Euskal Tokiak, Euskararen Erreserbak?


1982ko urriaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Donostiako Arranobeltzako bazkideei elkarrizketa
Donostiako Arranobeltza
Euskal Tokiak, Euskararen Erreserbak?
Donostian joan den urtean, "OSTIRALETAKO TOPAKETAK» antolatzen zituen ARRANOBELTZA taldearekin harremanetan jarri ginen.
Gaur EUSKAL TOKI hori zer den, nolakoa den, zertarako den, eta abar... jakiteko beraiengana jo dugu, eta elkarrizketa hau egin dugu.
ARGIA.- Zein oinarri eduki dituzue, horrelako leku bat zabaltzeko?
ARRANOBELTZA.- Orain arte, eta oraindik urte askoz zorritxarrez, euskararen irakaskuntzak sortzen duen arazo nagusienetako bat, bai ikaslegoarengan eta bai irakaslegoarengan, euskararen irakaskuntza gelara mugatzean datza. Hau da, mila aldiz gertatzen da, eta hau ikasle edo irakasle direnak edo izan direnak,ondo dakite, euskararen irakaskuntza gelaren ateraino iristen dela kaso askotan, ate hori pasa ondoren, erdarara oso erraz jotzen bait dugu, Ingurunea euskalduna izango balitz, arazo honek duen garrantzia ez luke izango, bainan tamalez Euskal Herri osoan, herri txikienetan ere, erdara nagusitu digute, eta guk konturatu gabe onartu dugu, eta beraz, kalean, ikasle eta irakasleek ikaragarrizko presioa jasaten dute euskara erabili nahi dutenean.
ARGIA.- Zein ondorio ditu egoera horrek?
ARRANOBELTZA.- Honek era askotako ondorioak ditu, eta hemen azterketa txiki bat besterik ez dugu egin nahi: Alde batetik, benetan interesantea, eta lehen mailako garrantzia du, bai ikasleak zergatik euskara ikasten ari diren jakiteak, eta irakasleak zergatik irakasten duten. Bertatik sortzen bait dira ondorio latzak askotan.
Dato zehatzik ez dagoela badakigu, bainan mundu horretan ibili eta dabilenak ondo ikus dezake aste batzuetan eman eta ematen ari den aldaketa.
Orain batez ere, eta hau gutxiagotan gertatzen delakoan gaude, ikasleek batez ere lan posturako euskara behar dutelako ikasten dute, hortik dator gaur egungo ikaslegoaren zati haundi bat ikasle eta irakasle mundukoak izatea.
Bi oinarri hauek elkar loturik hau da, alde batetik giro erdalduna eta euskararen irakaskuntza gelara mugatzeak eta beste aldetik euskara lan egiteko ikasteak, ondorio batzu sor ditzake: Ikasleak nahi gabe bada ere, euskararen geto edo geto ez bada ere oso egoera limitatu batzuetan finkatzen du, edo ikasgelara ikasten ari den bitartean eta ikasi badu lan orduen barruan erabiltzeko, bada Euskal Herrian maisu edo andereño bat baino gehiago ikastolan edo eskolan euskara erabiltzen badu ere, bere gainerako bizitza sozial, afektibo eta abarretan... erdara erabiltzen duena. Kaso hau euskaldun zaharrekin ere gertatzen da, eta inkonszientzia hutsa da, edo perspektiba gutxi edukitzea...
Identifikazio prozedura bat sortzen da beraz euskara ikasten ari den pertsonan, euskarak balio du lanerako, euskarazko klasean hitzegiteko, gauza batzuetaz hitzegiteko,... Ondorio zuzena zera dugu: euskaraz jakinez gero ere, bizitza sozialaren esparru guztiak betetzen ez dituela euskarak eta beraz bide honetatik euskararen normalizazioa lortzea gauza zaila da, ezina ez bada.
ARGIA.- Irakasleen aldetik nola ikusten duzue?
ARRANOBELTZA.- Bai, gero eta gehiago (lehen ez hainbeste) irakaslegoa "profesionalizatzen" ari da, hau da, bere lana soldata baten truke egiten du batez ere, eta beraz bere bizia konplikatu gabe, euskarazko klase batzu, ikasgelan noski, eman eta kobratu, punto. Ez gara konturatzen euskara irakastea dela gauza abstrakto bat, ez da inglesa edo frantsesa irakastea bezala, jendeak inglesa edo frantsesa badu edo ez badu ere, gure herriko, Euskal Herriko, lehen hizkuntza dominantea den erdara ez da galduko, ez du hizkuntz borrokan desorekarik sortuko eta abar...
Euskara irakasteak aldiz, konpromiso gehiago eskatu beharko luke, euskara irakasteak ala ez, ondorio latzak bait ditu, euskara hiltzen ari bait da, eta irakasten ez den neurrian gure kultura honen oinarria den hizkuntza likidatzen laguntzen ari gara.
ARGIA.- Giro sozialak ere eragina izango du ezta?
ARRANOBELTZA.- Noski dena dago gure aurka, hau da, euskai girorik ez dagoenez gero (telebista erdaraz, irratia batez ere erdaraz, prentsa batez ere erdaraz,...) oraindik zailagoa da euskararen irakaskuntza, eta zer esanik ez denon hizkuntza española edo frantsesa izateak sortzen duen ikaragarrizko oztopoa.
Arazo honen aurrean irakasleak, euskara irakatsiz aparte, ikaslea lagundu behar du euskal kulturarekin harremanetan jartzen, dauden liburuak, aldizkariak, irratsaioak,... eta gainera, ikasleak, euskara ikasgelara, eta gero lanerako mugatzen duen inkonszientzia hori, ikus arazi behar dio ikasleari, eta hausten lagundu.
Irakasle eta ikasle batek baino gehiagok esango du, hori teoria dela, bainan nola konpon daiteke arazo zail hori, hasteko ikasle taldeak, talde naturalak ez diren unetik,...
Gu arazo honetaz jabeturik eta irtenbide bat ematearren, duela hiru bat urte, eztabaida batzu eduki genituen, eta EUSKAL TOKIAK, edo Euskal Txokoak zabaltzeko premia ikusi genuen.
ARGIA.- Zer da, beraz, ARRANOBELTZA?
ARRANOBELTZA.- Donostian, Alde Zaharrean, Ikatz kalea 10 zenbakian dagoen lokal bat da.
ARGIA.- Lokal hau noiz ireki zenuten?
ARANOBELTZA.- Esan bezala, duela hiru bat urte honen inguruan lanean hasi ginen, bainan lokala duela pare bat urte hartu genuen, eta konpondu ondoren zabaldu genuen.
ARGIA.- Nola sortu zen?
ARRANOBELTZA.- Talde txiki baten asmoa izan zen, eta jendearekin elkarrizketetan hasi ginen, dirua nola sortu, zein eratako elkartea sortu, nola legeztatu,... Gaur hasierako talde txiki horretan zeuden batzu, jadanik ez dira agettzen, eta aldiz jende berria sartu da.
ARGIA.- Zertarako sortu zenuten lokala?
ARRANOBELTZA.- Lehen esan dugun bezala, euskara ikasten ari zirenak, gelaz kanpo, edozein aktibitate egiteko, bainan euskaraz lokal bat antolatu. Lokal honetan helburua ez genuke euskaraz "klase" klasikoak ematea, hau da akademia bat, baizik eta jolasean, zerbait hartzen, musika entzuten,... euskara erabiltzea, euskaraz lehen bibentziak izatea, edozer gauzari buruz hitzegitea, zerbait egitea,... BAINAN BETI EUSKARAZ. Euskara ikasgelatik eta lantokitik ateratzea.
Hau da, batzu adibidez, baserrietara joaten dira mintzapraktika egitera, bainan denek ezin dute, eta ahal dutenak hilabete bakarrik, eta gero zer. . Lokal honen bitartez, aktibitate hau urte guztian posible da, ez egun fijo batetan edo ordu fijo batetan baizik eta nahi denean, prozedura natural bat izan behar du.
ARGIA.- Lokalean gaude, beraz egina dago, eta esan duzuenez elkarte gisara funtzionatzen duzue. Zenbat zarete?
ARRANOBELTZA.- Lokala denontzat da bazkide izan ala ez, baino lokal honen zorrak ordaintzeko, eta bertan egiten diren aktibitateak ordaintzeko eta abar bazkide kuotaren bidez egiten dugu. 120 bazkide gara, bainan beste 30 bat lagun behar ditugu ekonomikoki ondo konpontzeko.
ARGIA.- Bainan hor dituzue taberna eta sukaldea, ez al da diru iturri bat?
ARRANOBELTZA.- Bai pentsatzen dugu taberna eta sukaldea beharrezkoa direla, bainan taberna eta sukaldetik lokala ordaindu beharko bagenu, honek elkarte gastronomiko bat bihurtu beharko luke, eta hori ez dugu nahi... Jan eta edan egin behar da, bainan helburua batez ere euskara eta euskal kulturaren aldeko dinamika bultzatzea da.
ARGIA.- Elkarte gestronomikoetara sartzeko, edo partaide bihurtzeko diru mordo bat sartu behar da sarrera gisa eta gero kuota ordaindu, hemen ere bai?
ARRANOBELTZA.- Sarrera gisa, zerbait jartzen da nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, hala ere aportazio hau librea da, bakoitzak ahal duen neurrian egiten du. Hemengo kuota 400 Ptatakoa dugu, hilabetero.
ARGIA.- Antelakuntza aldetik nola funtzionatzen duzue?
ARRANOBELTZA.- Junta bat dago, irekia da, edozein bazkidek parte har dezake, nahiz eta gero betikoak izan. Astero biltzen gara. Honekin batera badugu kultur batzordea, eta azken finean ere berdinak gara.
Esan beharra dago elkarte honetan emakumeak ez direla baztertuak, eta proba lehendakaria emakumea da, eta beste kargoetan ere emakumeak nagusi dira. Hemen baztertzen den gauza bakarra erdara da.
ARGIA.- Beraz elkarte gestronomiko eta zuen artean desberdintasunak badeude?
ARRANOBELTZA.- Hasteko, ez dugu elkarte gastronomiko bat izan nahi, kulturala baizik, nahiz eta bertan jateko eta edateko aukera izan. Emakumeak sar daitezke, eta erdaraz ezin daiteke hitzegin; euskara erabiltzeko ireki genuen, eta beraz euskaraz bakarrik hitzegin daiteke.
ARGIA.- Eta euskara hitzegiten ez dakien batek sartu nahi badu?...
ARRANOBELTZA.- Sar daiteke, edonor sar daiteke, orain euskaraz ez badaki isilik egon beharko du, eta gaizki badaki gaizki hitzegin, zuzentzen ikasten baita. Erdal giroa sortzen ez duen bitartean sar daiteke erdaldun bat.
Gertatu zaizkigu kaso hauek, erdaraz hizketan sartu direnak,... Guk azaldu diegu arazoa eta gehienetan ulertu dute eta isildu edo joan egin dira.
ARGIA.- Gehienetan diozuenean, batzutan ezetz diozue eta orduan zer?
ARRANOBELTZA.- Behin eta berriz esplikatu ondoren ez badu ulertzen nahi ez duelako da, eta orduan ateratzera konbidatzen dugu. Gertatu da, bainan gutxietan zorionez...
ARGIA.- Zer egin da orain arte ARRANOBELTZAn euskara eta euskal kultura bultzatzeko?
ARRANOBELTZA.- "Ostiraletako Topaketak " egin genituen joan den urtean. Hilean behin ostiralero aktibitate bat eratzen genuen, Filminak, sukaldaritza berria, UZEI, abeslariak, mikologia, bertsolaritza, txontxongilo edo giñola,... EHE-rekin aste kultural bat.
ARGIA.- Datorren ikastaroari begira zer pentsatu duzue?
ARRANOBELTZA.- Zabaltzea pentsatu dugu, hilean behin bainan ostiraletan bakarrik izan beharrean hiru egunez. Oraingoz Arhia taldearekin, Bertsolaritza Eskola, Euskal sukaldaritza berria, abeslariak, antzerki taldeak, giñola...
ARGIA.- Aktibitate hauek lokal barruan egiten badituzue, nola pentsatzen duzue kaleko giroa euskalduntzea, ez al dago geto bat bihurtzeko arriskua?
ARRANOBELTZA.- Aktibitate batzu kalean egiteko pentsatu ditugu, Ihauterietan adibidez, eta gainera antolatzen diren gauza hauek ez dira bazkideentzat bereziki, baizik eta nahi duten guztientzat. Gero mintzapraktika egiteko jendea gelatik edo lanetik ateratzen badugu, gero kalean euskara erabiliko dutelakoan gaude. Gertatzen da agian inoiz euskaraz elkarrekin hitzegin ez duten pertsonek hemen euskaraz elkar hitzegitea, eta pareta hori haustea lehen lana da.
ARGIA.- Horrelako beste tokirik ezagutzen al duzue?
ARRANOBELTZA.- Iruñean "Zalkiko Maldiko" Algortan egiteko edo egina dute dagoenekoz, Bilabonan ireki zen bat, bainan oraingoz gastronomia hutsean dabiltza.
ARGIA.- Zuek euskara eta euskal kulturaren alde, daramazuen borroka edo lana, eta AEK-rena oso desberdinak dira, bainan EHE eta zuen artean zein desberdintasun dago?
ARRANOBELTZA.- Ni adibidez, EHEkoa naiz eta juntakoa ere. EHE nire ustez erakunde zabalagoa da, eta beste dinamika mota bat dauka. EHE-k egiten dituen ekintza batzu elkarte bezala ezin dira eraman bainan baita alderantziz. Arranobeltzak eta EHE-k helburu berbera dute, bainan bide desberdina, osagarri dira. Arranobeltzako guztiak ez dira EHEkoak, eta EHEko guztiak ez dira Arranobeltzakoak.
ARGIA.- Bukatzeko zein harremanak dituzue ente ofixialekin?
ARRANOBELTZA.- Hasiera batetan Udaletxeko Euskal Nortasuna Batzordera joaten ginen, bainan azken garai honetan ez gara joaten eta gainera ez gaituzte deitzen, EHE bai.
Diputazioko Euskararen Batzordearekin harreman batzu eduki genituen batez ere diru laguntza eske, horrelako helburu eta arauekin gaur egun elkarte batek ezin bait du bere burua mantendu. Ez udaletxetik ez eta diputaziotik ere ez dugu dirurik jaso, eta argi dago horrelako elkarteak eta abar, instituzio ofizialek bultzatu beharko lituzketela eta haiek ezer egiten ez dutelako gabiltza dena herriak egiten.
Inoiz ez batak eta ez besteak ez digute esplikaziorik eman zergatik guk ez dugun dirurik jaso.
ARGIA.- Zerbait gehiago?
ARRANOBELTZA.- Bai, nahi duten guztiak urriatik aurrera ostiraletan behintzat etor daitezela, ostiralero zabaltzeko asmoa bait dugu. AEKko irakasleei ere lokala hemen dagoela esan eta ekar ditzatela ikasle, lagun, eta abarrak...
JO
25-27

GaiezHizkuntzaEuskaraHerri elkarArrano Belt

Azkenak
2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Ekotalibanak

Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]


2025-06-16 | Jakoba Errekondo
Gaizki hezitako tomatea

Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude