ARGIA.eus

2020ko urriaren 25a

Sareratu da '.eus' domeinua

  • Abian da “.eus” domeinua. Larunbatean PuntuEus Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiarekin batera aktibatu dira lehen webgunetako domeinuak. Falta direnak datozen egunetan abiatuko dira.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte
2014ko ekainaren 30a
Domeinuaren lehen 92 erabiltzaileen zerrenda anitza azpimarratu dute.

Aitzindariak.eus webgunean ikus daitezke domeinua aktibatzen lehenak izango diren enpresa, hedabide, erakunde publiko eta euskalgintzako elkarteen zerrenda; tartean daude, besteak beste, ARGIA, Laboral Kutxa, Euskaltel, Kutxabank, AEK, EiTB, EHE, Azkue Fundazioa, Ikastolen Elkartea, Berria, Euskal Idazleen elkartea, Hamaika Telebista, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Udalbiltza.

Kafe Antzokiko agerraldian, proiektuaren koordinatzaile Iratxe Esnaolak zerrendaren aniztasuna azpimarratu zuen eta guztiak “domeinuaren aitzindari direlako merezi duten protagonismoa” eman nahi zietela adierazi zuen.

PuntuEus Fundazioko lehendakari Joan Mari Torrealdaik, orain arte egindako ibilbidea baloratu zuen. Gustura azaldu zen eta aitzindariek proiektuari emandako bultzada ekonomikoa zein sustapenekoa azpimarratu zituen.

Bilboko agerraldian izan zirenek PuntuEus fundazioa zoriondu zuten, euskara, euskal kultura eta Euskal Herria sarean hedatzeko egindako lanagatik . Han izan ziren, besteak beste, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Aizpea Goenaga Etxepare institutuko zuzendaria, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia, Michelle Mounios-Adurriaga Hendaiako Herriko Etxeko ordezkaria eta Hekimeneko presidente Iban Arantzabal.

Proiektuaren hurrengo urratsak

Proiektuaren hurrengo fasea irailaren 16an abiatuko da. “.eus” domeinua erabili nahi duten erakunde, elkarte eta enpresek domeinu izenak eskatzeko azaroaren 18ra arteko epea izango dute. Tarte horretan eskaera egiten dutenen domeinu-izena abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aktibatuko da.

Ordutik aurrera, azken fasean, norbanakoek izango dute domeinua eskatzeko txanda.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: .eus domeinua  |  Bilbo

.eus domeinua kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude