Iaja Ta Landakanda, Trikitilariak Egia Esanda


1983ko maiatzaren 22an
Laja eta Landakanda trikitilariei elkarrizketa
Iaja Ta Landakanda, Trikitilariak Egia Esanda
Laja eta Landakanda. Gaur egun, erromeritan debilkigun bikoterik onena, asko eta askoren ustez.
Bata, Laja, baserritarra; 4 behirekin; lehen errentan zeukan etxea oraintsu erostea lortu duena. Dudan jartzen du trikitixatik famelia lasai mantentzea dagoenik. 38 urte.
Bestea, Landakanda, urtetan granjan aritua. Orain, langabezian geratu ondoren, pentsu gauzetan, tekniko gisan aritzen dena zerbait. 50 urte.
Biak ere alaiak. Inongo jakintsuk aitortzen ez badu ere, Euskal Kulturaren gizon haundien tartekoak. Inongo unibertsitaterik ezagutu ez badute ere, kezkatuak kulturarekin.
Eta kezkatuak, ikusirik jendeak ez duela lehen bezala dantzarik egiten; eta garai bateko neguko iganderoko festak, ia herrioro egiten zirenak, bukatu direlako; eta ikusten dutelako, sekula baino soinujole gehiago eta hobeak deudenean, entzulegoa kastatzen ari dela.
Kexa dira, Euskadi eta Euskara hitzetik hortzera darabiltzagunean, trikitixa ez beste guztia kontutan hartzen delako ondo pasatzerakoan.
ARGIA.- Nola hasi zineten. Nolakoak ziren orduko garaiak.
LAJA.- Nik aita zena nuen soinujolea; pixka bat jotzen zuena, etxean eta horrela. Eta gero hari adituta e.a. eta... Soinua kutxan gordeta edukitzen zuen Garizuman, orduan ez bait zen jotzerik egoten. Kutxa ireki, haiek falta zirenean hasi, eta horrela poliki-poliki. Zerbait handik hasi ginen mugitzen. Hasi zazpi urterekin edo horrela, oso mutil koskor nintzela, hasi nintzen zeozer jotzen; baina hamairu urterekin erromerira.
A.- Hamahiru urtera arte zeure kontura?
Lj.- Bai; atari adituta eta horrela pixka bat, baina...
A.- Aitak berak ez zizun erakusten.'
Lj.- Erakusten jarduten zidan bai. Gero, berriz, hamazazpi bat urte genituela, guk jotzen genuen tokitik Azpeitiko Korostietatik, erromeria Komuntzara bajatu zen. Eta han Sakabi hasi zen jotzen. Eta, orduan, normala, gu ere gazteak ginen eta denak hara. Sakabik jotzen zuen jaiero eta hari entzuten genion soinua, eta ño! pare bat pieza manejatzen nizkion ederki. Adituta, eh!
Landakanda.- Magnetofonorik ez zen orduan
Lj.- Joaten ginen hurrengo jaiean, eta nahi izaten zuen nik pixka bat jotzea, bera nazkatzen zenean edo, eta "hi jo itzak hiru-lau pieza", ta hasten nintzen da hari harrapatutako pieza hori ere, ño! erakutsi egin behar ba (ja, ja, ja). Jotzen nuen da, ez zen dena ondo izaten baina esaten zidan: "ño! hortxe bi-hiru nota oker jo dizkiok baina ba, bastante zegok, bastante zegok!". Eta horrela hasi ginen.
Gero Elgeta esaten ziotena, maisua; Sakabiren eta denen maisua zen hura, hura ekarri zidaten etxera. Lau hilabetetan eduki nuen. Orduan nituen 16-17 urte.
Ln.- Zer esan zian ba hark?
