Urigoitiaren kasua ireki daitekeen aztertuko du Iñigo Iruin abokatuak

  • Luzia Urigoitiaren kasua berriro ireki daitekeen jakin gura du Otxandioko Udalak. Urigoitia 1987an hil zuten, tiroz, Guardia Zibilak Trintxerpen (Pasaia, Gipuzkoa) eginiko sarekada batean. Ildo horretatik, Iñigo Iruin abokatuagaz batu dira, eta honek proposamen bat aurkeztuko die, udalak baloratu dezan


2017ko abenduaren 28an - 13:21

Iruin Urigoitiaren familiaren abokatua izan zen bere sasoian. Berak egin zuen ikerketa lana. Orduan epaileak kasua artxibatzea erabaki zuen, zegoen informazioagaz guardia zibilak, ustezko hiltzaileak, epaitzeko froga nahikorik ez zegoela iritzita. 2000. urte inguruan artxibatu zen. Kasua berriro ireki ahal izateko, beharrezkoa da artxibatu zenetik hona garrantzizko gertaera edo informazioren bat irten izana.

Hori ikertzeko gura dute Iruinen laguntza. “Kasua berriro irekitzea justifikatuko lukeen froga berririk edo garrantzizko gertaerarik agertu den aztertzeko eta horren gaineko balorazio bat egiteko eskatu diogu. Berak proposamen bat aurkeztuko digu, eta horren ondoren erabakiko dugu aurrera jarraitu ala ez”, azaldu du Urtzi Armendariz alkateak.

Biktimen errekonozimendua

2015eko irailean lau lagun atxilotu zituzten Luzia Urigoitia omentzea egotzita. Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitu ostean ez zuten kartzelara joan beharrik izan, zigorrak ez zirelako urte bitik gorakoak. Orduan, Udalak konpromiso bat hartu zuen: indarkeriaren biktima izan diren herritarren memoria zaintzea eta kasu horiek argitzen saiatzea.

Konpromiso horien ondorioa dira orain ematen ari diren urratsak. Luzia Urigoitia Eusko Jaurlaritzako ‘Biktimen Udal Erretratuak’ txostenean agertzen da eta biktima lez aitortuta dago.

 

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Espainiako Estatua zazpigarren aldiz aztertuko du NBEko torturaren aurkako batzordeak

Ostegunean eta ostiralean Genevan (Suitzan) aztertuko dute ea Espainiako Estatuak gaiari dagozkion baldintzak betetzen dituen ala ez. Egiari Zor, Giza Eskubideen Behatokia eta Sarek “aurrerapenak” daudela azaldu dute.


Eguneraketa berriak daude