Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa
AEB

2,2 milioi preso Romney-Obama lehiari begira

  • Amerikako Estatu Batuak munduko lider dira presotan: 2,2 milioi jende espetxeraturik, epaia betetzen edo judizio zain. Duela 30 urte baino %500 gehiago. Presondegiak jendez gainezka, espetxe pribatuen ugazabak legedia gogortzeko eskatzen, estatua larri pagakizunetan... eta aldi berean herritarrak ez dira seguruago bizi.

The Sure Truth guneak eskaintzen duen irudian, Kaliforniako espetxe bat presoz mukuru.
The Sure Truth guneak eskaintzen duen irudian, Kaliforniako espetxe bat presoz mukuru.

Sentencing Project elkarteak  udan publikatu duenez, AEBetan  presidente berria hautatu behar duten botoen artean populazioaren %2,5enak faltako dira. Zehazki 5,85 milioi iparramerikarrek galdua baitu eskubide hori edo espetxean dagoelako edo handik irten ondoren  felon (gaiztagin, delinkuente) direlakoen sailean katalogatuta egoteagatik.

Gaiztagin eskubide bako (felon disenfranchised) izate hori loturik dago AEBek azken urteotan lortu duten marka historiko batekin: mundu osoan ez da herrialderik AEBek adina preso daukanik.  100.000 biztanleko 753. Herrialde handien artean zilarrezko domina eskuratu du Errusiak 502rekin. Kubak 510 dauzka, dena esateko.

Gizarte ereduz yankien antza handiagoa duten estatu mendebaldarrei begiratuz gero, Espainiak 150  dauzka espetxean 100.000 herritarretatik, Frantziak 102, Belgikak 100, Alemaniak 83, Britainia Handiak 154, Italiak 109... Yankiek bizilagun dituzten kanadarrek 117.

Uneotan AEBetako presondegietan 2,2 milioi pertsona daude giltzapean. Baina ez da pentsatu behar beti horrela izan denik: ingelesezko Wikipediak badu grafiko beldurgarri bat United States incarceration rate sarreran, erakusten duena  azken 100 urteotako garapena, eta  bertan ikustekoa da nola duela 30 urte espetxeratuak ez zirela milioi erdira iristen. Hiru hamarkadaren buruan, orduko bakoitzeko bost dira.

Zer dela eta hainbeste preso? Yankien legeek delitu txikiak bestetan baino gogorrago zigortzen dituzte, Europan 6 hilabeteko espetxealdiz ordainduko litzatekeen droga afera bat han sarritan 6 urtez pagatzen da. Delitu handi bat hirutan eginez gero, 25 urtekoaz. Zenbait legek epaileei bidea ixten die bortxarik gabe egindako delituak arinago kastigatzeko tentalditik.

Drogaren kontrako gerra famatua da beste arrazoi funtsezkoa Sentencing Projectekoek beren gunean diotenez “Drogaren kontrako gerra deitu zaionak ekarri duen epai politikak eragin du drogen gaietan egindako delituengatiko espetxeratuen kopurua harrigarriki handitzea. (...)  Preso horietako gehienak ez dira pertsonai inportanteak droga trafikoan, gehienek ez zeukaten aurrekaririk delitu bortitzetan”. Datu hotzak bero mintzo dira: 1980an 41.000 preso drogen inguruko delituengatik; 2010ean 507.000.

XXI. mendea aurrera doala AEBetan jendeen artean arrazaren kolorearen arabera dauden diferentziak txit nabarmen ageri dira presondegietan ere. Gizartean minoria direnek espetxeetan gehiengoa daukate: %60 baino gehiago. Hogeita hamar-berrogei urte arteko 10 gizonezko beltzetatik bat gatibu da une honetan. Drogen kontrako gerrarekin zerikusia duten delituengatik itxian dauden hirutatik bat beltza den moduan.

Beti gizonezkoekin segituz –proportzioan emakumeak oso urri dira giltzapean– 100.000 gizonezko beltzen artean 3.059 daude preso,  latinoen artean 1.252, aldiz, 100.000 zuritatik 456.

Kalean bai baina boz barik

Richard Nixonek hasi eta gero Ronald Reaganek gogortutako war on drugs famatuak kriminalitatea gutxitu ez baina kondenatuen kopurua biderkatu duenean, protagonista berria agertu da jokoan: negozioa kartzela pribatuak eraiki eta kudeatzean daukaten konpainiak.

Dollars and Detainees (Dolarrak eta Atxilotuak) tituluz udan plazaratutako dosierrean Sentencing Project elkarteak azaldu ditu informazio esanguratsuak: “Presondegi pribatuen patronala den Corrections Corporation of Americak 2010ean 1.670 milioi dolar irabazi zituen, aurreko urtean baino 46 milioi gehiago. (...) 2001eko irailaren 11z geroztik modu esponentzialean handitu da etorkin presoen kopurua, eta hauetatik espetxe pribatuetan direnak ordukoen %206 dira”.

Krisi ekonomikoarekin, ordea, agintari batzuk hasi ei dira ohartzen  atxilotu kopurua jaitsi beharra dagoela, diru publikoa denetara ezin heldurik. Dirurik eza ez dabil urruti kriminalitatearen kontrako estrategiaz, droga batzuen despenalizazio proposamenez eta espetxe sistemaz ernetzen hasi den eztabaida giro berriarekin.

Ildo horretan aurrerapauso nabarmenik egin ez dadin, garbi esanda, preso kopurua murriztu ez dadin, presio egiten dute espetxe pribatuen sustatzaileek. Dirutzak gastatzen dituzte lobbygintzan eta Sentencing Projectek aipatu dossierrean salatu duenez, “beren irabazietatik milioika dolar bideratzen dituzte berriro sistema politikoaren zainetara, ziurtatu ahal izateko preso kopuru aski handi egoten jarraituko duela konpainien etekinak handitzeko”.

Gorago esan dugun arren gizonezkoen alboan urriak direla emakume atxilotuak, hauen ugaritzea ikaragarriagoa izan da: 1980an 13.000 baldin baziren, 2010ean 112.000 baino haboro. %861eko igoera! Sentencing Projecten hitzetan, “hainbeste emakume kartzelaratzeak ekarri du amarik gabe eta familiako loturarik gabe hazitako haurren kopuruaren handitzea”.

Azkenean, kaleko segurtasunaren eta kriminalitatearen eztabaida hankamotz planteatzen da AEBeko hauteskundeetan. Nor ausartu liteke mahai gainean aurkeztera bere herrialdea dela munduan preso gehien duena? Nola aurkeztu hauteskundetara esanez agian, edo seguru, hogeita hamar urteotako drogaren kontrako gerra hanka sartze historikoa izan dela?

Presoak asko izanik, ordea, askoz gehiago dira noizbait espetxetik pasea izateagatik boto eskubiderik gabe hauteskundeak pasatzen ikusiko dituztenak. Zehazki ia sei milioi, zehazki 5,85, populazioaren %2,5, felon disenfranchising etiketaz markatutakoak.

Gaiotaz informazio zehatza eskaintzen duen ProCon.org gunearen arabera, AEBetako estatuetatik bitan presoek atxikitzen dute bozkatzeko eskubidea; 13tan eskubidea berreskuratzen dute espetxetik irtetearekin; beste 23 gehiagotan ez dute eskubiderik irten eta askoz beranduago arte, kondizionalak eta bestelako baldintzak gaindituta; eta, azkenik, 12 estatutan bizi osorako galdu dezakete eskubidea espetxetik pasea izateagatik.

Boza ukatzen zaienen kopuruan ere aldatzen dira larruazalaren kolorearekin. Bataz beste estatubatuarren %2,5 baldin bada egoera horretan, afrikar amerikarren  %7,7daude zigorturik, hamahirutik bat. Preso beltz gehiago dagoelako eta beltzak okerren bizi diren estatuetan daudelako felony disenfranchisement lege gogorrenak.

AEBek ia denetan markatzen dute tendentzia munduan. Presoak biderkatzeko honetan ere bai?


You are interested in the channel: AEB
The US and China agree to cut tariffs by 115% on each other for three months
The deal, which will go into effect on Wednesday, will lower the U.S. tariff on Chinese goods by up to 30 percent and China by up to 10 percent.

Poker, Chess and Go game

Professor Jeffrey Sachs of Columbia University is interviewed by Yanis Varoufakis on the DiEM25 movement’s YouTube channel. This explains that in international politics the United States of America plays poker, Russia plays chess and the Chinese play Go. The latter was... [+]


Liberals win Canadian elections
With 99% of the votes counted, the party led by current Prime Minister Mark Caney would get 168 seats in the House of Commons and form a majority with four more. It was the Conservative Party in the second ballot with 144 seats. The Liberals have achieved better results than... [+]

Reversing the Conservative Divide, Liberals Are Favored in Canada’s Parliamentary Elections
Elections for Canada’s House of Commons will be held on Monday, after the date was advanced by Mark Caney, who has replaced former Prime Minister Trudeau. The change in the leadership of the Liberals has led to a significant reduction in the gap for the Conservatives, and most... [+]

Trump asks Putin to stop, and Russia says it’s almost ready for peace deal
After accusing Zelenski of “endangering” the peace deal that should end the war in Ukraine, Trump has reprimanded Putin on his social network Social Truth. Foreign Minister Sergei Lavrov said that Russia is ready to conclude a peace agreement. Kiev reports that the body of a... [+]

2025-04-16 | Itxaro Borda
In order to survive

If that's the fear. Donald Trump seems to have come to occupy Washington’s rounded office for a long time. He has a second mandate, but to his close advisers, confirming that he is not joking, he also mentions his rigid goal of changing some isolated numbers in the Constitution... [+]


Tariffs increase depression

Washington, D.C., June 17, 1930. The U.S. Congress passed the Tariff Act. It is also known as the Smoot-Hawley Act because it was promoted by Senator Reed Smoot and Representative Willis Hawley.

The law raised import tax limits for about 900 products by 40% to 60% in order to... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


2025-04-16 | Gedar
U.S. and Iran Hold Talks on Nuclear Weapons
Washington and Tehran are holding meetings on Iran’s nuclear program. Iranian representatives are also expected to travel to Russia this week.

2025-04-15 | Mikel Aramendi
THE ANALYSIS
With millions of lawyers or swimmers, reindustrializing the United States?
The joke of a million swimmers is from the time of Mao’s 1953 video, which someone has put back into circulation in connection with the tariff dispute. I mean, from the year Xi Jinping was born, who now seems to be joining him.

U.S. Withdraws Visa from 300 Students Mobilized for Palestine
The new U.S. president signed a decree on January 30 authorizing the expulsion of foreign students participating in pro-Palestinian demonstrations. Student visa cancellations have been repeated since then.

U.S. cuts tariffs to 10 percent for 90 days, but increases tariffs to 125 percent for China
Donald Trump argues that the decrease has been applied to countries that have not responded to the increase in US tariffs and have been willing to negotiate, including the European Union. Trade competition between China and the United States continues to grow.

End of the Ukrainian War
“Europeans, ready for war!”
Now Russia must invade Europe and in the face of it the countries of the European Union must encourage brutal rearmament. It was first to be attacked by the Soviet Union, and the Cold War almost engulfed the world. It was a lie of the time, and it is a lie today, but it serves... [+]

Eguneraketa berriak daude