ARGIA.eus

2019ko abenduaren 14a

Nazioartea > Estaturik gabeko nazioak > Hego Osetia

Kanal guztiak
  x Itxi
Politika
Ingurumena
Feminismoa
Euskara
Nazioartea
Ekonomia
Gizartea
Herri mugimenduak
Hezkuntza
Kultura
Historia
Zientzia
Iritzia
English
2015-09-24 | Ibai Trebi˝o

Kosovo ez bezala, munduko nazio txikiak nazioarteko aitorpenik gabe eta inperioaren mehatxupean bizitzera kondenaturik daudela erakusten du Abkhaziaren aferak. Gaur Abkhazia eta bihar Katalunia. Zer etorkizun munduko nazio txikientzat? 

Hego Osetia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hego Osetia
Sakonean
2008-08-18
Garrasia Hego Osetiatik

ARGIAko kazetari Karlos Zurutuzak Hego Osetiako lagun batekin komunikatzea lortu du eta hark jasandako sarraskiaren argazkiak bidali dizkio, eskaera batekin: "Mesedez, erakutsi argazki hauek; ikus dezatela denek zer egin duten gurekin".

 

Jarraian Zurutuzaren kontakizuna irakurri dezakezue.


2008-08-07 | Karlos Zurutuza
Totemak

Abkhazian gertatu bezala, makina bat dira Hego Osetian ere gerrak utzitako arrasto itsusiak paisaian. Teilaturik gabeko etxeak, tabike bakartiak, tirokatutako fatxadak... ia nonahi topa daitezke honelakoak bi eskualdeotan. Tskhinvalgo kanpoaldean aurkitu dut gaur honako hau. Gerraren aurretik luxuzko jatetxea omen zen, eta honi begira nengoela gauza batez jabetu naiz: aurriak oso desberdin ikus daitezke toki batean edo bestean.


2008-08-06 | Karlos Zurutuza
Herriko plaza hura

Tskhinvalgo herriko plaza duzue honako hau, Hego Osetiako hiriburukoa. “Antzoki plaza” du izena, horixe baitzen atzealdean ikusten den eraikina. Herrialde honetako antzoki bakarra georgiarrek suntsitu zuten 91ko gerran. Geroxeago, osetiarrek konpondu omen zuten baina su hartu eta teilatua galdu zuen duela ez asko.


2008-01-13 | Karlos Zurutuza
Hego Osetia
Kosovoren zain
Ofizialki Georgiako lurraldea da baina osetiarrek Errusiako zati izan nahi dute. Moskuk errusiar pasaporteak luzatu dizkie jada, eta horrekin bozkatu zuten errusiar parlamentu hauteskundeetan joan zen hilean. Horixe da Putinek Kosovoren independentziari emandako erantzunetako bat.

Hego Osetia iparra galduta
MULTIMEDIA - diaporama

Georgiarekin independentzia guda izan ostean, duela 15 urte, Hego Osetiak independentzia aldarrikatu zuen. Gainontzeko herrialdeek ez dute babestu, eta orduz geroztik, 'de facto' independentea den herrialdeko biztanleak pobrezia handian bizi dira. Helburua: Errusian sartzea eta Ipar Osetiarekin bat egitea.