EBk Hezbollah-ren miliziak terroristatzat jotzeak izango al du eraginik?

  • Europar Batasuneko (EB) atzerri ministroek Hezbollah-ren miliziak talde terroristen zerrendan gehitzea erabaki dute. Argudio gisa, 2012ko uztailean Bulgarian zazpi hildako eragin zituen leherketa aipatu du EBk; erakunde libanoarra erantzuletzat jotzen du. Hezbollah-k ukatu egin du atentatuan parte hartu izana.


2013ko uztailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hezbollah-ko militar taldea (Argazkia: Ali Hashino)

Herberehetako atzerri ministroaren hitzetan, “erakundearen kontuak blokeatuko dituzte, ekintzarako gaitasuna mugatuz”. AEBek erabakia txalotu dute: neurriak Hezbollah-ren diru-iturriei eragin beharko liekeela adierazi du Etxe Zuriaren bozeramaileak.

Nazioarteko politikan aditua den Franklin Lamben arabera, “AEBek behartutako harreman publikoetako erabakia” da eta ez du uste “benetako eraginik” izango duenik. Dioenez, “antolakundearen indarra jendearen babesa da, baina ez europarrena”.

EBko zenbait atzerri ministrok, hartutako erabakiak Libanoko Gobernuarekin duten harremana kaltetu dezakeela adierazi dute.

Iritzi kontrajarriak

Hezbollah alderdi libanoar islamista da, kolektibo xiiten ordezkari nagusia, eta jarduera politikoaz gain, miliziak ere baditu. Alde militarra 1982an sortu zen Israelen inbasioari aurre egiteko.

EBz gain, Argentinak eta Kanadak ere miliziak  talde terroristatzat jotzen dituzte. Beste hainbat estatuk, Israelek eta AEBek kasu, antolakunde osoa dute terroristatzat. Zenbait herrialde arabiarretan aldiz, zilegitasuna aitortzen diete Hezbollahren “erresistentzia ekintzei”.

2006an Beiruteko Ikerketa eta Informazio Zentroak egindako inkestaren arabera, libanoarren %87aren babesa du erakundeak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezbollah
Israelen eta Hezbollahren eraso-trukea, 2006tik inoiz ikusi ez bezala

Larunbatetik iganderako gauean, Israelgo armadak gutxienez ehun hegazkin erabili zituen Libano hegoaldea bonbardatzeko. Israelen arabera "prebentziozko erasoa" izan zen, antza, Hezbollah Israel erasotzera zihoala zioen "informazioa" zutelako.


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Israelek zortzi zibil hil ditu Libanon azken bi egunetan

Horietatik hiru haur siriarrak ziren, eta haien etxearen kanpoaldean jolasean zeudela hil dituzte, NBEak gaitzetsi duenez. Hezbollahk mehatxu egin du Israelgo zonalde berriei eraso egingo diela, Israelek azken egunetan Libanon egindako hilketen ondoren.


Hezbollahk 200 suziritik gora jaurti ditu Israelera, sionistek komandante bat hil ondoren

Hezbollahren goi mailako bi agintari militar hil ditu Israelek hilabete batean. Tentsioak gora jarraitzen du, erabateko gerra pizteko kezka artean.


Suntsitutakoa berriz bonbardatzen ari da Israel, norabide argirik gabe

Hamarnaka mila pertsonak ihes egin behar izan dute Khan Younis eta Gaza hirietatik azken egunetan, nora joan izan gabe. Israelgo armadaren eta Netanyahuren arteko talkak azaleratuz doaz, eta Hezbollahren aurkako gerra geroz eta gertuago dago. Su-eten proposamena mahai gainean... [+]


Eguneraketa berriak daude