Lj.- Hura etorri zen etxera eta esan zidan: "Ea jo ezak zer moduz jotzen duan ikusteko". Eta hasi nintzen jotzen, eta: "Jo, hobe huen batere jakin ez ba huen, hi!". Gaizki hartuta!, bizikletan atzeraka ibiltzen ikasita bezala. Hura pena! Zeozer banintzelakoan da... Hala: harekin piska bat jarri nintzen behintzat eta, gero Azpeitiko bandako direktorearekin ibili nintzen denboralditxo batean da; handik aurrera geure kasataka.
A.- Orduan Azpeitiko bandako direktorearekin solfeoa eta ikasiko zenuen?
Lj.- Asko ez baina pixkat ikasi behar izan nuen.
Galdetu diogunean beharrezkoa ote .den solfena, berak baietz esan digu, eta zenbat eta gehiago hobe. Nahiz eta batzuk esan solfeoak ez duela soinu txikiarentzat balio.
A.- Bandako zuzendariak asko lagunduko zizun bajuak non jarri eta horretan?
Lj.- Orduan bai; asko lagundu zidan.
A.- Orain orduan zeure erara egingo duzu? Inork ez dizu lagunduko?
Lj.Bai, gehiena; orain geure kasataka ibiltzen gara.
Gainera, askotan, kantua ari zara jotzen tonu batean, do maiorrean, eta bandako direktoreak igual esango dizu: "Zergatik ez duk jotzen setima bat edo, askoz ere ederkiago ematen ziok eta". Baina soinu txikia entzuten duenak, askotan, setima horiekin da, esango du: "Hori zer da? Zer hots ateratzen dio horrek?". Ezta antzeman ere! Gainera min eman deskuidatuz gero entenditzen ez duenari.
A.- Jeneralean trikitilaria ez da ausartzen gauza arraro horiek sartzera? Betiko eran jotzen du...
Lj.- Askotan pasatzen dena da: "Besteek hori egiten diate eta nik, ere horixe egingo diat" eta segi horri. Gauza berri bat ateratzen inor ez da saiatzen.
Orain, inportantea da aurrera joateko, pieza gatean, erroxa izanagatik bariazioak bilatzen saiatzea. Horrek beti jantzi egiten du, gauza dotorea gelditzen da. Askori ez zaie akordatzen hori egin behar denik.
A.- Esaten dute Martinek soinua jotzeko era aldatu duela. Zertan aldatu du? Esandako tonu arraro horiek sartzen saiatzen da, edo?
Lj.- Martinek egin duena da, alde batetik, fandango pusketak hartu eta trikiti bihurtu, eta beste aldetik, neretzako egin duen gauzarik diferenteena, bulta edo jiroak sartzea.
A.- Eta zu Landakanda, zure historia nola da? Nola hasi zinen?
Ln.- Nerea motxa da honenaren aldean.
Lj.- Luzea izateko ere... denak esaten baditu...
Ln.- Ni hasi nintzen hamahiru urte inguru horretan, nere kisan etxean. Lehengusu bati aditu nion panderoa jotzen eta "ederra da" eta pixka bat ikasi nuen neure eran. Gero hamabost urte nituela ikusi nuen beste bat. Eibarren bizi zena. Arruabarrena. Oso ona zen panderoa jotzen. Hura ikusi nuenean zoratuta gelditu nintzen eta "neuk hasi behar diat", eta hasi egin nintzen ikasten.
Gero, etxean ez ziduten uzten panderoa jotzen ibiltzen, panderista denak golfoak izaten zirela, eta, ezin inora joan panderoa hartuta. Holaxe etxetik aldegin eta beste baten panderoa hartu eta, erromeriren batetan jotzen banuen, eta horrela ibiltzen nintzen. Gero, soldadukatik etorri ninizenean, joan hehar genuen Maltzetarekin, beste lagun bat dultzina jotzen zuena, eta ni panderoa jotzekotan. Ba, etxean, panderoa hartu gabardinaren atzean gordeta eta han nekarren. Eta halako batean, panderoak "kik!" egin zidan eta esan zidan arreta batek "orain ere horrekin hoa, ibiliren batean formalduko ahal haiz behintzat!". Esandakoan kristorena iruditu zitzaidan, baina. . Donostira joan eta egin genituen "anteronak"» eta atzera buelta etxera, eta gero ez zuten uzten, eta utzi egin nion. Eta handik, berriz, panderorik hartu gabe, 16 bat urte igual gero.
Berrogei urterekin hasi nintzen berriro.
A.- Zu zein soinu jolerekin ibili zera?
Ln. Gaztetan Pikua nere lehengusuarekin. Harekin, eta, Maltzetarekin ere bai baina gutxi.
A.- Nola hasi zineten biok elkarrekin?
Ln.- Orain dela hamar urte Azpeitian izan zen omenaldi bat eta Maltzetak hara joateko eskatu zidan. Asko pentsatu ondoren, andrea bera izan zen joateko esan zidana, eta hala hasi nintzen pixkanaka-pixkanaka batekin eta bestekin, Tapia, Maltzeta, Zendoia,... Nik pasa ez dadan soinu jolerik ez da. Baina azkenean honekin aterrizatu nuen eta hemen gabiltza. Orain dela bost urte atera genuen lebenengo diskoa, eta harrezkero asko ibili gara elkarrekin.
A.Orain esaten da trikitixa soinua eta panderoa dela? Beti hala izan al da?
Lj.- Trikitixa, berez, soinu eta panderoarekin da neretzako, trikitxia berez kantatua delako. Soinua bakarrarekin jo liteke, baina, bi lagun da ederra.
A.- Eta bi lagun baino gehiagorekin jo al liteke?
Lj.- Lau ere bai, bi parejatan. Edo bi panderojole eta soinu batekin.
Ln.- Bi soinulolek elkar hartzen badute duo eginez, hura da konpletoena.
A.- Zuk inoiz jo al duzu beste seinujoleren batekin?
Lj.- Lehen Sakabi eta biok ibiltzen ginen asko. Orduan oso ondo moldatzen ginen, jardun ere asko egiten genuen eta. Gero harrezkero beste batzuekin, gutxiago.
A.- Batzuk esaten dute trikitixak kantua behar duela,...
Lj.- Batzuri jo Jozu "behetar" bat eta uste dute "trikitia" dela. Hori ez da trikitia, fandangoa da. Hor jendeak kristoren okerra ibiltzen du. Gainera, leku askotan, trikitia dantzatzen ez dakite. Kantua ari den denboran bueltaka ibili behar du; bestela gaizki ateratzen da. "Jo ezak trikitia" esaten dute: Trikitia eta porrusaldaren buelta dira kantuarenak eta fandango eta arin-arinak kantu gabeak. Bizkaian, berriz, trikitia jo behar duzu. Berrogei urtetik gorakoek ez dakite fandangoa dantzatzen. Gazteek, berriz, fandangoa hobeto egiten dute.
A.- Alegia, hemen fandangoa gehiago jo izan dela, eta Bizkaian trikitia?
Ln.- Bai. Horregatik guk, Bizkaitik gertu gaudenez gero, gazteak ginenean, fandangoa eskatzerakoan «behetarra» esaten genuen. Donostia aldekao alegia. Horregatik Azkoitian trikitixa edota behetarra eskatzen genuen: behetarra fandangoa edo arinarina izango zen.
A.Eta garai batean kantatu gehiago egiten zen orain baino. Azken garai honetan bazirudien hori gehiago zela soinu jotzearen birtuosismoa, eta kantatzeari ez zitzaiola hainbeste pisu ematen.
Lj.- Garai batean kantatu, egiten zen; baina oraintxe igual kantatatuko zion neska gazteei eta hurrengoan kantatuko zion eguraldiari edo hiletargiari. Ez zen joaten segidan, konparazio batera, baserria hartu eta harekin lau bertso eginez. Akordatzen zitzaizuna eta bale.
Gero pasa zen. Sakabi eta Egañazpik atera zituztela diskoan Ehiztarienak eta Arrantzaleenak eta abar; dena segido, ederki. Eta jendeari gustatu egin zitzaion. Gero denok honetatik jo dugu. Lehen betikoak jotzen ziren burura etortzen ziren bezala.
A.- Beraz, betikoak, baina inor ez bertsolarien moduan berriak sortuz.
Ln.- Baten bat izango zen igual, baina ez. Hori zaila da. Bertsolari batek puntu batetik bestera bere denbora behar du eta soinuak ez du uzten.
Lajak esan digunez, ordea, Azpillagak egin izan omen du, hartu panderoa eta hiru-lau kopla kategorikoak bota, soinua lasaixeago jota. Hortaz aparte, panderoa jotzen moldatzen diren bertsolariak bat baino gehiago omen dira (Amuriza, Lopategi, Lizaso zaharra, Larrañaga,...)
A.- Soinua erakusteko erarik onena zein da zuretzat? Eskuz–esku, numeroekin, solfeoz,...
Lj.- Neretzat eskuz-esku, zergatik ze hartara den bezala ikasiko duzu seguru. Numeroekin, ritmoarekin eta denborarekin eta, dudak izan ditzakezu. Bestalde, solfeoz ez du oraindik erakusten inork.
A.- Trikitixa ikasteko ez al du berezkoa behar?
Lj.- Aurrena behar du, erromerira joan aitarekin eta amarekin, eta soinujolea ikusten badu, hari begira jarri eta, ño! Han! Berahura han, gustora egotea, garai batean batzuk santuei begira egoten ziren bezala. Eta berdin panderoarekin. Eta gero aitari eta amari berak eskatu: Ño, horrelako soinu bat baneuka. Handik etorri behar du. Eta ez ikasi nahi al duten esanez. Gaurko umeei dena ematen zaie ahoko zulora. Hasi bai; baina gero?
Berezko gogoa behar du.
A.- Lehenago onena zein zen zuretzat?
Lj.- Neretzako bi ziren onenak: Elgeta eta Sakabi. Biak oso onak.
A.- Zer desberdintasun zuten bien artean?
Lj.- Sakabi izan da beti txistulariarekin ikasitako soinujolea. Beti, nota banaka jotzen zuen, eta soinua leku zailetik erabiliz, txistulariak jotzen zuen lekutik, tonu errazagoetara pasatu gabe. Soinu jotze zaila; meritu haundikoa; auspoarekin salto asko eginez eta sostenidu asko sartuz.
Elgeta zen, tonuak hartzerakoan, lan gehiago egiten zuen gizona. Berak, nahiz eta musikoarekin ibili, ez zuen musikarik berak ere, tonu errexagotik bilatzen saiatzen zen. Haren pianistak egin beharko zituen anteronak hari tonua bilatzen! Baina hura ere oso ona zen. Ibili diren soinujole onen denak Elgetarekin ikasiak ziren. Sakabik berak ere bai.
A.- Zein duzue herririk gustokoena?
Lj.- Herririk onentsuena Zarautz izango da. Pozik joaten gara jotzera eta atzenerako gelditzen gara soinua jo ezinda, nekatuta. Jendea ikusten duzu dena anbientean eta jotzen duzu topera.
A.- Baina zein dagustoraena jotzen den tekla? Bodak, afariak, festak, txapelketa,...
Lj.- Neretzako ederrena, entzulea, entenditzen duen jendea dagoen tokia. Konparazio batera: lagun arteko afari bat, baina entenditzen dutenak, sonua eta kantua apreziatzen dutenak.
A.- Baina dantza egin ere bai...
Lj.- Bai. Baina baita soinua jaten egon ere; entzuten. Gero herriak ere izaten dira gustoa ematen dutenak jotzea; jotzen hasi eta plazakada jendea dantzan.
