2025-11-17 | Leire Artola Arin

Kultura Feminista Jaialdiak hogei tailer, solasaldi eta performance baino gehiago eskainiko ditu Tabakaleran eta Kontadoresen, eta burujabetza digital eta teknologikoa sustatzea izango du ardatz. 45 artista, pentsalari eta aktibistak gidatuta, datuen oldeak sortzen duenari buruz eta memoria ariketari buruz hausnartzeko gunea izango da.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...