Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Iheserako plan perfektua

  • Betebeharrek preso gaituzten egunerokoan ere, presoaren lehen betebeharra ihes egitea da. Lea-Artibai eskualdeak eskaintzen ditu horretarako aukera dezente. Horietarik asko, oso ezagunak. Beste batzuk, Berriatuan aurkitu ditzakegunak kasu, ez hainbeste. Asteon dakarkizueguna plan bat da: duela 500 urtez gaindi ibilia den Errege Bidearen zati bat eginez, egunerokoari ihes egiteko plan perfektua.

Arantzibia Dorrea, bidearen azken txanpari ekin aurretik geldialdia egiteko toki aproposa.
Arantzibia Dorrea, bidearen azken txanpari ekin aurretik geldialdia egiteko toki aproposa.

Euskal Herriko eskualderik euskaldun eta ederrenetakoan, Lea-Artibain dago Berriatua; Berritxu lagunentzat. Haren bihotzean, herriko plazan hasiko dugu Ondarroatik pasata Saturrarango (Mutriku) hondartzaraino doan ibilbidea. Hondarrezko pasealeku horian zehar kateatuko ditugu astiro urratsak eta jarriko ditugu emeki begiak, eskualdearen, herriaren eta herritarren birika berdeetatik iragan ahala.

Naturaren magalean amilduko gara, itsasaldeko kresala eta pago, haritz zein gaztainondoek tentetutako basoen hatsa nahasten dituen giroa arnasteko. Ez dira hauek, ez direnez, Lea-Artibaiko paraje ezagunenak. Bideaz gozatzea helburu, abiapuntua bera da helmuga: Berritxu. Izan ere, Saturraranera joan ordez, Ondarroaraino iritsi eta buelta egitea proposatuko dizuegu lerrootan. Bi ordutan ematen ahal den paseoa, ibilian-ibilian bidea eginez, presarik gabe, errege-erreginek lez.

Herriko plazatik Urepel plazara joango gara, mendien itxitasunaren artean dagoen zabalgunerako norabidean, ipar-ekialderantz. Mikel Lertxundi berriatuarrak landutako Lekuko eskultura multzoak apaintzen du plaza; zurezko, burdinazko eta harrizko iturri bana dago bertan. Urepeleko iturburuaren omenez, ur soberakinekin sortzaileak harrizko piezan jarritako ur-jauzitxoa dago.

Ibilbidea, tokiko bizimoduaren erakusleiho

Poliki-poliki, futbol zelaiaren ondotik pasako gara bertatik ikusten den zubi zuriraino. Horrexen ondoan hasten dira landareek sortutako tunelak. Haien barruko bidezidorretan abiaturik, 200 metro luzeko lehen aldapatxoa pasata beherantz goazela, eskuma aldera ditugu Olaetxe, Etxetxu eta Okola baserriak. Aurreraxeago, hainbeste berderen artean herdoilak duen xarma erakusten du Galdos zerrategiak. Arrain-kutxaz oro estalita ageri da begien aurrekoa, antzina, portuei begira bizi ziren mendialdeko herrien oinordeko.  Zerrategi atzetik Obekola errota ikus daiteke, itsasoari bizkarra ematen dion talaia baten gisara.

Errotaren hegalak mugitzen ditu Artibai errekaren urak. Bere kiribilak orrazten jarraitzen du Errege Bideak, Arantzibia Dorreraino. Gutxi falta da Ondarroara iristeko. 20-30 minutu asko jota. Eta Artibai pasa berritan altxatzen da Orubia Azpikoa, Orubia Gojeaskoa eta Orubia Nagusia (Orubixe) baserriek osatzen duten lorez betetako auzune ederra. Segidan, berotegiz osatutako zelai zabala pasa eta gutxira dago, harro, XVI. mendeko Arantzibia Dorretxea; garaiko jauntxoen jauregi dotorea.

Bide horia birika berdean

Bide horiak udazkeneko orbelaren artetik ihes egin nahi duela dirudi. Ez du lan makala. Aitzina eginez, ordura arte laztandu ditugun zentzumenak labarretik Artibaira etenik gabe erortzen den uraren xaramelarekin goxatuko ditugu Aieriraino. Apur bat aurrerago dago Errenteria auzoa, Ondarroako sarrera. Bidearen azken zati honek gehitzen dio balioa beste guztiari; izan ere, lehen ez bezala, herri batetik bestera errepide nagusitik pasa gabe joateko aukera ematen baitu.

Buelta egin eta Berriatura ostera ere iristean, berriro zabaltzen da abanikoa. Baditu herriak hainbat auzo eta ibilbide eder deskubritzeko. Bestela, eskualdean bertan badira txokoak, abagunerik balego, iheserako plan perfektua luzatu eta borobiltzeko.

Atzera begiratu, aurrera egin

Gorabeherak gorabehera, 1.200 biztanle inguru izan ditu Berriatuak azken 100 urteotan. Uneotan, %90etik gora da euskaldun. Herri-gunetik urruti samar, Kantauri itsasoarekin du muga alde batean. Mendexa, Ondarroa, Amoroto, Markina-Xemein eta Mutriku ere baditu mugakide. 1974an Ondarroaren auzo bihurtu zen Berriatua, baina herritarren desadostasuna medio, 1983an berreskuratu zuen udalerri izaera.

Ordutik, herriak ez dio bere burua edertzeari utzi. Esaterako, duela urte batzuk, Merelludi auzoko Lekoia Bekoa baserri ikusgarria berritu zuten, eta oraintsuago, Etxepintxoa etxe-monumentua eta beraren fatxadako margolanak, Arantzibia Dorretxea eta San Pedro eliza.

Biziberritutako guneen artean ezin aipatzeke utzi, noski, Ihesi honetan urratu dugun bidea, iraganean merkatariek erabiltzen zuten bera. Tradizioaren kutsua mantenduz, antzinakoa gaurkotuz, bertakoentzat zein kanpokoentzat pasealeku txukuna egin du Berriatuak. Plan perfektua.


You are interested in the channel: Otxandio
2025-04-24 | ARGIA
Aritz Ochandiano denounces the attack on his house and associates it with his attitude towards renewables
Fagor, the sustainability manager of the cooperative, reports that two flares have been thrown at the family house overnight from Tuesday to Wednesday.

After 26 years in prison, otxandio Iñaki Garces is free
Etxerat reported the news on Monday. Otxandio's political prisoner was on probation since March 2023.

2021-11-25 | ARGIA
Otxandio School has been awarded the Auzmendi Education Scholarship for its project to approach the community
The first edition of the Joxe Mari Auzmendi Education Scholarship will be taught by the Otxandio school. Representatives of the City Hall and the Hik Hasi project have made known the jury’s decision in Hernani.

2021-07-13 | ARGIA
Death of former CCOO Secretary General Euskadi Santi Bengoa
Born in Aramaio and residing in Otxandio, he was Secretary General of CCOO Euskadi between 1988 and 2000.

2021-06-30 | Idoia Garzes
Mañaria-Abadiño (Bizkaia)
Saibi, Urkiolako behatoki txikia

Parke Naturalaren erdian kokatuta, Urkiola gainaren mendebaldean dago Saibi mendia (946 m), Eskuagatxeko mendilerroaren muturrean. Mendi erraza, Saibik ez du bere kareharrizko senideen ospea, eta pilota-soroa dirudi bere borobiltasun berdean.
Baina haren gailurretik... [+]


'Lemoiz gelditu' murala
Herri mugimenduarentzat sortutakoa, herritarren esku

Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]


2018-07-24 | Hala Bedi
Bombing and refugees in the image of the new mural of Orotio
A new mural made by the city council occupies an entire wall of a building located at the entrance of Orotio. Under the heading ‘Welcome’ two images are shown. The black white shows the moment when Ochádio was evacuated as a result of the civil war and the bombing. The... [+]

2018-01-18 | Anboto
Ramon Aldasoro preso otxandiarra aske gelditu da

Ramon Aldasoro euskal preso otxandiarra aske gelditu da gaur goizean. Etxeratek jakitera eman duenez, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean Aldasoro kalean da.


2017-12-28 | Anboto
Urigoitiaren kasua ireki daitekeen aztertuko du Iñigo Iruin abokatuak

Luzia Urigoitiaren kasua berriro ireki daitekeen jakin gura du Otxandioko Udalak. Urigoitia 1987an hil zuten, tiroz, Guardia Zibilak Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Ildo horretatik, Iñigo Iruin abokatuagaz batu dira, eta honek proposamen bat... [+]


2017-10-05 | Anboto
Mural batzuen harira, Otxandioko Udala eta Estatuko delegazioa epaiketara doaz

Espainiako estatuak Euskadin duen delegazioak Ospital Kalen dauden pintada bi garbitzeko eskatu zion Otxandioko Udalari orain hile batzuk. Pintada batean tortura salatzen da eta, bestean, euskal preso eta iheslarien euskal herriratzea eskatzen da.


2017-07-11 | Anboto
Women’s rope dance in Orotio recovered thanks to dancer Sabina Oianguren
The dance group Nervos de Orotio will recover this year the female string dance to be released during the festivities. According to Ainhoa Lasuen, member of the dance group Restless, “choreography is not an invention. It is the recovery of the historical legacy left by the... [+]

20. Corrika makes her way from Otrório to Pamplona with the slogan 'Some'
The 2017 Race was presented on November 9 in San Sebastian. The event, organized by the AEK, will take place from March 30 to April 9, via Orotio to Pamplona. Some will be the theme of the 20th edition. With the slogan they want to represent the diversity that is made up of... [+]

2015-09-16 | Garazi Zabaleta
Otxandioko atxiloketek biktimen trataerari buruzko ika-mika sortu dute

Otxandion asteartean Guardia Zibilak egindako atxiloketek ika-mika ekarri dute biktimen esparrura.


2015-06-17 | Amaia Ugalde
Otxandio (Bizkaia)
Nature in the middle of life
Otxandio is surrounded by nature, between the Gorbea and the Anboto. It's not a big town, but it has a great social life. It is also one of the historical ones; that which was the stop of the former wine and fish sellers suffered in the war of 1936 the first bombardment of civil... [+]

Eguneraketa berriak daude