«Espainian Presio Herritarrik Ez Dago»


1982ko maiatzaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Federica Montseny Bilbotik Pasa
«Espainian Presio Herritarrik Ez Dago»
Sua du begiradan hirurogei te hamazazpi urteko emakume gordin honek. Federica Montseny. Gerra garaian Errepublikako ministro. Emakume eta ministro. Anarkista eta ministro. Abortoaren legeztapena sinatu zuena.
Bere urteetan hor jarraitzen du mitinez mitin, hitzaldiz hitzaldi, artikuluz artikulu. Anarkismoa beti ezpainetan. Eta gauza eta arazoak ezagutu eta ulertzeko izpiritu gazte bat.
ARGIA.- Eman iezaguzu egungo egoera politikoaren balorapen bat.
Federica MONTSENY.- Aspaldidanik egina daukat. Demokrazia Espainian era berezi samar batean ezarri zuten, eta hala dabil. Agintariek golpismoarekin egiten duten "dosifikapenak" dominatzen du Espainiako giro politiko eta soziala.
A.- Nola ikusten duzu Ot.-23ko kolpea?
F.M.- Kolpe militarrean ez dut sekula sinistu. Tejerorena maskarada bat da, eta ez da esan behar zenaren erdirik ere. Eskubitarrek esplotatu dute arazoa, beren nagusitasuna areagotzeko. Horrela, zentrale sindikal nagusien eskabideetan geldialdi bat ezarri dute, oraindik ere jarraitzen duen geldialdia.
A.- Kolpe biguna gertatu da beraz...
F.M.- Nire ustean, kolpeak irabazi zuela denbora bat bada. Piskanaka militarren mutur sartzea agintean nabarmenagoa da, eta "de fakto", Ejertzitoa kalean dago.
A.- Eta orokorki nola ikusten duzu gaurko egoera?
F.M.- Espainiari libertate itxura bat ematen dion demokrazia bat kokatzea lortu da, baina ekintzetan eskubi politiko eta ekonomikoaren aginte jarraipena da. Monarkia konstituzioduna, parlamentua, eskubi nolabaitekoak,... dituen estatu batean gaude, baina gero ekintzetan gobernua Suarezena zegoen baino eskubitarago dago... Ez dakigu bere ordez zer etorriko den, baina Partidu Sozialistak ilusio haundiegiak dituela, eta hemen ez garela ezkerretara eskubitara baizik joango.
A.- Zergatik hori?
F.M.- Ez dakit, behar bada Espainiako herriengan odol-hustutze bat egon delako, desmobilizaketa orokor bati lotua. Herri mobilizatu bat zegoen eta orain ez dago. Inor mugieraziko duenik ez dago. Eta herriaren bultzada hori falta delarik, ongien antolaturik dauden indar politikoek eta babesle dituzten indar ekonomikoek inpunidade oso bat dute.
Hau da nire eritzirako Espainiaren trajediarik haundiena, lanik gabe dauden bi miloi horiek (eta egongo direnak, adiskidea!) dituzten arazo larriak ezin konpondu ahal izango dituzla, meategi eskualdetakoak, nekazari andaluzenak,... Ez da ezer konponduko, presio herritarra egiazta dadin posibilitaterik ez bait dago, herririk ez baitago.
A.- Guzti horren aurrean zer proposatzen duzue CNTkoek?
F.M.- CNTren asmoa zera da, Espainiako herriari konfiantza bihurtzea, bere itxaropena eta bere presentzia militantea, horrela gutxienik agintzen dutenek nahi aina egin ez dezaten, kontrol bat egon dadila, herriaren presio bat.
A.- Ze eritzi duzu mugimendu feministaz?
F.M.- Ekintza oso atsegingarri batzuetan parte hartu berri dut, Bartzelonan, Valentzian, Madrilen, Reusen,... Batez ere nere garaietan ez zegoen zerbaiten adierazpen delako: emakumeen presentzia Espainiako bizitzaren ekintza sozial eta politiko guztietan.
Horrek beti ere arnas berri bat ematen dizu, estatuko indar bizietan emakumea kokatzea esan nahi duelako. Emakumea lehen bere ekintzan "zer esango ote dute" horrek mugatzen zuen, sendibarruko presioak, erlijioak, denak. Hesi hori gaur egun hautsia dago, eta ikusten ditudanetan positiboena horixe da.
A.- Anarkismoa, CNT, demokrazia baino urrunago doa. Funtziona dezan zer dago demokrazia baino haruntzago?
F.M.- Demokraziatik haruntz sozialismoa dago eta langileak beren produziobideen jabe egitea. Sozialismo integrala dago, eta horren hasiera izan ziren 36-39ean funtzionatu zuten elkarte libertarioak. Jakina, sozialismorik ez dago demokraziarik gabe, baina ez dago ez sozialismorik ez demokraziarik askatasunik gabe. Eta askatasuna guretzat zera da, joko politikoaren gainetik dauden base-sindikatuetako ekintza militantea.
A.- Korronte anarkistetan, eta langileen aurrerapenean, nola baloratzen da burruka harmatua?
F. M.- .Beno, hemen sartzen gara mito haundietako batean. CNTkoak langileen mobilizapen iraultzaile baten alde gaude. Baina CNTk ez du eduki eta ez daduka beso harmaturik. CNTren sinismena langileen ekintza iraultzaileetan jarria dago. Eta ez gara beso harmatuaren aldekoak uste dugulako gutxiengo gidariak direnez, sakonean totalitarismo arrisku bat direla.
A.- Ez al zarete, adibidez, ETAren burrukaren aldeko?
F. M.- Ez dakit, ezin diot horri erantzun, horren gainetik gaudela uste bait dut.
Euskadiko herriak independentziarako eskubidea duela uste dugu, herri guztiek duten eskubidea. Eta independentzia hori Espainiako egitura orokorrak aldatuz bakarrik lor daiteke, Iberiako Autonomi Konfederakuntza batera iritsiz.
ETAren arazoa, bera nazio askapenaren alde burrukan diharduen herri batena da, irlandatar edo palestindarrena den bezalaxe. Mugimendu idealista bat da, heroikoa sakonean, eta jendearen sinpatiak erakartzea ulergarri da. Bere metodoakin ordea CNT ez dago ados, helburu horiek lortzeko egokiak ez direla uste bait dugu.
A.- Ze etorkizun ikusten diozu ideologia anarkistari?
F.M.- Frantziako telebistako saio batean, partaideak historigile bat, Jose Maria de Areilza eta hirurok ginelarik, galdera bera egin ziguten. Zera esan zuen historigileak, berak iraganaz besterik ezin zuela hitz egin, baina anarkismoak Espainiako historian orri guztiz garrantzitsu bat osatzen zuela. Anarkismoa konzientzi espainolean benetan errotua zegoela esan nuen nik, eta horregatik suntziezina zela. Areilzak berriz, espainiarraren izakeragatik, anarkismoak oraindik etorkizun zabala duela esan zuen.
A.- Ze militante kopuru du gaur egun CNTk?
F.M.- Xehetasun fijoegirik ezin dizut eman, baina 1979ko abenduan egin genuen Kongresuan 1 80.000ko xifra eman zen. 1936an Zaragozan egin genuen kongresuan milioi bat militante ginen. Bizkaian 5.000ren bat militante izanen dira.
A.- Nolabait esateko, demokrazia espainiarraren konzientzia kritikoa al zara?
F.M.- Ez dut holako haundiusterik. Burrukan mantentzen den "compañera" bat besterik ez naiz, zer iruditzen zaidan zuzen eta zer ez, zeri derizkiodan ongi eta zeri ez. Entzuten badidate, ederki, eta bestela nire eginkizuna betea izanen dut.
Sinbolo balio bat dudala ere badakit. Orain dela 50 urte mitinak emanaz ibili bait nintzen Barakaldon, Sestaon, La Arboledan, Portugaleten, eta 50 urte horien buruan ideia haiek berak defenditzen jarraitzen dut, eta horrek ere badu bere garrantzia.
A.- Gaur ere berriz izango al zinateke ministro?
F.M.- CNTko beste hiru buru kiderekin izan nintzen ministro. Paper hori bete genezan bidali gintuzten, beste batzuek burruka egiteko batalloiak antolatzen ibili ziren bezala, eta beste zenbait polizia buru ere izan zen. Une hartan, behar zena egiteko prest geunden denok jokoan zegoena Espainiako herriaren askatasuna bait zen.
Asko aserretzen naiz mutturraren erdira hori botatzen didatenean, ministro izana alegia. Orduan erabaki hori hartu zen eta ministro izan nintzen. Gaur ez da erabaki hori hartuko. Horretzaz gain ministro izateko gogo haundirik ere ez dut.
A.- Bukatzeko beste ezer?
F.M.- Bukatzeko zera, lehen anarkistak izan ginela, orain hala garela eta izanez ere jarraituko dugula. Beti izanen dira anarkistak Espainian, eta egunetik egunera gehiago, zorionez. Gu esistituko ez bagina inbentatu egin beharko gintuzkete-eta.
Felipe URKIDI
24-25

GaiezGizarteaIdeologiakAnarkismoa
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaCNT
PertsonaiazMONTSENY1
EgileezURKIDI1Politika

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude