Joxe Miel Iztuetari Gaia


1979ko abenduaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lazkao Txiki Bertsolariari elkarrizketa
Lazkao-Txiki
Joxe Miel Iztuetari Gaia
Goizean goiztar jaikitzen banaiz kanporatutzen naiz beti
ta ikusten zaitut zerura goruntz
eguzkiaren aldetik;
eguzkiaren argitasuna
hortxe dator sortaldetik
egun haurtzaro besterik ez zera
Bihotzeko egun senti.
Bertsozaleen artean nork ez ote du ezagutzen bertso honen egilea? Zirikatzaile famak ez dio behar bada Lazkao Txikiri aukerarik eman bere barnear daraman dramatikotasun zama kanporatzen eta den bezalakoa agertzen; gizon ezagunaren ordaina.
Joxe Miel Iztueta, Lazkao Txikiz ezagunagoa, jakintza zabaleko gizona dugu eta bertsolaritzaren arazoetatik kanpo, gure herriak bizi dituen une larrietaz kezkati agertu zaigu egin diogun elkarrizketa honetan.
–Noiz hasi zinen bertsotan edo noiz konturatu zinen bertsotan aritzeko gai zinela?
–Gai nintzela ez, baina bertso zaletasune gerra hasi zen urte hartan. Nik 9 urte neuzkan eta Uztapide eta Zepai zena gure hauzora–Lazkaomendira–joan ziren. Ni beste lagun batekin bertsotan bezala aritzen nintzen eta nik esaten nion harri: «Hik ez dek azkena igual akabatzen, azkena igual bukatu behar dik, ni baldin bada, berriz ere ni edo komeni edo hola bukatu behar dek». Eta ni konturatzen nintzen harrek ez zuela berdin bukatzen. Horixe zen dena, nik bertsoak entzuten nituen eta gustatzen zitzaidan.
–Eta gogoratren zara lehenengo aldiz noiz bota zenituen bertsoak?
–Bai, lagun artean eta horrela Lazkaomendiko ermita ondoko taberna batera joaten ginen 13-14 urte genituela; han aitona batzuk egoten ziren musean jokatzen, eta horrela. Han bazen bat Matxain apelidua zuena eta berarekin aritzen nintzen, haren anaia hobeagoa zen bertsotan baina hau soldaduskan zegoen.
15-16 urte nituela eleiza azpietan egiten ziren teatro antzekotan, eta horrela, ere bertsoak kantatzen nituen eta inguruko herrietan afarietan edo bazkarietan edo, ibiltzen nintzen baita.
–Lazkao Txiki izena, nondik datorkizu?
–Ez dakit seguru, uste dut Ataunen iarri zidatela, neri lehenago Iztueta deitzen zidaten.
–Izen hori ez handia zarelako noski?
-Ez, ez. Baina gizonaren handitsiuna ez da luzeroaz neurtzen. Nik behin bertso bat kantatu nuen: «Haundi usteak txikititzen du gizonen haunditasuna.
~Baina zure plazaratzea non eta nola eman zen?
–Akordatzen naiz Ormaiztegiko Etxaburu zelako batek nola apuntata nituen txapelketa baterako. Lehen eliminatoria Mondragoien zen eta gogoratzen naiz nola beste bat eta biok bizikletatan nola joan ginen.
–Biaje ederra ez, zenbat ordu pasa zenuen?
–Ez dakit ba, ez genuen kontadorerik eta horrela.
–Bueno, eta zenbagarren egin zenuen Arrasaten?
-Ni bigarren geratu nintzen. Gero, Tolosan izan zen azkena, orain finala deitzen zaio eta han ere bigarren geratu nintzen, han Berasategik irabazi zuen.
Gero han Zepaikin ere izan nintzen behin eta hura aurrena eta ni bigarren baita geratu nintzen. Gero hasi zen txapelketen ilara eta Beasainen hasi eta Donostian bukatu nuen. Beasain, gero Eibarra eta hemen lehenengo Mitxelena eta ni bigarren, Hernanin era berdin eta gero Donostian; ez dakit ba, laugarren egin nuen, Basauri, Uztapide, Xalbador eta ni, honela geratu ginen. Gero Tolosan izan zen Gipuzkoako txapelketa han aurreneko egin huen. Gero Bilboko Capitolen, uste dut 64ean zela, han ere lehenengo egin nuen, hemen Basauri eta Uztapide ez ziren,Xalbador baetz uste dut.
–Urte horretan ha si ziren Lopategi eta Azpillaga, ez?
–Bai, bai, Azpillaga Capitolen han zen, bai.
–Adiezazu, eta familian edo bertsotan aritzen zen norbait izan al zenuen ?
–Begira, noizbait izan omen zen, orain hori jakin ezazu. Iztueta Bazkaoko apeliua da; Fernandoren garaiko omen zen Iztueta; dantzak eta egiten zituena eta bertsotan ere zerbait egiten omen zuen. Lazkaon egon zen apaiz bat ibili zen soka bilatu nahirik baina ez zuen lortu.
Gure aita zena zertxobait aritzen zen, puntu bati eta horrela botatzen zion. Gogoratzen naiz ia hilean zegoela, badakizu, tronbosis edo hori eman zion eta uste zuen baso batetan eta nik esaten nion: "Aita, ohean zaude eta nola egongo zara ba basoan, ez al duzu ikusten komoda hor dagoel"» eta berak esan zidan "Bai, bainan komoda ere eramandako tokian egoten dek". Harrek jotzen zidan adarra; beti horrelaxe erantzuten zuen: "Aita har ezazu ba saldea". "Ekar ezak ba aldea" eta honela zen. Orain gizon bat zen, ni baino handiago, ez da zaila eta; haren alta oraindik handiagoa omen zen, beti bajan gaude. Orain, gizon oso bizkorra zen bestela.
–Adierazu, eta noli izan zen Alfonso Irigoyenek emakumeen gainean hiru bertso kantatzeko esan zizuna?
–Ez dakit ba... Behin San Antoniotik jaitsi eta Matienan egon ginen bazkaltzen eta uste dut orduan izan zela: "Orain Lazkao Txikik tantatuko du bertso bat neskatxa baten gainean". Esan nion, adiezazu neri neskatxa baten gainean ez zait bertsorik akordatzen,zer uste duzu, ni zurezkoa naizela ala?
–Eta gogoratzen zara zer bertso bota zenuen?
-Ez, neri horrelako asko ahaztu egin zait. Gogoratzen naiz behin batean, hemen Beasainen Euskaltzaindiak antolatutako txapelketa baten eliminatorian Ezkioko Aranzadi eta biori, biok senar emazteak ginela; ni andrea, beti andrearen papera egunen batean erakutsi behar diet nolakoak ditudan, beste edoxeinek bezelakoak dauzkat eta. Harek mutila jaiotzea nahi zuen eta nik alaba eta Goiburuk badaki bertso bat, ni zatitxo batekin bakarrik gogoratzen naiz: "Ni ez nijoa jainkoaren askatasunaren bila, eta berak nahi duena guregan soru dedila".
Gero, hemen klinikan egon nintzenean egindako bertso bat bai buruan dut:
Sukar haunditan behin hartu.nuen
gaur uztera noan gela
ez nuen uste nik honen ongi
sendatu behar nuela
baserrietan iltortuko det
ongi hart nazutela
alegin danak egin di´azute
anai bat banitz bezala
zueri esker bizirik noa
hil behar nuen bestela.
–Bertsolarien mnduan paper garrantzitsu bat eta gai emaileena edo gai jartzaileena da.
–Bai, neri beti parre egiteko gaiak jartzen didate baina nik bestelakoak nahiago ditut. Ezan ere azkenaldean ni eta Mattin zerbait komiko bezala hartu gaituzte. Eta hori zergatik uste duzu gertatzen dela, ez dakit; mahainean beti txisteak kontatzen eta egon garelako edo..
–Baina egia da zuk beti bertso txistosoak botazen dituzula.
-Nola ez, gaiak behaartzen ba nau... Baina neri bestelakoak ere gustatzen zaizkit. Cantinflas-i hainbeste gustatzen zaizkio dramak; askotan edozein gauzagatik negarrez egongo naiz baina gustora, konprenitzen al nauzu? Nik bati baino gehiagori hau esan diot.
-Eta txapelketatako epai mahaik zer iruditzen zaizkizu?
–Epai mahaiek ez dute inoiz denon gustorik egingo.
-Eta antzuleek beren botoa ematea?
-Hor faboritismo asko dago, bertsotan batere entenditzen ez duen jendeak zer boto ematea nahi duzu, neskek mutil politenari emango diote, besteek beren herrikoa edo beren aldekoa delako, hori ez da garbia.
-Orduan zar bitarteko gelditzen da?
-Euskaldun garbi batzu jarri eta inoren faboritoak ez daitezela izan eta hau berriz zalia da. Lehenago, nik uste dut, gauzak hobetoxeago egiten zirela, denentzat gai berdina jarri, bertsolariak izkutatu eta gero bertsoak botatzen joan daitezela hori ere gauza da. Gizona bere gustoko gaietan bakarrik ez da probatu behar, eta erabiltzen den euskarari begiratu; ez greba, populua, hemen populua zertarako jarri behar da ba? Hori al da euskera aberastea? Bihotzez ala mekanikoki bota dituen euskara nola ibili duen, neurriak, ateraldiak, dena kontuan eduki behar da.
–Eta bertsolaria plazaratzeko bitarteko bezala edo, txapelketa zer iruditzen zaizu?
-Bai, ez dakit bide ona izango den ala. Txapelketa herri baten poz bat edo da; nor hobeagoa den ikusteko edo; apustu bat bezala da, nik ez dakit.horrela den ala ez. Baina gaur gauzak ez dakit ba nola dauden, herri guztia puska puska eginda.dago. Batasuna oihuka ari garela denok puskatu egin gara. Hemen gu azpitik puskatu gaituztenak gu baino bizkorragoak izan dira; zer uste duzue ba. Lehengo gizon horiei. horrela esan behar zaie, ez dutela ezer egin, ala? Nik tiroak ezagutu nituen eh! Baina haik gutxienez denak bat egon ziren eta gutxienez Euskadiko Gobernua errespetatzen dute, hantxe egonda gordeta. . Eta han burrukan ibili ziren haiengatik ezer ez zutela egin esaten duzue, aurki zuengatik esango dute ez duzuela ezer egin eta arrazoi handiagoarekin gainera.
–Eta bertsolarien munduan hori isladatzen da ala ez?
-Bertsolariak oraindik inork ez gaitu puskatu eta gure artean ondo konpontzen gara; bakoitza bere aldetik, bakoitza bere iruipenakin, baina...
-Baina, azken urteotan behintzat gai politikoak asko erabili dituzue.
-Bai, modan egon zelako eta orain berriz ez omen da. Pertsonak badakizu zer behar duen? Beti, ez dagoena edo galerazten zaiona. Orain libre utzi dutenean inork ez du kantatzen eta galerazitakoan denak behar dute. Pertsonak txerriak bezelaxe egiten du, beti teman. Eta politikazko bertsoak entzutera joaten zirenak ez ziren bertsotan entenditzen zutenak, haik orain ez dira azaltzen, bertsozaleak bertsoa entenditzen dutenak dira: « Horrek esan dik ederki, nola rimatu duen, zer doinu erabili duen, eta horrela». Beste batzuk: "kalamitate kabroi zikin bat..." esan eta txalo hotsak. Horik ez dira bertsozaleak, horik momentuko...
Euskal Herrian bertsolariei fintasuna galdu zaie eta esango dizut zergatik. Entenditzeko pubikorik ez da egon. Xalborrek zukan fintasune esate baterako, herriari ez zitzaion gustatzen. Nik esan izan banu: «Gure Frantzisko Madrilen dago, han darama bizitza, nahiago nuke bihar goizetik, zeruan baldin balitza». Franco bizi zela, rnundu guztiak abistua joko zuen eta.bitartean bihar goizetik hilda balego hobe esaten zegoen. Hau. entenditzen zuen publikorik ez zegoen, ezjakinak deitzea gaizki egongo da, baina dena garbi esan behar.
–Zuk bertsotan aritzekoa debekua izan zenuen ez, zergatik?
–Hori, 68an uste dut gertatu zela uste dut, aurrena hildakoren baten aldeko meza edo horrelako zerbait zen, Etxebarrietaren alde edo. Gainera Lazkaoko fraileen elizaren puntan ikurrina zegoen. eta Xalbador zena ere hemen zen; soziedade berrian bazkaria genuen. Meza bukatu eta furgoneta hartzera nijoan eta guk behintzat. polizia agertu zenean, korrika aldegin genuen gora eta mendiz beste aldetik soziedade jaitsiko ginela pentsatu nuen baina denok harrapatu gintuzten eta arratsaldeko sei t'erdiak arte eduki gintuzten. Orduan bota nuen nik: "Kristorenak, kristorenak gara, kristorenak hartuta etorri gara". Gogoratzen naiz libre utzi eta neska batekin etorri nintzan taxian eta Loinaz tabernako lehenagoko jabeak esan zidan: «Zorionak Joxe Miel». Zer ba? esan nion. "Andragaiekin zatoz eta" eta erantzun zera nion: «bai, gaur leku onean ezkondu gaituzte, hura izan da esposatzea, esposaz lotuta eduki gaituzte».
–Eta hemen debekatu al zituen kantatzea?
–Ez, hori azpeitin izan zen. Bertsotan, rnatrimonio baten papera jarri ziguten eta familia behar baino lehenago izan genuela eta nik esan nuen hori Madrilen ere gertatzen zela; izan ere Francoren hiloba batek haurra horrela izan baitzuen eta ondoren denuntzia etorri zitzaidan; erderaz noski, «por insultos a la nieta de su Excelencia». Zortzi hilabetez kantatzea debekatu zidaten eta gainera multa bota. Kuartelera joan nintzanean esan nien: «A mi por decir me echan multa y a los que han hecho, están en la cárcel o qué? No es peor hacer que decir?
–Adi ezazu Joxe Miel, zein izan da edo da zuretzat bertsolaririk onena eta zein izan da entzun duzun bertsorik txukunena?
–­Hori ez dizut esango, izan ere adibidez galdetzen badidazu zer den hobeagoa langosta edo izokina, batek bata dela esango du eta besteak bestea. Galdera honi erantzutea ez zait gustatzen eta eskribitzeko gutxiago. Eta bertso onak, nik denei entzun dizkiet, horrenbeste entzuten ez direnei ere bai; Goibururenak, Xalbador zenarenak ere bai, ni ez naiz gogoratzen, baina bazuen bertso bat «biak malte eta, bat galdu behar» esaten zuena, « biak mate eta, bat galdu behar, bizia eta laguna». Bertso honen gaia honoko hau izan zen, zuek biak andamio baten gainean zaudate eta andamioa eror ez dadin batek bere burua bota behar du. Neri hau badakizu zergatik gustatzen zaidan?: Lustregabe egindako bertsoa delako, gizonak pentsatzen duena bota zuen jendearen gustoari begiratu 'gabe. Eta bertsolari onekin jarraituz, Basarri, Uztapide, Lasarte, asko aipa ditzaket.
–Zuk Xalbador asko maite zenuen ez?
–Bai, bertsoak ahotik ahora botatzen ez zen beste batzuek adinekoa, batzutan bai, bainan... hark batatako bertso onak... zaila benetan adinakoak botatzen...
–Bertsolari izateko zer eduki behar da?
–Lehenengo gogo haundia, gero, nola esango dizut ba nik, neurria eta fonetika.kontuan izan, fonetikak esan nahi du puntu batetaz akordetzea bakarrik. Bertsoa ondo egitea oso zalia da, honetarako beste gauza bat beharrezkoa, aritzea da, eta gero norberak antza eman behar dio txarra ala ona den; hau ez bada egiten, alferrikakoa da.
–Zure txikitasunai hainbat bertso botarazi dizu ez?
–Bai, bertsolariaren lana nola azkar egin beharrezko gauza bat den, horixe izan da, zer aitzak daukan hura bilatu. Behin batean Zizurkilen esan zidaten, nongoa zaitugu gazte? Lazkaon jaioa. Eta hazi? Inon ere ez, esan nien.
–Ikusten, zu beti berrikétan.
–Hori baino politagoa da txibatoarena.
–Dyane bat daukat eta hementxe nengoela bat esan nion: Eskapada ederra egin diat. Zer ba? Kotxea batera oliorik gabe bilatu diat eta konturatu naizen bezain laster bota zioat. Hor atarian dagoen kotxe hori hirea al dek? Bai, zer ba? Lurrean olio putzua eginda zegok eta. Txibatoa ez al zaik piztu? Hauxe erantzun nion, Horixe behar diagu orain, horik ezin hilik ari gaituk eta orain horik pizten hastea...
–Zu zer neurritan ibiltzen zera?
–Ni denetan, neri berdin zait luzea ala motza izan. Nola ohitzen zaren da. Lehenago bederatzikoan aritzen nintzen, baina hori oso zaila da, aurrenetik azkenaraino, ahaztu igual egiten zaizu.
–Bertsolari gazteak nola ikusten dituzu ?
–Hori dena entzuleen baitan dago; esan dizuet, erdarazko buru asko baldin badago, erdal bertsolariak beharko dira edo... "Populuak esan du egun absurdo bat delako greba-ba egin behar dugu" eta horrela hitzegiten hasi beharko gara.
–Eta gaurko publikoa?
–Publikoa? Lehengo publikoa joaten da bertsoak entzutera, lehenago politikarengatik joaten zen publiko gutxi joaten da gaur.
–Eta gazteak?
Bueno, batzuek joaten.dira. Badakizu zer pasatzen den? Hemen euskara galtzen ari dela, nik badakizu gaur zeri diodan beldurrik handiena? Hor ikastolak zertarako diren esaten dabiltzen horiei, lehenago ikastola esaten zutenak, hasi dira, gau eskola herri eskola, eta esaten. Garai batean eduki ditugun kantak esate baterako, dena astilo Beatles izan da, euskaltasunari dagokionez ez dugu batere aurreratu; andaluzez ez da kantatu kristoren intxa eduki diegulako. Uste dut zuek entenditzeko; moduan ari naizela. Kultur eta kulturakin aritu gara eta herriari ez diogu batere kulturarik eman, Lehenago egiten ziren gauza politak gaur ez dira egiten, garai bateko gabonetako kantak eta. . . gaur «tengo una vaca lechera»k baino denbora gutxiago irauten dutenak egiten dira.
–Euskararen etorkizuna ere hain iluna ikusten al duzu?
–Ikusiko ez dut ba? Bilbon gaur agur bakarrik esaten da eta hemen ere berdin pasatuko denaren beldur naiz; agur, kaixo, hasta gero eta horrelako zorakeria batzuk esan eta kitto. Nik, ez da euskara gaizki ikusi nahi dudalako, pena hartzen dudalako eta beldur ematen didalako baizik. Hemen modan aurrean dabiltzen gizonei puntan egotea basterik ea zale ajola, horik al dituk abertzaleak? Horik dituk abertxaleak eta batetik bestera diferentzia handia dago. Abstentzioa, autodeterminazoioa, orain gasolina garestitu denean denak autoaz hasi dituk, esaten zuen batek... ~
Resurreccion Maria de Azkue eta Orixek egin zuten euskara, jaioelan gauzei euskerazko izenak jarri behar zaizkie gironekin egiten den bezala.
–Beraz zuk maila guztietan krisisa besterik ez duzu ikusten.
-Bai, euskera, kantua, pintura, denean. Pintura edo eskulturak galdetzen duzu gauza bat zer den, eta pentsatzen duzun erantzuten dizute. Lehengo batean, Beasainen, ba al dakizu zer esan nion bati ? Orain orduan, zein izan behar artistea hemen, pintatu eta eskulturak egiten dituena ala horri antza eman behar diona? Egia da eta...
–Eta egoera honen erdian bertsolari gazteak ateratzen dira ba...
–Bertsolariak lehenago fama txarra izan zuen bezala, gaur fama pixkabat izan du, eta bertsolari horik une horretan atera dira eta gogo handiz gainera. Lehenago ere bertsolariak ateratzea zaila zen, fama txarra zen, arlote fama eta geroztik aintzakotzat hartu zaio; orain horregatik bertsolari gazte asko atera da eta gaztetan oso bertsolari politak badaude eta gogo handia dutenak; neri jendeak beldurtzen dit.
–Beraz bertsolarien etorkiruna ez dago zuen esku baizik, eta entzuleen esku?
–Bai, gauza guztikin bezala gertatzen da hemen ere, fubolera jenderik joango ez balitz fubolik ez litrateile egongo.
–Baina Euskal Herrian kultur fenomeno interesgarrienetako bat bezala agertzen da bertsolaritza.
–Hori fenomeno ala harrigarria da..Fenorneno hitz hori zure aitonak seguru aski ez zuen inoiz entzungo, fenomeno bat enkontratzen da edo nola esan duzu? '
Begira, leku batzuetan bertsolarien publikoa ugaritu egin da, Bizkaiko herri askotan hori gertatu da, lekuak bete egin dira. Hemen berriz nik ez dakit jendea modatik joan delako edo politikako gauzak entzunez jendea nahikoa duelako, jende gutxiago ikusten da.
–Hemen Xalbadorrek baino bertso hobeagoak inork ez ditu bota...
–Ez, inork ez, nik ia inork ere ez esango nuke, batzu pikatu egingo liratezke, baina... Haren adinako onak zeinek? Tipo diferenteko oso onak beste batzuek bota dituzte. Xalbadorrek bertsoa botatzen asko sufritzen zuen; harek bezain bertso onak botatzea ez dek erreza, txarragorik ere béhar bada ez, bainan...
–Herriko festata eta horrela, badirudi oraindik edo, gaur, inoiz baino indar gehiagoz eramaten dituztela bertsolariak; zuri zer Iruditzen zaizu?
–«Bai, bertsolariak jarri behar zituagu» hau da antolatzaileak esaten dutena, baina ez beharrarengatik, baizik konpromisoz, hau leku askotan gertatzen da.
–ia, Joxe Mieil bertso bat bota Zeruko Argiari. Hona hemen puntua: "Iluntzeko arriskua Zeruko Argiak».
–"Zuengandik apartatzen zoaztik ardiak, inoiz bazeradete euskaldun garbiak, zuengana joango gaituk berriro guztiak."

XALBARDIN. L. AUZMENDI
13-19

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLAZKAO-TXI1
PertsonaiazLAZKAO-TXI1
EgileezAUZMENDI1Kultura
EgileezOSTOLAZA1Kultura

Azkenak
Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Eguneraketa berriak daude