Bingen Zudaire:"Catalunyako" Hizkuntza Zaharra Euskara Da


1982ko urriaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bingen Zudaire medikuari elkarrizketa
Bingen Zudaire:"Catalunyako" Hizkuntza Zaharra Euskara Da
ARGlAn artikulu pare bat edo, argitaratuak ditu azken aldi honetan pertsonaia bitxi honek. Jatorriz bizkaitarra da, Zumarragan pasa zuen haurtzaroa, eta herbestetik ibili ondoren Barcelonan bukatu zuen bere ibilaldi luzea. Ofizioz medikua dugu, eta gaurregun Catalunyan bizi bada ere, bere burua hemengotzat jotzen du. Bere berrogeitamar eta piko urteretin, linguistikarekin jo eta ke hasi zaigu gizona konklusio harrigarri batzutara iritsiz.
Baina Galileoren teoriak bere garaiean ere zeharo harrigarriak suertatu zirenez, honenek ere gure plaza honetan bazter txiki bat gutxienez mereziko dute. Hori bai, bere etxera telefonatzen baduzue, argi ibil zaitezte, bere erantzungailu automatikoek alemaniera, katalanera eta euskara besterik ez du ulertzen eta.
ARGIA.–Inoiz edo zuri entzuna daukagu euskera eta Catalunyoren arteko ikerketa batzu egiten ari zarela. Noiztik sortu zitzaizun gogo hori?
ZUDAYRE.– Egia esan, behin Cela irakurtzen ari nintzela lleidatarrak garai batetan euskaldunak izan zirela bururatu zitzaidan. Hori ez da inongo astakeriarik, gauza onartua bait da Lleidako Pirineon Xl. mendean euskaraz hitzegiten zela.
Nik areago esango nuke. K.A.V. mendean Lleidako hegoaldeko biztanleak ilergeteak ziren. Baten batzuk uste zuten zeltak zirela, baina hori ez da egia. Ilergete haiek euskaldunak ziren, edo euskaldunekin oso errotuta zeuden behintzat.
ARGIA.– Ba al dugu datorik jakiteko noiz hasi ziren euskaraz hitzegiten Catalunyen?
ZUDAYRE.– Gehienez duela 4.000 urte, trikuharrietako kulturarekin. Dudarik egin gabe, esan dezakegu euskara dela Catalunyako hizkuntzarik zaharrena, hura baino lehen zer hitzegiten zuten jakiterik ez dugu inola ere.
Eman dugun fetxa hori baino lehen ere euskara erabiltzen zen ziur aski, Euskal Herrian euskara sartu zenean Katalunyan ere sartua zen, euskaldunen eta euskararen presentzia Pirineo guztiaren fenomenoa bait da. Cromagnon gizakiak euskal gizakirako jasan zuen eboluzioa berdin gertatu zen Pirineo osoan, Foixko Mas d'Azilen aurkitu diren buruhezurrek erakusten diguten bezala. Halere, Catalunyan katalanera 10 mendez mintzatua izan bada, euskarak 30 mende iraun zituen gutxienez.
ARGIA.– Datu gehiago izango dituzu horiek guztiak esateko...
ZUDAYRE.- Behin 1976an Castelló de Farfanyan Embata izeneko kale bat aurkitu nuen. Bertan inork ez zekien zer esan nahi zuen, ezta nondik zetorren ere, baina begibistan dago hitz hori nondik datorren, hitz euskalduna dela inongo zalantzarik gabe.
ARGIA.– Zer arrasto gelditu ziren euskera desagertu zenetik?
ZU DAY RE.– Beno, 1977tik gaur arte beti esan ohi dut XI. mendea arte euskara bizirik zegoela Catalunyan. Dena dela, herriak hitz dexente gorde zituen, eta horrela esate baterako Torriatea izeneko etxe batekin topatu nintzen Lleida hiriaren aldamenean. Bere biztanleak, aldamenekoak bezalaxe, garai batetan Pirineotik jaitsitakoak dira, eta hitzari begiratzen badiogu ez dut uste inori burutik pasako zaionik pentsatzea hori euskara ez denik.
ARGIA.– Gaurregun ere, horrelako aztarnarik geratzen al da?
ZUDAYRE.- Bai noski, eta gainera herriak ez du kontzientziarik hitz horiek euskaldunak direla. Nabarmenena aipatzearren, katalandarrek Caixa d'Estalvis esaten dutenean, hemengo Aurrezki-kutxa delakoaren parekoa, ez dute pentsatzen hori euskaratik etor daitekeenik ere, eta nire ustez garbi dago hori Catalunyako euskalkiaren arrasto bat dela, Euskal Herriko euskalkietako "estalpen" horren kidea.
ARGIA.– Zer dela eta desagertu zen euskera Catalunyatik ?
ZUDAYRE.– Lau eragin nozitu zituen Catalunyak, latinoa, erromanikoa, kristaua eta godoa, eta horien menpe desagertu zen betiko. Pertsekuzio sozial eta kultural hori efektiboagoa izan zen Catalunyan Castilla-Riojan baino, azken hauetan XIII. mendean oraindik euskara entzun zitekeen eta, IV. mendean Barcelonako euskaldunak barbaro bezala kontsideratuak zeuden. Horren beste adibide bat Urgelleko katedralaren kontsagraketa-aktak dira, bertan izen euskaldunak kupidarik gabe deformatuak eta aldatuak ageri bait dira, IX. mendearen haseran edo. Arabiarren kontrako borrokarekin jarraitzeko eta Catalunya Berria izenez ezagutzen diren herrialdeak (Tortosa, Fraga, Lleida) berriz konkistatzen hasteko (1148-1 149), euskararen erabilkera zokoratua izan zen, katalanera berriaren inposaketarekin Catalunya Zaharraren batasun politikoa segurtatuz.
ARGIA.– Pertsekuzio hitz hori ez al da gogorregia?
ZUDAYRE.– Egia borobila da hori. Gainera oraindik ere pertsekuzio horrek segitzen du bizirik, bestela ezingo genuke explikatu zergatik sektore batzuk ez duten nahi gai honetaz hitzegin.
ARGIA.–Eta zein arrazoin egongo litzateke gaia baztertu nahi horretan?
ZUDAYRE.- Neurribatetan beldur dira katalandarrak kontura daitezen azken finean euskaldunen anaiak direla. Ez dute nahi Euskal Herrian dagoen egoera politikoa hango herrialdeetara zabal dadin. Benetako erlazioa, berriz, ez litzateke hortik zuzendu behar, hau da, bi herrialdeen arteko erlazioak ez lirateke oinarritu behar elkarren etsaia den baten kontrako borrokan, baizik eta Xl. mendea arte euskalduna eta autoktonoa izan zen herri katalandar baten existentzian.
ARGIA.– Orduan zure ustez euskara erakutsi beharko litzateke Catalunyan...
ZUDAYRE.- Neurri batetan bai, unibertsitatean esate baterako. Duela hilabete batzu Pujolek eskatu zuen Salamancan katalanera erakuts zezaten. Baina nire ustez hori baino lehenago behar luke Catalunyan euskara erakusteak, hauxe delako Catalunyako hizkuntza propioa, eta hango historia ezagutzeko premiazko tresna delako. 1981an eskaera horixe egin nien Barcelonako Unibertsitateko errektore eta zenbait pertsonalitateri, baina inork ez du itxuraz baterik hartu niri erantzuteko.
ARGIA.– Eusko Jaurlaritzak ezer al daki honetaz?
ZUDAYRE.- Erronkarin mediku nintzela ezagutu nuen Etxenike, bere aita Isabako medikua zen eta. Aurtengo udaberrian gutun bat bidali nion nire ikerlan eta aurtikuntzetaz mintzatzen, baina horrek ere ez dit erantzunik eman.
ARGIA.–Hango euskalaririk ba al dago teoria honen alde?
ZUDAYRE.– Corominas hizkuntzalari famatuaren teoriak eta lanak oso argigarriak dira guzti hau frogatu ahal izateko. Bere tesi batzu aurretik ezagunak ziren halere. Adibidez Mediterraneo ondoan dagoen Cotiliure herria euskalduna izan zela Xahori esker ere bagenekien.
ARGIA.– Eta gainerako autore katalandarrak konforme al daude Corominasen obrarekin?
ZUDAYRE.– utore guztiek onartzen dute garai batetan Catalunya euskaldun bat izan zela, baina lehen esan dugun bezala Lleidako Pirineora mugatuta. Corominasek demostratzen du Catalunya guztian zehar aurkitzen dela euskal toponimia, nahiz eta gero konklusioak ateratzeko nolabaiteko zalantzak agertu.
ARGIA.– Zeintzu dira zure teoriaren alde leudekeen autore horiek?
ZUDAYRE.– Primerako zientzi gizonak denak, Unibertsitatean eta linguistikaren munduan oso ezagunak direnak (Badia, Veny, Corominas, Sanchiz Guarner). Baita historiagileak (Balcelis) eta geografoak ere (Solé Sabaris).
ARGIA.– Aintzinako biztanleak euskaldunak ez zirela diotenek zein alternatiba eskaintzen dute?
ZUDAYRE.– Besteak diote iberoak zirela aintzinako biztanleak, baina hor nahasketa dexentea gertatzen da. Izan ere, aintzinako Catalunyako biztanleek K.A.V. mendean berenganatu zuten moneta eta tornoaren erabilkera, eta ezaugarri horiek ibero deitutakoena zenez, konklusio bezala ateratzen dute iberoak zirela eta hori ez da egia. Ezaugarri fisiologiko eta linguistikoak ez dituzte ezertarako kontutan hartzen, eta horrek hutsunea dakar.
ARGIA.– Orduan iberoak ez ziren inondik etorri?
ZUDAYRE.– Horixe ezetz. Nik "teoria katalandar berria" izendatzen dudan zera horretan, iberoak bertako indigenak izango lirateke. Baina bertako biztanle haiek euskaldunak ziren batez ere. Kontutan hartu euskaldunek gutxienez hamaika mende zeramatzatela Catalunyan indoerupeoak, zeltak etabarrekoak iristen hasi zirenerako. Beraz, iberismoaren sorkuntz eta zabalkunde prozesuan ez dago euskaldunak baztertzerik.
ARGIA.–Nola zabaldu zen iberismoa?
ZUDAYRE.- Batez ere, bi fokotatik hasita, bata Creus itsaspuntaren ondoan zegoen Empúries kolonia greziarrean, eta bestea Tortosaren ondoan: azken honetan ilergeteak zeuden batik bat iberismoaren indarra eraman zutenak.
ARGIA.– Aintzinako katalandar guztiak euskaldunak ziren, beraz...
ZUDAYRE.– Greziarrak era erromatarrak etorri zirenean bertako biztanleei izen bereziak ipini zizkieten, baina euskaraz ez zekitenez zeharo aldrebesak asmatu zituzten izen haiek. Hala eta guztiz ere herri haietako izen bakoitza euskarazko hitz edo erro batekin lotu daiteke. Herri horien izenek eta toponimiak aukera ematen digute pentsatu ahal izateko orduko herri ia guztiak jatorri euskaldunekoak zirela.
ARGIA.– Catalunyako aintzinako herrien artean izango zen, halere, baten bat mundu euskaldunarekin lotua ez zegoena...
ZUDAYRE.–Bai, hala da. Izan ere, Barcelonaren hegoaldean kokatzen ziren kosetarrak indoeropeoak lirateke, erromatarren izkribuetatik atera daitekeenez. Bertan esaten da haietaz "lantresna atzerritarrak erabiltzen zituzten esklabu alprojak" zirela. Erromatarrek errespeto handia zeukaten euskaldunekiko, Euskal Herria menperatu ezinak eraginda, eta ondorioz ez zituzten hitz haiek esango euskaldunak baldin baziren.

Jexas IJURKO Joxe MOLLARRI
27-29

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA
PertsonaiazUDAIRE1
EgileezIJURKO1Hizkuntza
EgileezMOLLARRI1Hizkuntza

Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude