ARGIA.eus

2020ko urriaren 25a

2.000 domeinura heltzear '.eus' komunitatea

  • Josu Waliño PuntuEus Fundazioaren zuzendariak ARGIAri egindako adierazpenetan esan du 2.000 ‘.eus’ domeinutara iristear daudela. 700 erakunde eta norbanakok jarri dute ‘.eus’ abizena 24 ordutan.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur
2014ko abenduaren 04a
Milatik gora eragilek eskatu zuten '.eus' domeinua.

Abenduaren 3an egin zuten aurkezpena eta 14:00etan 1.292 ‘.eus’ domeinu zeuden. Ordu horretatik aurrera publiko orokorrarentzat zabaldu zuten domeinua eta Waliñoren arabera ehunka eskaera iritsi dira ordutik.

Waliñok esan du espero baino harrera hobea izan duela domeinuak, “guk uste genuen abenduaren 31an iritsiko ginela 2.000 izatera eta 24 orduren buruan lortu dugu”.

PuntuEus Fundazioko zuzendariaren hitzetan helburu nagusia “sarean euskal komunitate osoaren presentzia handitzea da”. Haren ustez, gaur egun euskarak eta euskal kulturak presentzia “ona eta aktiboa” dute sarean, baina ‘.eus’ domeinuaren helburua presentzia hori handitzea da.

Aniztasuna nagusi

Askotarikoak dira ‘.eus’ domeinua erabiltzen hasi diren norbanako eta erakundeak: “Abenduaren 3a bitartean martxan jarri ziren domeinuen artean argazki oso anitza lortu dugu, mota guztietako erakunde, enpresa eta norbanakoak ordezkatu nahi ditugu”.

Kazeta.infok publikatu duenez, domeinua erabiltzeko urratsa eman dutenen artean %95 Euskal Herriko entitateak dira eta %5 kanpokoak; euskarari edo euskal kulturari loturikoak dira %19, enpresak %28 eta %36 erakunde publikoak.

Katalunian ‘.cat’ domeinuarekin nabarmen egin zuten gora katalanezko webguneen kopuruak. Waliñok hemen ere antzeko zerbait gertatzea nahiko luke: “ ‘.eus’domeinua areagotzen eta sustatzen lagunduko dugu. Jendea euskarara ekarri nahi dugu sarean”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: .eus domeinua

.eus domeinua kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude