Mural batzuen harira, Otxandioko Udala eta Estatuko delegazioa epaiketara doaz

  • Espainiako estatuak Euskadin duen delegazioak Ospital Kalen dauden pintada bi garbitzeko eskatu zion Otxandioko Udalari orain hile batzuk. Pintada batean tortura salatzen da eta, bestean, euskal preso eta iheslarien euskal herriratzea eskatzen da.


2017ko urriaren 5ean - 18:41
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Udalak ezetz erantzun zion argudio bitan oinarrituta. Batetik, pintada horiek iradokitzen dituzten mezuek “ez dute inor iraintzen” Urtzi Armendariz alkatearen ustez. “Adierazpen askatasuna dira eta udala adierazpen askatasuna bermatzeko dago eta ez horren kontra egiteko”. Bestetik, eraikin pribatua da, eta ez udalarena.

Ondorioz, Espainiako delegazioak administrazioarekiko auzi-prozesua jarri du martxan. Udalak ez du bere iritzia aldatu, epaiketaren prozedura onartu du.

  Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...