ARGIA.eus

2020ko ekainaren 04a

Kosovo, garbiketa etniko ia perfektua


Asier Blas Mendoza @AxiBM
2013ko martxoaren 10a

Otsailaren 17an, Kosovoko sezesio aldarrikapenaren bosgarren urteurrena ospatu zen. Halere, praktikan sezesioa 1999an gertatu zen NATOko indar armatuek lurraldea okupatu eta bertan neokolonia bat jartzea erabaki zutenean. Ordutik, estatu berri horretan garbiketa etniko ia perfektua burutu da NATOko indar armatuen begien aurrean.

Nazionalitate eta gutxiengo etniko desberdinek populatu zuten Kosovo historian zehar. XIX. mende amaiera arte serbiarrak izan ziren gehiengoa, baina aurreko mendeetan gainbehera demografikoa ezagutu zuten albaniarren alde. Azken hauek okupatzaile otomandarrekin kolaboratzeagatik egoera soziopolitiko hobea erdietsi zuten. Serbiarrek aldiz, okupatzaileen kontra egin zuten gerra desberdinetan eta, ondorioz, noizbehinka batzuek ihes egin behar izaten zuten kristauen kontrolpeko lurraldeetara. Gero, XIX. mendean serbiarren askapen nazionaleko borrokak aurrera egin zuen heinean, Kosovoko serbiar ugarik alde egin zuten iparraldeko lur liberatuetara.

XX. mendean joera mantendu egin zen eta albaniarrak gehiengo bilakatu ziren Kosovon. II. Mundu Gerran, faxisten zerbitzura zeuden albaniarrek 10.000-30.000 serbiar erail eta 100.000-250.000 Kosovotik ihes egitera derrigortu zituzten. 1961eko erroldan, albaniarrak (kulturalki asimilatutako ijitoak barne) %67 ziren eta serbiar-montenegroarrak %27,5 (eslaviarrak oro har, %30). Joera hau sakonki areagotuko zen hurrengo urteetan. Izan ere, Albaniatik ehunka mila etorkin iritsiko ziren Kosovora arrazoi ekonomiko edota politikoak tarteko. Bitartean, serbiarren artean milaka batzuk lurralde aberatsagoetara (Serbia, Suitza eta Alemania) emigratu zuten, kasu askotan albaniarren jazarpenak lagunduta. Ondorioz, 1995eko argazkia honakoa zen: albaniarrak %90 (kulturalki asimilatutako ijitoak barne) eta serbiar-montenegroarrak %6,7.

Egoera demografiko horren aurrean, eskualdeko errealitate nazionala, soziala eta historikoa kudeatzeko tresnarik egokiena independentzia zen. Kosovoko Estatuak bere biztanle guztiena izan beharko luke, nazio eta etnia guztien kultura eta hizkuntza errespetatu eta sustatu beharko lituzke. Errealitatea ordea ez da horrela suertatu. Serbiar estatuak ahaleginak eta bost egin ditu agertoki hori saihesteko eta albaniar nazionalisten gehiengoak ez du inoiz sinetsi tankera horretako Kosovo batean, bere benetako asmoa eskualdea albaniartzea izan da Albaniarekin batasuna justifikatzeko. Hori lortzeak zuen arazoaz jabetuta, estrategia egokitu eta Kosovoko estatu albaniarra eraikitzera bideratu dute beraien borroka.

1999ko gerra ostetik, Kosovoko gutxiengo desberdinetako 300.000 pertsona inguruk ihes egin dute eta egun oraindik ihes egiten jarraitzen dute geratzen diren apurrak. Errefuxiatuak beraien etxeetara bueltatzeko egin diren saiakera gehienek huts egin dute erasotuak eta erailak izan direlako, besteak beste bonbez. Guzti horren uzta da Kosovotik ihes egin zuten errefuxiatuak Balkanetako guda guztien artean kopururik handiena izatea, adibidez, Bosnia-Herzegovinakoen bikoitza baino gehiago. (Iturria: ACNUR). Orain gelditzen diren serbiar gehienak Iparraldeko Mitrovica hirian daude gotortuta. Ez dira populazio osoaren %3ra iristen eta ez dago jakiterik luze irauteko aukerarik izango duten. Garbiketa etnikoa ia perfektua izan da, besteak beste, serbiar eta gainontzeko gutxiengoen kontrako krimenek ia zigorgabetasun osoa dutelako.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kosovo  |  Hego Osetia  |  Kosovo

Kosovo kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2013ko martxoaren 10a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude