak. Hori ere ez ziguk emango mundial honek: momentu historiko bat, heroismo puntu bat.

 

Eta ni desesperatzen hasia nagok. Hasierako jardunaldietan porteroen puzkarrak izan zituan; final zortzirenetan arbitroen sator-bista (Ingalaterrari gol bat eman ez; Argentinari eta Espainiari jokoz kanpo sartutako bi gol oparitu…); laurdenak pasa dituk, erdiak gaur bukatuko, eta nik inondik ez diat ikusi kanpeonatoak saltzen duen “munduko futbol onena” etiketa merezi duen ezer.

 
Hori ere Jainkoaren Eskuaren erruz izango duk. Diru Jainkoarena, kuanto. Izan ere, zenbat kobratzen ditek futbolistek selekzioan aritzeagatik? Ez behintzat klubek eskaintzen dituzten jornalak. Eta, baloiaren mertzenario hauek, sos gutxirekin gerra triste egiten ditek.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403