Modelotik Bazter Jarraiki Beharko


1982ko urriaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Mizel Bergougnan nekazariari elkarrizketa
Ipar Euskal Herrian Nekazari
Modelotik Bazter Jarraiki Beharko
Badu orain zenbait hilabete agertu zela ARGIA aldizkari honetan Hego Euskal Herriko nekazari butzuen solasaldia; zenbait orrialdez irakur genezakeen aldakuntza handien itxaroten ari den nekazaritzaren berri, urrunetik bederen bugeneukala haien kezka larrienen ideiatxo bat.
Aldi honetan baste hainbeste nahi genuke egin Iparraldeko laborantzaz; giroa, berezitasunak, desilusioak eta ihardokipen bideak nolabait elkarrizketa baten medio neurtuaz adierazi.
Lapurdi eta Behenafarroaren artean dagoen herri ttiki batera jo dugu, Makeara. Han, aintzinetik ezaguna genuen Mizel Bergougnan-en baserri eraberrituan helaka arizanik, ezkaratz zabal eta apainean barrena menturatu gara, sukaldera heltzerakoan ohartzen zirela gure jiteaz, eta ohizko kafearekin betiko ongi etorri beroa egiten zigutelarik. Gau beltza aspaldixkoun jautsia baitzen, laister oheratu zituzten bi umeak, negar ttinta samin butzuen ondotik lotan gelditu beharrak baltziren... Mikrofonoak entzule jarri ziren eta Mizelek eman zion solasari, nekarari ez den andrea bere gauzetarik bazebilen artean.
Erran behar dugu nahitara izan garela modu honetako baserri batera; Mizelek ikasketa lazeak eginak ditu, badauka edonork bezain ongi hemengo nekazaritraren egoera aurkezteko ahala; bizi duen lur laneko esperientziak ematen dio moderaismoaz eta produktibitateaz hitz egiteko zuzena.
Galdera batean bildu beharko bagenu datorren elkarrizketa guzia, hauxe genioke: Horrela jarraikiz nora doa Iparraldeko nekazaritza ?
A: Ipar Euskal Herriko nekazari gehienak nekazari umeak dira eta orain arte haietarik gutti baizik ez da ikasten ibili; zuk, nik uste, ikasketak egin zenituen?
M.B.: Bai nekazaritzako injiniadore eskolan ibilia naiz 67-tik 72-ra Toulouse-ko Purpan ikastetxe ezagunean. Bost urte diotenaz ikus eta ikas zitazkeen teknika gehienen inguraldi baten egiteko epea.
A: Zer nolako ikuspegia ematen zizuetan orduko ikastetxe handi horietan?
M.B.: Delako injiniadore formazioak, batez ere Purpan-etik ateratzen denaren modukoak, ez dauka ikuspegi kritikorik, eta ahalaz gibeltzapen kritikoak baztertzen erakusten dute. Ikastetxe horretarik ateratzen den jendeak behar du nekazaritza aurreratu baten zerbitzurako eta teknika berrien zuteik ezartzen ibili... Funtsean gehienak transformaketan enplegatzen dira, edo nekazaritzako administrazioan... Bakarren batzu ikerketan, eta oraindik guttiago baserritan.
A: Ikasketak amaitu ondean, zu baserrian lan egiten hasi zinen?
M.B.: Bai, laborari bezala jartzen hasi nintzen, eta horretan nire ordutik honako ibilaldia ez da ulerterrezena. Ipar Euskal Herrian komunzki, aitamak izaten direnean nekazari, seme edo alaba batek die hartzen baserriaren jarraipena, norbaitek hartzekoz. Nire gurasoak ez dira nekazari, beharbada hemengo jabedunen erronkakoak direla erran behar litzateke. Hots, nik hartu nituen familiak zeuzkan lurrak, eta haiekin nintzen hasi lur-lanean. Lehenik aitarekin abiatu nintzen, bera gehiago zelarik komerziante nekazari baino, mahasti artatzen genuelarik lana Baigorriko inguruetan, eta, aski laister interdependentziazko harremanek ez nindutela gustora utzi...
A: Eta zure alde joateko ahalmena ukan zenuen?
M.B.: Horixe bera! Etapa guziak zahatz zahatza kondatzea ez luke balio, baina gertatzen zen eremu batzu bagenituela Makean, ordurarte etxetiarrekin bazebiltzanak; etxetiarra adinak han hara eramana izanki hain zuzen eta segidarik ez! Orduan hor hasi nintzen jartzen, behi esnekoekin.
A: Aski bakarrik lan egitera behartua izan zinen beraz ingurumen berri horretan?
M.B.: Hain zuzen geroztik nire asoziakidea bihurtua denarekin elkar laguntzen genuen askitto. Haren emazteak kanpoan lan egiten zuen, nireak ere bai, eta, ez aldebat behitegian itzatua egotekotz bagenekien baitezpadakoa zela elkartzea. Horrela beraz, 1979-ean azoziatu ginen, G.A.E.C. (Groupement agricole d'exploitation en commun) delako bat osatzen genuelarik.
A: Eta elkartze horrek plan asko aldatzera behartzen zuen?
M.B.: Bai, nik hasieran, 35 burutako behitegia pentsatua nuen, eta lagunarekin behi guziak, harenak eta nereak, denak nire tegian ezartzea deliberatu genuen... Iduritu zitzaigun 70 buraren lekua zukeen zerbait behar genuela eraiki.
A: Kargu asko badaukazuela, eta irabaziak araberakoak ateratzen ote zaizkizue?
M.B.: Ez, segur ez garela fortuna egiten ari, eta kontuak atera bagenitza hilabeteka bizitzerako gelditzen zaiguna ikusteko, dudagabe gutti agertuko litzatekeela...
A: Zer bada, egin zenituzten planak txarrak izan ote ziren?
M.B.: Behiek dagokienean, zeretik abiatu ginen; ahal zen behi gehiena, kanpoan erosi behar izanik ere jatekoen zati bat? Eta gaur atzera egiten ari gara, konturatzen gara hobeago dela ahal den guzia etxean edo baserrian produziturik, eta horren arabera pentsatu behi kopurua. Diru ateratzeak ez dira gisa horretara hain garrantzitsuak...
A: Baina ez daukazue atzera jiterik behitegi eta inbertitu duzuen diruan, han sartu duzuena urtero ordaintzera behartuak zarete?
- M.B.: Zoritxarrez ez da atzera etortzerik, eta bistan da horrenbeste diru sartuz geroz behitegi batean adibidez, aterabide normalena litzatekeela, ahal den gehienik erabiltzea. Horiek hola, guri iruditzen zaigu hamar bat behi kentzea hobe dela, baserriko mozkinekin ibiltzeko moduan.
A: Bueno, badu lau urte sartu zaretela sisteman, urtero behar dituzuelarik atera 11.000 franko; zer diozue gaur zuen atzoko hautuez?
M.G.: Gaur iduritzen zait zerbaitetan huts egin dugula, eta garai hartan, gauza asko osoki berriak egiteko ordez, hobe izanen zela aintzinetik geneuzkan zenbait aterbe esaterako konpondu bagenitu; nolabait ez bagina hainbestetaraino sartu zorretan.
Orain, krisis ekonomikoan daude gure gizarteak eta noski nekazaritza ere; gaitzeko inflazioa jasan behar da, eta nekazaritzako mozkinek ez dute jarraitzen infiazio hori; beraz, kanpoko diruaren beharrean gertatzen bagara, dudagabekoa da askoz gehiago behar dugula produzitu kanpoari buruz, harek inflazio izigarria jasan baitu.
A: Eta Iparraldeko nekazaritzaren parte handi batek arazo berdinak bizitzen ditu: Bankoetxeentzat lan egiten ari da lanaren errexteko eta baitezpadakoa zitzaion mozkinaren emendatzera heltzeko. Baina eman dezagun tresnerian, ez al litzateke bestela konpontzeko biderik?
M.B.: Bai, teorian errexki agertaraz genezake balitekela nekazari bakoitzarentzat hainbeste tresneria gabe ibiltzeko modurik; zoritxarrez harreman problema bat da askotan, ingurarnen soziologiko bat: nekazariak ikaragarri bakarkoiak dira, indibidualistak, eta askotan batzu bestetarik berezten dira tresneriaren bitartez ..
A: Igurikatu behar al da maila horretan goiz edo berant zerbait aldatu beharko da, bizitzen jarraitzekotz. Azkenean giro bakarkoi hori beharrak eta ezinbesteak hautsiko dute. Zure ustez, zer du gehienik gibelerazten gaur eta hemen nekazaritza?
M.B.: Nekazaritzaren eta gizarte guziaren gainean gehienik zapatzen duena izanen da bakarkeria hori, solidaritate eskas mina. Arazo berdina da baserritan kalean bezala, solidaritaterik eza. Nire aburuz, ez daiteke gizarterik asma solidaritaterik gabe.
A: Alta bazen aitzinetik diozun elkartasun hori?
M.B.: Noski bazela, baina, komunikabideen eta harremanen hedatzeak eremua zabaldu badu, elkartasunaren eremua behintzat mendratu digu.
A: Teknikaz miniza gaitezen apur bat; zuri iduritzen zaizu teknika eta formazio falta astuna dela hemengo nekazaritzan?
M.B.: Kontu handirekin behar da teknika hitza darabilgunean; zeren teknikak irakasten eta erakusten dira baina kasik inoiz ezta teknika berauen kritikarik aurkezten, gehienetan beraiekin daramazkiten berririk ez zaie nekazarie azaltzen. Alderdi onez espantu egitea eta arriskuez hitzik edo gutti baizik ez esatea, lanjerosa eta enganakorra iduritzen zait...
Ondo ikusi behar da teknika ez dela sekulan neutroa.
A: Errango duzu bada nonbaiteko planez eragiten dutela?
M.B.: 1960 urteetan, Frantziak mugatu zituen piska bat bere nekazaritzaren helburuak eta norabidea. Hobeki erran, ordurarte nekazaritzaren sektore dinamikoak hartzen ari zuten bideei zerbait ofizialtasun eman zitzaien eta haien bideak orokortzeko xedea hartu zen. Garapen edo debelopamendu handiko garaia izan zen hura, ez bakarrik nekazaritzan, baita ere konsumoaren gehiketan eta kanbioen hedaketan.
Norabideak jarri zituzten lege haiek nahi izan zuten garapen tekniko hori eta produkzioaren emendaketa egituratu eta ordenatu, ez zioten kasurik eman bi elemento horiek noizbait ikutuko zituzten mugei. Beti eta gehiago produzitu, baina azkenean norentzako eta zertarako? Eta gaurko ekonomiko krisisak ditu muga eta galdera horiek bizi bizian agertarazi.
A: Zer nolako baserriak eragiten zituzten delako plan haietan?
M. B.: Prinzipioa izan zen behar zela Frantziaren sartalde guziaren alimentazioa ahal zen nekazari guttienarekin egin: Baserriak razionalizatu produktibitatea gehituz, eta derrigorrez baserritarren kopurua mendratu. Hori, bere kontestoan ikusi behar da, garai hartan industriak orainik besoak eskatzen zituen eta ederki eta merke horra zitzaizkion baserritarrenak...
A: Baina ondorio arras txarrak ekar dezazke plan orrek Ipar Euskal Herriko nekazaritzarentzat?
M.B.: Dudagabe I.E.H.-ko nekazaritza ez dela gaur sartaldeko nekazaritza modelo bakar batean ere sartzen; estruktura bereziegiak dauzka; hamabi ektareako baserriak ez dira Europako modelo orokortuetan integratzen.
Hamar hamabost ektareako baserriek ez daukate zergatik iraun oraingo ekonomiko sistemaren arauetan. Era horretarako baserrien jarraipena ez daiteke oinarri ekonomikoetan jartzerik.
A: Altabada, gisa horretako baserriak gehiengua dira hemen gaindi; diozunaz, aterabiderik gabe geratu beharko lukete?
M.B.: Bistan da ondorioen parte behintzat jadanik agertua dela; Frantziako ainitz eskualdetan bezala, hemen barna ere izan da nekazaritzatik joaite bat, eta doakion baserrien huste bat: ez zitekeen gehiago bizi, ez zeraman gehiago berea nekazaritzak, eta bazirudien beste sektoretan hobeki bizitzeko biderik bazegola. Halaere, askotan, nekazari zirenak, nekazari gelditzen ziren zahartzaro arte, haurrei zietelarik beste ogibiderik erakusten eta batez ere nekazaritzaren ikuspegi ilunik eta ilusiogaberik integratzen.
Ipar Euskal Herriko baserriak husten ari dira emeki emeki, baina beste hainbat lekutan baino lasaiago, nekazari zirenak bururaino nekazari geratzen baitira... ada ere hain segur, hemen ez dela industrializapenaren hedadura handirik ikusi, beraz nekazaritzatik ateratzeak lanbide berri bat aurkitzeko urrats nekea zekarrela, non ez zen desterrua aukeratzen.
A: Desertifikazioa beharbeda hemen gaindi hasia da hedadura hartzen, zenbait gunetan bestetan baino gehiago, Zubero geinean esate baterako; iduri luke halaere nekazarien kopuruak ez duela batere oraingoan maila katastrofikorik hunki?
M.B.: Egia da, erran den guziaren gatik, badirudi ez duela oraingoan hainbestetaraino sofritu herri honek; biharamunak halaere ez dira ederregiak, beldurgarriagoak baizik, martxa honetan jarraikiz.
Gertatu da alde hauetako laborariek ez zeukatela guttitan baizik bigarren enplegu bat aurkitzen, industrian edo beste edonon; bizitzen segitzeko, bilatu behar izan dute halaere truko andana bat: aitona edo amonari zahar diru pixka bat sartzen zaio, kontrabanda pixka bat egiten da, etxeko batek kanpoan lan egiten du, etabar... Nekazaritzaren mozkin hutsetik ez liteke aise bizi eta konponbideak aurkitzen dira.
Bada beste gauza bat: sistemak nahiko zuen bere lojika jarraitzekoz nekazaritza espezializa zedin, baserriak produkzio bakar bati lehia zitezen; beti danik mestidakor izan direnaz hemengo nekazariak, usuenik produzio bat baino gehiago begiratu dute, batek huts egingo balu, besteak geritzatzat zauzkatela... Bistan da ere ez direla ezpezializatu, horretarako diru ahalik ez zutelako askotan... Hots, denetarik egite horrek, asko babestu du nekazaritza.
A: Baina lehenik aipatu dituzun soluzio ttipi haiek adibidez egoera artifiziala sortzen dute? Modu horretan ez da luzaz irauterik?
M.B.: Ez da irauterik, ez! Orduantxe planteatzen dira gauzak politika maila batean.
Baldin bagoaz notatzetik nekazaritza ttiki horrek ez daukala Europako ekonomiko inguramenean aterabiderik, edo laguntza eman behar zaio zuzenki, subentzioak emanez ttipiei eta ez orainarte bezala handiei, edo produkzio batzu alderdi hauetan bakarrik egiteko erresalbatzen dira eta promozionatzen, edo-ta kontsideratzen da ez dagoela baserritik ateratzen direnentzat baserrian bizitzeko biderik, eta ondorioz bertako industria azkartzen bultzatu behar da.
A: Benetako hautu bat egin beharko Ipar Euskal Herrian nekazari izateko?
M.B.: Nik uste baietz; Ipar Euskal Herriko nekazaritzak bizitzekoz ez ditu gehiago soluzioak beste nonbaitetik itxaron behar. Bere baitan behar ditu bilatu segitzeko arrazoinak; Sartaldeko koadro guzitatik aparte gaude... Aterabideak urrats boluntarista batetik jalgiko dira. Jendeak, hemen bizitzekoz beharko du jakin zergatik eta zertarako nahi duen bizi hemen. Ondorioz hautuaren arriskuez eta gastuez jakinean izan beharko du.
TXINABERRI
18-21

Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Nekazaritza
Pertsonaiaz\BERGOUGNAN1
Egileez\TXINABERRI1\Ekonomia

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude