Feministak eta artista emergenteak eskutik eskura: Feministaldia eta Inmersiones jaialdiak ahizpatu dira

  • Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.

Feministaldiko lantaldea Feministaldia

2024ko azaroaren 21ean - 07:50

Feministaldiaren XIX. edizioa eta Inmersiones XVII jaialdia azaroaren 20, 27, 28, 29, 30 eta abenduaren 14ean egingo dituzte Donostian eta  Gasteizen. Ahizpatu egin dira festibal biak aurtengoan, eta “agur eta ciao” lelotzat hartuta ospatuko dituzte. “Agur eta ciao elkar topatzen duzunean besteari ematen diozun besarkada da, eta joaten zarenean ematen diozuna ere bada”, azaldu du antolakuntzak.

40 bat artistak, aktibistak, pentsalarik eta kolektibok hartuko dute parte, irakurketak, solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak, agerraldiak, performanceak, DJ setak eta festa barne hartuko dituen jardunaldietan. Azala, Tabakalera eta Kontadores zentroekin elkarlana mantendu da aurten, eta berria abiatu da: Gasteizko ZAS espazioarekin, Inmersiones jaialdiarekin egin den ahizpatasunaren harira.

Palestinan erresistentzia queer eta dekolonialari buruzko hitzaldia

Azaroaren 20an Donostiako Egiako Le Bukowski tabernan egingo diren irakurketa, solasaldi eta errezitaldiarekin abiatuko dira. 27an Donostiako Kontadores gazte zentroan Euskal Herriko Bollotopaketak eta Mefsst kolektiboak izango dira. Leku berean, 28an, Palestinako Al Qaws for Sexual & Gender Diversity in Palestinian Society taldeko bi aktibistak Palestinako erresistentzia queer eta dekolonialari buruzko hitzaldi bat emango dute. Marokon antolatzen ari den queer mugimenduaren gaineko solasaldi bat ere emango dute Erreddad eta Usmen aktibistek.

Azaroaren 29an, ostiralean, Tabakalerara mugituko dira, hainbat pentsalari eta idazleren eskutik. Larunbatean Las Nenas kolektiboak gidatutako “gala” formal bat izango da, aurreko edizioaren antzera. Hainbat hitzaldi, performance, abesbatza, irratsaio eta kanta bat egingo dituzte; 16.00retatik 22.00ak arte luzatuko da egitaraua, eta Dabadaba aretoan emango zaio Donostiako atalari itxiera LaMia Mari, LinaPary eta Elena Barker dj-ekin. Festara sartzeko sareetara adi egoteko eskatu du Feministaldiak. Abenduaren 14an Gasteizko ZAS espazioan amaituko da aurtengo jardunaldia, Inmersiones jaialdiaren XVII edizioarekin batera antolatutako egun osoko egitarauarekin.

Euskal Herriko Greba Feministaren urteurrena

Festibaleko azken egunean, azaroaren 30ean, Euskal Herriko Greba Feministaren urteurrenaren deialdia egongo da, Donostiako Asanblada Feministak deituta. Lekua eta ordua hurrengo egunetan publiko egingo dituzte.

Jardunaldiko ekintza orotan librea izango da sarrera, edukiera betetzen den arte. Hitzaldi batzuk bideo bidez grabatuko dira eta feministaldiaren Youtubeko kanalean izango dira ikusgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feministaldia
2023-11-28 | Leire Artola Arin
‘Gerriya’ hasi da, Donostiako XVIII. Feministaldia

Kultura Feminista Jaialdia antolatu dute beste urte batez irailaren 27tik abenduaren 2ra, eta hainbat hitzaldi, tailer eta performance eskainiko dituzte. Gerriya-n jarri dute fokua aurtengoan, azpimarratzeko garaiotan transfeminismotik eta antiarrazakeriatik iraultza egitearen... [+]


2022-11-29 | Leire Artola Arin
XVII. Feministaldian arrastaka doazenen arrastoa goraipatuko dute

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute kultura feministaren jaialdiko aurtengo edizioa, Donostiako Tabakaleran. Ahoa narras lelopean, egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak eta beste eskainiko dituzte 25 bat artista, pentsalari... [+]


2021-11-12 | Leire Artola Arin
Emakumeen* bizitza eta gorputzen "dardara bortitzei” helduko diete XVI. Feministaldian

Sismika leloa hautatu dute aurtengoan Plazandreok antolatzaileek, eta 30 artista, aktibista eta pentsalari baino gehiago egongo dira hitzaldi eta ekitaldietan.


2020-12-15 | Jone Markuleta
Martxan da dagoeneko Feministaldiaren XV. edizioa

Martxan da dagoeneko, kultura feminista jaialdiaren XV.edizioa; aurten, “Kutsatu” lelopean arituko dena, abenduaren 14tik 19rarte,  Donostiako Tabakaleran. 


2019-12-11 | ARGIA
Pilulak lelopean, abian da Feministaldiaren XIV. edizioa

“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak, zaurgarritasunak mahaigaineratzeko xedearekin. Abenduaren 8an ekin diote jaialdiari, eta hilaren 14ra arte iraungo du.


2019-12-10 | ARGIA
Abian da Feministaldiaren XIV. edizioa

“Pilulak” du goiburu aurtengo edizioak. Abenduaren 8an ekin dioten jaialdiari, eta hilaren 14ra arteko iraungo du.


Hasiera besterik ez?

Zorrak kontzertuaren kronika. Saioa, Birkit, Gose, Lorea Argarate, Anari, Mursego, MICE, Ez horregatik musikariak oholtzan. Noiz: Abenduaren 15ean. Non: Donostiako Bukowski tabernan. Feministaldia jaialdiaren itxiera, emanaldi bakarra.


2018-12-12 | ARGIA
Abiatu da aurtengo Feministaldia

Astelehenean inauguratu zuten Kultura Feminista jaialdiaren XIII. edizioa Donostiako Tabakaleran, abenduaren 15a arte iraungo duena.


Eguneraketa berriak daude