2025-11-11 | Irutxuloko Hitza

Donostiako 73. Zinemaldian estreinatu ostean, ostiral honetan (hilak 14) iritsiko da zinema areto komertzialetara Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala (Inge Mendioroz, 2025). Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusi ahalko da hilaren 14tik aurrera, eta 2026ko urtarrilean iritsiko da Ipar Euskal Herriko zinemetara. Donostian, Principe aretoan egongo da ikusgai ostiraletik aurrera, eta, horrez gain, abenduaren 3an Intxaurrondon proiektatuko dute, Euskararen Egunean.