La Escala de Mohs (Mohsen eskala) olerki liburua eserialdi batean irensteko hainako grinaz eskuratu banuen ere, plazer iturri preziatuenak bezalaxe luzatu dut Ana Isabel García Llorenteren (1991-2017) poema-bilduma bakarra.
Rapeatzaile modura erreferente bilakatua, ibilbide artistikoko une gorena ukitzetik pauso gutxira zegoenean zendu zen, esateko zuen guztia berarekin eramanaz. Hargatik, patxadaz entzun eta irakurtzeko legatu preziatu dira utzi dituen hiru diskoak eta olerki-liburu hau.
Gata Cattana (autorearen rapeatzaile izengoitia) eta Ana Sforza (olerkari izengoitia) biak aurkitu daitezke lan honetako lerro artean: konbinazio leherkaria osatuz, batera ageri dira lehenengoaren espiritu gerlaria eta bigarrenaren intimitatea gordinki adierazteko era; bataren erreferentzia mitologiko, historiko edo geopolitikoak, eta bestearen hitz konbinaketa eta erritmo zainduak. García Llorenteren jendarteari kritikek, aldarri feministek eta gauzen ordena iraultzera deiak irakurlea gogor kolpatzen jarraitzen dute orrion bitartez, autorearen ahotsa itzali ez den adierazle, Gata Cattanak gure artean jarraitzen duen seinale. Hala ziurtatzen du berak ere poemetako baten bitartez: “Horregatik etorri nintzen ni, eta horregatik etorri zinen zu nirekin, nahiz eta ez etorri. Munduari erakustekoegon daitekeela, egon gabe ere”. Betierekoa Gata.
.jpg)
Erreportaje hau Aktualitatearen gakoak aldizkarian argitaratu da. Aldizkari osoa nahi baduzu Argiako azokan eros dezakezu.