Macronek segitzen du Frantziako presidente, sostengu gutxiagorekin

Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulia irabazi du orain arteko presidenteak, botoen %58,6 lorturik, 2017ko bigarren itzuliari alderatuz, ia bi milioi boto galdu arren. Parean zuen eskuin muturreko Marine Le Pen, hauteskundez hauteskunde indartuz doana –duela bost urte %33,9 egin zuenak aurten %41,4 egin du, 2,5 milioi boto gehiagorekin–.

Abstentzioa ere da bozketa horietan kontuan hartzeko osagaietariko bat: 2017ari alderatuz, 1,5 milioi hautesle gehiago gelditu dira bozka-lekutik pasa gabe: bozkatzaileen %28,2a. Bozkatzera joan baina zuri edo baliogabeko papera jarritakoei begiratuz gero, 2017an baino gutxiago dira –%11,52tik  %8,6ra–, baina abstenitu direnen kopurua hiru puntuz emendatu da bost urtez. 1969az geroztik ez zen ikusi hain parte-hartze apala. Macronen politika gaitzesteko ahotsa izan da hein batean, batez ere ezkerreko bozkatzaileen partetik.

Lehen itzulian, hirugarren atera zen ezker muturreko Jean-Luc Melenchon, eskuin muturrarekin 0,8 puntuko alde ttipiarekin, eta bestelako hautagaitzek ez zuten %10aren langa gainditu. Analisiei eta zundaketei begiratuz gero, badirudi Melenchonen aldeko gutxiengo batek duela bigarren itzulian Le Pen bozkatu –%17 Ipsos Sopra Steria institutuaren arabera–; hots, gehiengoa abstentzioaren –%42a– eta Macronen alde –%41a– kokatu da. Eskuin muturrari bidea mozteko, gogoz kontra Macron bozkatu du beraz 2017an bezala ezkerreko hauteslegoak –nahiz eta duela bost urte baino hiru milioi hautesle gutxiagok egin bigarren itzulian Macronen alde–. Ezkerreko hautagaitza guztiek zuten Le Peni bidea mozteko deia luzatua, batzuk Macronen alde bozkatzeko deia eginez –Alderdi Sozialista, ekologistak–, besteek boto erabakimena utziz –Melenchon, NPA zein Alderdi Komunista–.
eskuin muturrak, 2017an baino 2,6 milioi boto gehiago

Indarra hartuz doa eskuin muturra Frantziako Estatuan ere eta bigarren itzuli honetako emaitzak dira froga: lehen itzulitik bigarrenera, bost milioi hautesle gehiago izan ditu Le Penek, orotara hautesleen %41,4 batuz. Nabarmentzekoa da Frantziaren menpe diren itsasoz haraindiko eremuetan eskuin muturra garaile atera izana, jakinez lehen itzulian Melenchon zela irabazle. Macronen politikarekilako desadostasuna markatzeko bidea izan da beraz batzuentzat eskuin muturrera jotzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako presidentetzarako bozak 2022
Le Penen itzalaren zabalpenaz

Ttipi-ttipia nintzenean Le Penek bi boto biltzen zituen ene sorterrian. Hauteskunde oro bi boto, eta bistan da, ehun bat biztanleko –75 bat hautesle– herria izanik, bagenekien zein etxetakoak ziren. Hauteskundeak jin hauteskundeak joan, 2002an ere bi zituen, lehen... [+]


Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeentzat ezkerreko frontea osatzekotan dira

Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoa alderdiak akordioa lortu du Europa Ekologia Berdeak alderdi ekologistarekin, Alderdi Komunistarekin eta Alderdi Sozialistarekin. Baturik aurkeztu behar lukete beraz Legebiltzarrerako hauteskundeetan, gehiengoa lortzeko bidea irekiz.


Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzuliari so
Legebiltzarrari begira dira alderdi guztiak

Ekainaren 12 eta 19an iraganen dira Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeak. Orain arte Emmanuel Macronen Gobernuak zuen hor ere gehiengoa, eta xede zituen erreformak aitzina eraman ahal izan ditu azken bost urteetan. Bere politika neoliberala blokeatzeko asmoz, bozketa horiek... [+]


2022-04-28 | ARGIA
Lassalle diputatuaren botoa eta bere herriko guztiak baliogabetu ditu Konstituzio Kontseiluak

Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian abstentziorako hautua azaldu zuen kazetarien aurrean Lassalle Zuberoa eta Baxenabarreko diputatuak.


Eguneraketa berriak daude