Interneteko '.eus' domeinua 2014ko apiriletik aurrera erabili ahal izango da

  • Euskararen eta Euskal Kultur Komunitatearen .eus domeinua onartu du ICANN erakundeak, urtebeteko ebaluazio fasearen ostean. PuntuEus fundazioa arduratuko da domeinuaren kudeaketaz eta kontrolaz.


2013ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Joan Mari Torrealdai eta Iratxe Esnaola mintzatu ziren atzo PuntuEus fundazioaren ordezkari gisa (Argazkia: puntueus.org))

6 urte iraun duen “ibilbilde luzea” eta etorkizuneko erronkak azaltzeko, agerraldia egin zuen fundazioak larunbatean Euskaltzaindiaren egoitzan. 2014ko apirilerako domeinua erabiltzeko prest egotea espero dute.

Domeinu berria erabili nahi duten webguneek euskarazko bertsioa izan edota euskal kulturaren inguruko gaiak jorratu beharko dituzte Berriak bildu dituen Iratxe Esnaolaren adierazpenen arabera. Webgune batek ‘.eus’ eta ‘.com’ aldi berean erabili ahal izango ditu.

Fundazioko kideek adierazi dutenez, ‘.eus’ domeinuaren ibilbidea “oraintxe hasi da”. “Erabiltzea, ikustea eta indartzea izango da domeinuari zentzua emateko modua. Hain zuzen, horixe da, nazioarteko aitortzatik harago, euskararen herria munduaren aurrean ikusgarri bilakatzeko modua”.

2012ko maiatzaren 28an bidali zuen eskaera PuntuEus fundazioak, proiektua duela lau urte aurkeztu bazuten ere. “Gure asmoak agertu genituen eta hurrengo lau urtetan ia isilik mantendu gara. Prozesuak hala eskatzen zuelako izan da. Bagenekien une hartan adierazi zizkiguten epeak ez zirela ziurrak eta prozesuak atzerapen handia jasan zezakeela”.

Domeinua onartua izan dela ospatzeko ekitaldi bat egingo dute ostiral honetan 13:00tan EHUko Paraninfoan, Bilbon. PuntuEus.org webgunean prentsa-oharra osorik irakur daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: .eus domeinua
2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


2022-05-17 | ARGIA
PuntuEus domeinuak hamar urte bete ditu

PuntuEus-ek duela hamar urte abiatu zuen ibilbidea, 92 domeinurekin. 13.000 baino gehiago ditu gaur egun, euskal kultura interneten sendotzen jarraitzeko asmoz.


2020-05-16 | ARGIA
Ni.eus euskarazko e-mail zerbitzua martxan da

Puntueus Fundazioak eta Guebs enpresak garatu dute Ni.eus euskarazko e-mail zerbitzua.


Euskarazko Interneten Eguna egingo dute Azpeitian

Maiatzaren 17an ospatuko den Informazio Gizartearen Nazioarteko Egunaren harira Euskarazko Interneten Eguna antolatu dute PuntuEUS Fundazioak eta Kulturaz Kultur Kooperatibak. Sarean euskararen erabilpena sustatzea izango du helburu.


Eguneraketa berriak daude