Le Penen itzalaren zabalpenaz

Ttipi-ttipia nintzenean Le Penek bi boto biltzen zituen ene sorterrian. Hauteskunde oro bi boto, eta bistan da, ehun bat biztanleko –75 bat hautesle– herria izanik, bagenekien zein etxetakoak ziren. Hauteskundeak jin hauteskundeak joan, 2002an ere bi zituen, lehen aldizkoz eskuin muturra Frantziako lehendakaritzako bigarren itzulian kokatu zenean. Aurten, 26 boto bildu ditu eta zenbaki hori ezin ulertuan nabil, hausnarrean. Ez dago zehaztu beharrik eskuin muturraren lur emankorrak –immigrazioa, segurtasun eza, delinkuentzia– ez dituela ezagutzen Baxebarreko herria ttipiak. Le Penek bere alde baliatzen duen ezinegon sozial eta ekonomikoak ere ez du sekulako saltoa egin mendi arte horretan. Lehen ez bezala, Frantziatik etorritako jende berria bada eta agian haiekin ekarri dute boto lepenista. Hori diot batek axolarik gabe auzoari kontatu diolako Le Pen bozkatzen duela, inolako zuhurtasunik gabe anekdota bat ere gehituz: datorren herriko auzapezak auzo duten Alemaniatik skinhead nazi batzuk ekarrarazi zituela futbol-zelaian instalaturiko ijito batzuk bortizki kanporatzeko. Baina 26 horietan jatorriz herrikoak dira gehienak. Ez dut uste guztiek boto arrazistaren hautua egin dutenik –eta tronpatzen banaiz, gaizki gara–. Hori diot, kalkulu elektoralista bati segi aldi honetan Le Pen ez delako batere mezu xenofoboan zentratu.

55.879 boto ukan ditu Ipar Euskal Herritik Le Penek bigarren itzulian –2002an baino 37.301 gehiago–. Parean, erantzun antifaxistak indarra galdu du, 2002ko eta 2022ko bi itzulien artean Baionan bere aurka egindako manifestazioak konparatuz argi gelditzen da. Erantzun antifaxista berraktibatzeko behar gorria dago –demagun, ene herrira etorritako horrek bere anekdota kontatzeko beldurra edota lotsa ukan behar lukeelako–. Aktibatu, behar den aldi oro. Baina, nago, antifaxismoaren barne sartu behar dugula parekoarekin solastatzeko ariketa, pedagogia antifaxista egiteko denbora. Le Penek berak isiltzen duena eta mainstrean komunikabideek gordetzen digutena azaleratzeko beharra ere badago: jende horrek jakin behar du eskuin muturraren “aldaketaren” alde bozkatuz –Le Penen mezu nagusia– aldaketa arrazista bat duela hautatzen eta nahi edo ez faxista bati diola botoa ematen. Ariketa ez da erraza, baina pazientzia handiz ondoko bost urteetan egin beharrekoa dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako presidentetzarako bozak 2022
Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeentzat ezkerreko frontea osatzekotan dira

Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoa alderdiak akordioa lortu du Europa Ekologia Berdeak alderdi ekologistarekin, Alderdi Komunistarekin eta Alderdi Sozialistarekin. Baturik aurkeztu behar lukete beraz Legebiltzarrerako hauteskundeetan, gehiengoa lortzeko bidea irekiz.


Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzuliari so
Macronek segitzen du Frantziako presidente, sostengu gutxiagorekin

Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulia irabazi du orain arteko presidenteak, botoen %58,6 lorturik, 2017ko bigarren itzuliari alderatuz, ia bi milioi boto galdu arren. Parean zuen eskuin muturreko Marine Le Pen, hauteskundez hauteskunde indartuz doana –duela bost... [+]


Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzuliari so
Legebiltzarrari begira dira alderdi guztiak

Ekainaren 12 eta 19an iraganen dira Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeak. Orain arte Emmanuel Macronen Gobernuak zuen hor ere gehiengoa, eta xede zituen erreformak aitzina eraman ahal izan ditu azken bost urteetan. Bere politika neoliberala blokeatzeko asmoz, bozketa horiek... [+]


2022-04-28 | ARGIA
Lassalle diputatuaren botoa eta bere herriko guztiak baliogabetu ditu Konstituzio Kontseiluak

Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian abstentziorako hautua azaldu zuen kazetarien aurrean Lassalle Zuberoa eta Baxenabarreko diputatuak.


Eguneraketa berriak daude