Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu publikoen kalitatearen beherakada. Asier Garaialde Izarkomeko arduradun teknikoak "sistema ez horren zentralizatu eta sareatuago bat" aldarrikatu du Naiz Irratian. Egon dira ere itzalaldiak iraun dituen orduetan Gazako palestinarren egoeraz oroitu direnak.
Bizpahiru orduko itzalaldi batek gogor kolpatu ditu Euskal Herria eta Iberiar penintsula osoa. Asteleheneko 12:30 aldera joan zen argindarra Hego Euskal Herrian, eta ordubete ingurura hasi zen itzultzen herri gehienetan, ezberdintasunak gorabehera. Halere, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du gauean herrien %96tan zutela argindarra, batzuetan gaueko 22:00etarako berreskuratu gabe jarraitzen baitzuten. Pedro Sánchez Espainiako presidenteak arratsaldeko seiak aldera egin zuen agerraldia, "lasaitasuna" eskatzeko.
Espainiako presidentea ia 23:00etan azaldu zen prentsaurrean berriz, eta azaldu zuen "inoiz ikusi ez den" gauza bat gertatu zela 12:33 zirenean: haren arabera, sare elektrikoak hamabost gigawatt galdu ditu bost segundo eskasean, hau da, une horretan estatu osoan kontsumitzen ari zen energiaren %60. Hipotesi eta ikerketa bide guztiek zabalik jarraitzen dutela adierazi du Sánchezek. Portugalgo REN operadore elektrikoak "fenomeno atmosferiko arraro bat" gertatu dela esan du, eta horrek Espainiako argindar sarean arazo handi bat eragin duela. REE Red Electrica Española enpresako zuzendari Eduardo Prietok, berriz, itzalaldia potentziaren fluxuaren "oszilazio handiari" egotzi dio, eta baztertu egin du zibersegurtasuneko gertaera bat izan denik.
Aurretik aipatutako hori guztia jada nahikoa errepikatu da Euskal Herriko nahiz estatu osoko hedabideetan, baina nahikoa aipatu al da gertakari honek agerian utzi duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bost segundu eskasean gertatutako arazo batek Iberiar penintsula osoko zerbitzu guztiak geldiarazi ditu hainbat ordu luzez, eta oraindik ez da normaltasun osora itzuli Euskal Herrian, besteak beste. Horra hor gaur egungo gizartean energia kontsumoarekiko dugun menpekotasunaren erakuslea.
Duela astebete Espainiako Gobernuak iragarri zuen 10.471 milioi euro gehiago bideratuko dituela Defentsara, eta horrela urte amaierarako aurrekontu militarrera bideratutako gastua herrialdeko barne produktu gordinaren %2 izango da. Bitartean, nabari al da konpromiso maila berbera atzoko itzalaldian kaltetuen irten ziren zerbitzuekin? Esaterako, argindarra joateagatik larrialdizko sorgailuak piztu izan behar zituen Osakidetzarekin edo astearte goizera arte berrabiatu ez den aldiriko tren zerbitzuarekin?
Alternatiba baten beharra, inoiz baino nabariago
Itzalaldiaren harira agerian geratu dira gaur egun indarrean dagoen energia sistemaren ahulguneak, baita horiek iraultzeko beharra inoiz baino handiagoa dela ere. Hortaz mintzatu da Izarkomeko arduradun teknikoa den Asier Garaialde, Naiz Irratian. "Sistema ez horren zentralizatu eta saretuago bat" aldarrikatu du Garaialdek elkarrizketa horretan, astelehenean gertatukoaren gisako arazoek "eragin murritzagoa" izango bailukete biztanleriarengan. "Euskal Herriaren burujabetza" ikuspegi horretan finkatzen dela azaldu du Izarkomeko arduradun teknkikoak, eta itxaropena du itzalaldiak kontzientzietan eragina izan dezan, zehazki, euskaldunei heldutako baliabideak eurek kudeatu beharko lituzketelako ustea geroz eta jende gehiagorengana hedatzeko.
Ezin Gaza burutik kendu
Ezegonkortasuna eta urduritasuna nagusitu diren ordu horietan egon dira Gazako palestinarren egoeraz oroitu diren horiek ere: "Bizpahiru orduko itzalaldi batek hainbeste kalte egin badigu, nola izango da eguneroko bizitza Gazan?", izan da galdera ohikoena sare sozialetako erabiltzaileen artean. Izan ere, hemen ezohikoa dena han eguneroko ogi bihurtu da eurentzako Israelek abiatutako genozidioa dela eta. Jada ohikoak dira normaltasun osoz jarduteari utzi dioten ospitaleak, Israelek zerrendara heltzea oztopatu dituen elikagaiak edota zerrendan geroz eta urriagoa den edateko ura.
Eta hori guztia, Mendebaldeko herrialdeen konplizitatearekin eta elkarlanarekin aurrera eraman du Israelek, Espainiarena barne. Iazko maiatzean ofizialki Palestinako Estatua errekonozitu bazuen ere, egunero herrialde horretako biztanleriaren aurka gogor oldartzen den Israelekin harreman diplomatikoak nahiz ekonomikoak izaten jarraitzen du Espainiako Gobernuak. Esaterako, herrialdeko Barne Ministerioak Guardian Defense & Homeland Security S.A enpresa israeldarrari 15 milioi bala inguru erosteko asmoa zuen aurreko astera arte, azkenean jasotako kritikengatik bertan behera utzi bazuen ere.
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.
Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia. Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.
“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.
Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]