Jotzeko lekurik txarrena konkurtsoa da. Joaterakoan bildurrak aidean, eta joandakoan haundiagoa. Nerbioso jatzen zara eta... Gero, gainera, konkurtsoak beti eztabaida izaten du, eta azkenerako zeu ere nerbioso jartzen zara. Egin zenezaken lanik ezin duzu egin.
A.-Trikitilari bakoitzak ba al ditu bere sekretoak?
Lj.- Bai. Denek dituzte beren sekretoak. Oso inportantea da, gainera, sekreto hoiek bilatzea soinuarentzako. Auspoa gehiegi ireki gabe ixterako posizioak bilatu edo ezkerrarekin egiten diren jokuak, edo akordeak; edo tenplea lasai jotzeko soinua, hala jo behar du soinua eta. Eta jakin non, zer eta nola jo; eta segun zer dantzari den pieza lasaia eta luzea, edo azkarra eta motxa jo askok nahi izaten duten bezala. Txarrenak ere eukitzen du bere sekretoa gordeta.
A.- Zuek diskoak atera dituzuea. Saltzen al dira?
Lj.- Bai. Garai batetan ez igual, garai txarra dago, eta.
Guk lan pixka bat egin genuen, baina ondo irten ginen diskoekin. Eta IZ diskoetxekoak ere bai. Seinalea beraiek ere ez zutela galduko.
A.- Disko berririk ateratzeko asmorik ez al duzue?
Lj.- Udazken alderako preparatzeko esan ziguten, behintzat. Ez dakit preparatuko dugun baina...
A.- Azken txapelketako fandangoa norena zen?
Lj.- Pepito Yantzirena. Orain bi urteko txapelketan jo edo ez dudan ibilitakoa. Geuk ateratako fandango eta ari-arinak ere atera ditugu, baina orain dela urte batzuk.
Ln.-Baina beronek esaren du beronek ateratakoek baino gehingo konbenzitzen dutena besteek (soinu haundikoek) ateratakoek. Gainera esaten du: "trikitilariak egindako piezak beti eukitzen dik buztanen bat bukatzeko".
Lj.- Zerbaiten falloa, bariazio gabe edo...
Orain, soinu haundikoak ona izan behar du. Zergatik ze hainbeste soinujole dago eta inork ez du esateko pieza bat ateratzen. Yantzik ateratzen ditu fandangorik politenak. Hori du bere espezialidadea. Arinarinak ez hainbeste.
A.- Zuk denetik jotzen duzu?
Lj.- Ba; zerbait, pixkat. Batzuk pentsatzen dute, trikitia esan eta trikitia bakarrik jotzen dugula, bidekoak eta sueltoak. Asko harritu dira denetatik jotzen genuela ikustean.
A.- Ba al dago beste instrumento egokirik soinuarekin batera trikitixa jotzeko?
Lj.- Dultzina da da polita gelditzen dena. Asko alaitzen du.
A.- Sasofoia eta?
Lj.- Hori soinu txikiaren kategoria galtzea izango litzateke. Gitarra eta sasofoia eta hoiek sartzen hasiz gero, "estilo orkesta" artu nahi dugu. Alegia, soinu txikiak 4 metroko kapazidadea daukala eta 8an nahi dugula ipini.
A.- Eta txirula?
Lj.- Ez dugu inorekin probatu batetik, eta bestetik, ezta komentariorik ibili ere; baina, bera ere bizia eta polita da eta hobeto geldituko litzateke aldamenean bateria edo saisofonista baino.
A.- Nola ikusten duzu trikitixaren etorkizuna? Trikitilari gazteak hor daude...
Ln.- Nik uste dut mejoratzen joango dela. Zeozer behintzat bai. Gero eta hobeak etorriko dira. Zergatik ze adelantu hobeak dauzkate piezak ikasteko ere eta musika aldetik ere sartuta daude batzuek.

MIELANJEL HARANA. JOSU LANDA
18-22

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariLAJA TA LA1
EgileezHARANA1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude