Felix Ibargutxi: Prentsa Didaktikoaren Nahi Eta Ezina


1983ko uztailaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Felix Ibargutxiri elkarrizketa
Bera Da "Habe" Aldizkariko Arduraduna
Felix Ibargutxi: Prentsa Didaktikoaren Nahi Eta Ezina
Azken garai honetan euskara hutsezko egunkaria dela eta–sarritan entzundako izena da Felix Ibargutxirena. Izan ere, Gipuzkoako Diputazioak egunkari posible baten estudioa egitea eskaini zion duela hilabete batzu, baina prentsaren munduan lehendik ere dexente ibilia da Felix eta guzti horretaz harekin mintzatzearren hurbildu gara Kontxako Badiaren miradorea den bere despatxura.
Justu justu bere urtemugaren egunean harrapatu genuen, hogeitazazpi urte boteberriak: Legazpiako gizon honekin elkarrizketatu ondoren eguna ilundu baino minutu batzu lehenago kalera irten ginenean halako gozamenezko sentimendu bat geratu zitzaigun barnean. Asmatuko al dugu guk sentimendu berdina sortzen irakurleari!
ARGIA.- Eta zuri nondik etorri zitzaizun kazetari sartzeko zera hori? Zeren zu «Zeruko Argia»n idazten hasi zinen, ezta?
FELIX IBARGUTXI.- Beno. beharbada piska bat atzera jo beharko genuke. eta hasi kazetaritza ikasten hasi nintzenetik. Ni mundu horretara iritsi nintzen egunkariak irakurtzea asko gustatzen zitzaidalako, nazioarteko orrialdeak batez ere, eta hortik sortu zitzaidan zaletasuna. Iruñera joan Opuseko fakultadera, eta lehen kurtsoan hasi nintzen neure kasa euskara ikasten. Oso metodo anarkikoa, hiztegiekin eta neure aldetik. Hala piskanaka piskanaka ikasi nuen.
A.- «Zeruko Argia»rekiko kontaktua nola hasi zenuen?
F.l.- Orduan bostgarren kurtsoan nengoen, duela hamar urte. eta Txema Larrea etorri zitzaidan berarekin batera ni «Zeruko Argia»ren korrespontsala izateko propuesta eginez. Banekien noraino eman nezakeen, nire trebeziak nolakoak ziren, baina hasi egin nintzen eta... Iehenengo artikuluak izugarri kostatu. folio t'erdiko albistea egiteko sei ordu eman nituen makina aurrean. Hartan, ni «Egin»en ere banenbilen...
A.- «Zeruko Argia»n baino lehen?
F.l.- Bai, bai. Txema Larreak ezagutu ninduen «Egin»eko langileei euskarazko klaseak ematera joaten zelako. «Egin»en dena erderaz egiten genuen, eta tartean gordetzen nituen «Zeruko Argia»ko kronikak bidaltzeko. Oso lan nekosoa hasera batetan.
A.- Nola eman zenuen erredakzioan sartzeko pausua?
F. I.- Korrespontsal bezala sartuz eta sei hilabetera hasi nintzen iadanik Donostiatik agertzen, eta erredakzioko martxan sartzen ere bai. Halere. utzi behar izan nuen soldaduskara joateko eta handik bueltan Alustizak utzi zuela eta. niri eskaini zidaten haren postua, zuzentzaile lana. Baina ez nuen zuzentzaile lan soila egiten. Gainera, oraingo perspektiba batetatik ikusita. pentsatzen dut nire lana ez zela oso itxurazkoa izango baina tira. norbaitek egin behar lan hori. Bestela. erdiko orrialdeetan agertzen ziren erreportaia eta elkarrizketa luzeetakoak egiten nituen.
A.- Baina zuk ez zenuen zure izenez sinatzen, ezta?
F.l.- Ez. Migel Otermin izenez sinatzen nuen. Firma horrek badauka bere historia. Txema Larrea eta biok elkarrekin hasi ginenetik dator, biok batera egiten genituenak izenpetzeko. Orduan. bakarrik geratu nintzenean. firma horrekin segitu nuen.
A.- Noiz arte iraun zenuen erredakzio barruan?
F.l.- Ni urtarrilan sartu nintzen. eta udara arte. zazpi hilabete gutxi gorabehera.
A.- Nik idela neukan ez ote zen denbora gehingo izan...
F.l.- Ez, ez. kontutan hartu euskararen mundura ere ia ia jaioberria naiz, arraultze kaskaletik irtenberria.
A.- Zein oroitzapen gordetzen duk «Zeruko Argia»ko garai haietatik?
F.l.- Nik. «Zeruko Argia»ren boom haren azken estertoreak bizi nituen. Noski, Francoren azken urteetan «Zeruko Argia» informazio aldetik kalidade handiko aldizkaria izan zen. Transizio garaian ere, gogoratzen naiz nola Euskal Herriko alderdietaz eta, zerbait jakin ahal izateko askotan irakurri beharra zegoen aldizkari hau. Guk, gure garai hartan. garai zahar haren moldea mantentzen saiatu ginen. Gero, azken mementuetan. gauzak ikusteko bi ikuspegi izan ziren. Nire ikuspegiz orduan oraindik ere posible zen halako magazin tipiko bat euskaraz egitea, eta magazin tipikoa esaten dudanean zera adierazi nahi dut: beste aldizkari normalek. Estatu Espainolekoek etabar, gai aldetik tratatzen dituztenak ikutzea. gizartea, kultura, etabar. Bestaldetik. bazegoen beste ikuspegi bat «Zeruko Argia»k aldizkari aintzindaria izan behar zuela pentsatzen zuena, beste aldizkariek tratatzen ez dituzten gaiak, marjinatuak, zokoratuak. eta politika mailan ahotsik ez zeukaten sektoreei eskaini. Hori da behintzat nik daukadan oroitzapena.
A.- Zerk bultzatu zintuen uztera?
F.l.- Beno, ni nahiko sartuberria nintzen, baina pentsatzen dut han urte batzu eman ondoren gutxi kobratuz, zure baitan penalidade hori sufritzen duzu, penalidade ekonomikoa, neke psikologiko hori... Gainera, euskarazko mundu honetan beti izaten dira horrelako kezkak, hau da, ea nik idazten dudanak benetako eragin sozialik baduen ala ez. Areago joanez, kezka horietatik aparte. mernentuko egoera petsonala ere hor dago. Nik mementu hartan ez nuen lanpostu fijo baten beharra. oraindik ere gaztea naiz eta banuen erretiratzeko aukera, orduan erretiratu egiten naiz garai hobeak etorri arte piska bat panorama despejatu arte. Duda horiek alde batetatik eta gero zuk besterik nahi baduzu ere. hor gelditzen da iskanbila horrek uzten duen hondakin hori, poso hori. Eta gero laneko harreman pertsonaletarako ez zara hain animoso geratzen. Eta orduan erabakitzen duzu erretiratzea. eta modu horretara erretiratu nintzen.
A.- Hurrengo pausua zein izan zen «Zeruko Argia» utzi eta gero?
F.l.- Legazpin geratu nintzen. Jaioterrian.
A.- Aspaldiko partez. ezta?
F.l.- Hori da. bai. Gainera. uste dut sekula ez naizela handik irten. Beti bueltatzen ari naiz sekula irten gabe. Hori da. hain zuzen. nire problemetako bat.
Orduan, han egonda. badirudi beti zerbait egin behar duzula. dirua atera behar duzula. eta orduañ hasten zara pentsatzen "beno, zer egin dezaket". Gizona da animalia bat lanik gabe geratzen ez dakiena. Eta garai hartan izan zen deialdi bat lizentziatuentzat inbestigazio lanak egiteko Nik euskarazko sariari ekin nion eta iruditu zitzaidan prentsaz egin behar nuela. Hor badago aspalditik gainean daukagun Damoklesen Ezpata bat. euskarazko premisak behar duen lexikoa alegia. ea kazetariok zer nolako hizkuntza erabili behar dugun, eta hortik abiatu nintzen. Halere. asunto hari haseratik beretik nahiko muga estuak ipini nizkion, zeren ezin da inbestigazioa planteatu arazo horren salbatzaile bezala. Hizkuntza periodistikoak hizkuntza guztiak hartzen ditu. politika edo zientziazko hizkuntza teknikoak ere behar dituzu. Orduan, mugatu beharra ikusita kazetaritzak daukan arazo espezifiko batetan sartu nintzen gehiago, alegia. alde batetatik euskarazko prentsak lehendik dakartzan akatsak eta bestetik prentsak berak bakarrik erabiltzen dituen zenbait esamolde edo lokuzio. Azkenean. azterketa izan zen. batez ere "Deia" eta "Egin"eko euskarazko textuak hartu (baitu «Zeruko Argia»ko batzu ere), eta aurkitu nituen akats guztiak apuntatu nituen. Hori izan zen. piska bat. nire ikerketaren nondik norakoa.
A.- Inhestigazio lan hartatik gaur arte dagoen tarte guztia, oker ez banago, «Habe» aldizkarian egindako lanak bete du. Nola sortu zitzaizun lanpostu berria?
F.l.- Izan ere. aurreko inbestigazio horretan zuzendari Amatiño izan nuen. Hurrengo pausua hor hasten da Egun batetan esan zidan projektu batekin ari zirela, «Habe» projektua. eta tartean aldizkari bat ateratzeko asmoa zegoela. Postua eskaini zidan eta nik baietz esan.
A.- Zer berritasun ekarri zizun «Habe»n lanegin behar izateak aurrekoekin alderatuz gero?
F.l.- Hasteko izugarrizko exijentzia da lanaren aldetik. batez ere hizkuntz eskakizuna. Ni hizkuntz aldetik libre zen komunikabide batetatik nentorren, eta hori izan zen nire esperientzia. Horretan hasi nintzen nire estiloa lantzen, eta orduan lehen mementuan txokea izan zen. zeren "Habe" prentsa didaktikoa da tituloz, eta didaktikotasunak dakar berarekin haserako premisa eta ezinbesteko bezala hizkuntza zuzena erabili beharra. Idazkera korrektoa eta gainera maila handiko joskera eta esamolderekin... hori guztia zaindu behar. Ni ez naiz lehenik arlo horretan izugarri trebatu naizen kazetari bat. eta zailtasunak aurkitzen ditut. Halako reziklaje bat hasten da niretzat. eta zuzentzaileak zuzentzen dizuena begiratu behar. Baina aldi berean horrek lanaren aldetik dinamika zoro bat ekartzen du: folio asko idatzi behar pertsonal aldetik nahiko urri gabiltzalako. baina aldi berean maila handiko hizkuntza erabiliz.
A.- Lan gehiegi agian pertsona bakar batentzat...
F.l.- Honetara bakarrik dedikatua dagoen bakarra ni naiz, baina badago HABE barruan jende gehiago lan honetan. Alde batetatik nik koordinazio lana eraman behar dut. eta guk daukagun korrespontsal arrunta. bataz beste. euskara aldetik nahiko pattal dabil. Orduan. lehenengo. Lan horiek itxuratu behar ditut eta ez bakarrik euskara aldetik. estilo aldetik ere baizik. artikuloek beren atraktiboa behar dute eta. Bestetik, nire lana lartikuluak idaztea da ere. Eta guzti horrek dinamika handia eskatzen du. Gero, aldizkari hilabetekari izatetik hamabostekari izatera pasatzen da. eta horrek askoz lan handiago dakar.
A.- Lehen «Zeruko Argia»ko estantziari buruz mintzatu zarenean eragin sozialari buruzko dudak agertu dituzu. Nola ikusten duzu arazo hori «Habe» baitan?
F.l.- Alde horretatik, duda handi bat daukat. Alde batetatik, nolabaiteko behintzat. produkto didaktiko bat egiten ari zara, baina nire ustez didaktikotasunaren aldetik "Habe" oraindik ere askoz gehiago landu daiteke. Asuntoa da «Habe»k produkto bat eskaintzen duela kantidade aldetik, baina gertatzen da didaktikotasun aldetik gauza batzu hobetu beharra dagoela. Alde batetatik. hirugarren eta laugarren mailako artikulu asko dagoelako, eta bestetik ikasten ari den jendearentzat egin nahi baduzu beste zenbait lagungarri metodologiko eta didaktiko experimentatu beharra dago elako. HABE aldizkaria nola erabiltzen den ikasgeletan ere ez dakigu. eta horrek garrantzi haundia du.
A.- Askotan «Habe»k halako informaziozko aldizkari baten itxura hartzen duela iruditzen zait...
F.I.- Informazio orokorrezko aldizkari arruntek gaurkotasuna lantzen, zaintzen. saiatzen dira. Nire ustez. HABE aldizkariak gaurkotasun minimo bat behar du izan. noski, baina horren morroi izan gabe. Lan hori beste aldizkariei utzi behar zaie.
HABE aldizkariak euskara lantzen gastatu behar ditu gehiago indarrak. Lehen esan dudan bezala, behe mailetako euskara-ikasleentzat gauza gehiago egin behar ditugu.
Artikuluak erabili. gauza orijinalak egin behar dituzu. Orduan. «Habe»k lortu behar du benetako prentsa didaktikoa izatean ez bakarrik artikuluak idatzi, baizik eta ondoren artikulua nola erabili ere adierazi behar duzu. Horrek lana mantsoago egitea eskatzen du.
A.- Irakaslearen papera ere hortxe egongo litrateke.
HABEko artikuluak poliki idatzi behardira malla zainduz, euskara erraztuz. Exijrnyxis honi gaurkotasona ondo mantentzeko exijentzia eransten badiogu, idazkera aldetik galdu egingo dugu. Seguru aski, dinamika horrek sortzen duen presagatik.
A.- Zuk nola ikusten duzu zeure burua postu horretan? Gustora?
F.I.- Nik beti borroka bat eraman izan dut nire ofizioarekin. Hau da. ni prentsa tradizional batetatik etorri naiz. baina ni ez naiz inondik ere kazetari tipikoa izakera aldetik. Ez naiz batere hirizalea eta kazetari tipikoak nahitanahiez hirian integratu beharra dauka. Nire ametsa ez da egunkari batetan erredaktore izatea. Dena dela, ikusten dut idazteko beste batzu baino trebeago naizela, badaramatzat urte batzu horretan eta egia esateko gero eta gutxiago kostatzen zait idaztea edo albiste baten mamira iristea. Eta nik hemen, HABEn bestelako prentsan ez dauden alde on batzu aurkatu ditut, ordutegiaren erosotasuna, bizimodu lasai, euskararen munduaren inguruan egon ahal izatea. Ezin esan kazetari bezala errealizazio osoa aurkitu dudanik. baina ez zen hori nire asmoa.
A.- Gaurko prentsaren egoerara pasata, nola ikusten duzu? Sortzen al da kazetari berririk?
F.I.- Euskal Herrian bi fakultate daude, Iruñean eta Bilbon baina nire ustez hortik datorren jendea ez dago gertatuta euskarazko prentsa bat desarroilatzeko. Zergatik? Karrera erderaz egin dute, eta euskarazko informazioa beste mundu bat da eta jende hori ez dago trebatuta. Orduan, atzera beste reziklaje bat egin behar dute. Oso reziklaje gogorra da, trebetasun batzu ikasi behar dituzu. oso lan nekosoa da, bigarren karrera egin behar duzu urte erdian... orduan horretarako azkarra izan behar eta oso borondate handikoa. Batzuk porrot egin dute reziklaje horretan. Urte batzutan filologiako fakultateak kazetaritzakoak baino kazetari gehiago eman ditu, eta hori guztiz kezkagarria da.
A.- Bukatzeko, zein aukera ditu euskarazko prentsak aurrera jotzeko? Badakizu, egunkariarena eta beste...
F.I.- Alde batetatik ez dakit noraino daukagun egunkari batetarako irakurlegoa, baina bestaldetik garbi dago egin beharra dagoela. Garbi dago oso eskola ona izango litzatekeela kazetariak sortzeko. eta bestalde ere aldizkarietan eta. ibili garenon artean egunkari bat egiteko plantila badago (agian ez gehiagorako). Orduan, pausua eman egin behar da. nahiz eta gauza asko garbi ez eduki.
A.- Hizkuntza periodistikoa hainbesteko problema al da?
F.I.- Hori baino gehiago euskararena berarena dago. Begira, euskara txukuna egiten nahiko lan izango dugu iadanik, eta txukundade hori maila teknikoaren gainetik dago.
J.L.
27-29

GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakHABE
PertsonaiazIBARGUTXI2

Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude