Maine guda-ontzi estatubatuarra lehertu zen Habanan eta AEBek Espainiari egotzi zioten "erasoa"

Duela
128
urte

1898ko otsailaren 15ean,

Maine guda-ontzi estatubatuarra lehertu zen Habanan eta AEBek Espainiari egotzi zioten "erasoa". 266 marinel hil ziren. Egun istripua izan zela jakina den arren, gerra deklaratu eta Kubaren Independentzia Gerran sartu ziren AEBak. Erraz garaitu zuten Espainia, eta Parisko Itunaren ondorioz espainiar Inperioak ia kolonia guztiak "galdu" zituen: Kubak independentzia aldarrikatu zuen eta Filipinak, Guam eta Puerto Rico AEBen eskuetara pasa ziren. AEB kanpo politika inperialista garatzen hasten ari zen eta Espainia krisi politiko, sozial eta ekonomiko larrian sartu zen.

Iturria:

Ana Raya, 15 de febrero de 1898: la explosión del Maine en Cuba provoca la guerra hispano-estadounidense
(El Orden Mundial, 2022ko otsailak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin