Euskadiko Estiloaren Bila


1979ko irailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Sastreria Auzmendiko Santi Auzmendiri, Junior's boutique-ko Mariasun Bergaretxeri eta Bilboko Corte Ingleseko dependienteei elkarrizketa.

Modaren Atzetik
Euskadiko Estiloaren Bila
Egunero egin izan ditugun gauzak aipatu izan ditugu gure orrialdeotan, gizonaren arazo eta kezka asko eta asko ere ekarri ditugu gure astekarira, baina bat ahaztua genuen eta egia esan beste edozein bezain garrantzitsua dela uste dugu; eta hau jazkera da. Nola jazten gara euskaldunok, zer ikuspegitatik, zenbat gastatzen dugu, non jazten gara, hau dugu gaurko erreportaje honetako leloa.
Xehetasun hauk jakin nahirik, Donostiako Sastreria Auzmendi, Junior's boutique eta Bilboko El Corte Ingles-a jo dugu; kalean zenbait gazteren eritziak ere jaso ditugu. Moda, praktikotasuna, kalitatea, diseinua, hitz joku honetan mundu bat dago eta gutxi edo gehiago, monja eta fraileetatik at, denok gaude murgildurik.

Zer Dago Modan?
Donostiako boutique baten aurrean neska gazte bat bilatu dugu eta bera nola jazten den galdetu diogunean, beti modan jazten dela erantzun digu. Baina zer da moda? Santi Auzmendik honela definitzen digu moda:
Moda, mundu guztiak eramaten duen zerbait da, beraz gaur adibidez bakeroa moda da, hau baita gehien eramaten dena.
1969 aldera sartu zen gure artean galtza bakeroen moda, sartu bazen sartu arrakasta izugarria izan du; urte beteko haurtxoetatik dauden taletan sartzen diren bitarteko guztiak baitaukate galtza bakero pare bat; gazte normalenetatik hasi eta industrial dotoreenetaraino; batzuek egunero ibiltzeko, beste batzuek deporterako, udarako, etabar. Honela, badirudi uniforme bat dagoela jazkeran. Bakeroaren alde praktikotasunaren arrazoia izan da gehien entzun duguna. Honela, corte Inglesko gaztetxoen ataleko arduradunak, galtza bakeroa dela gehien saltzen dena esan zigun. Gaur emakume askok lana egiten omen dutenez, galtza hauk lasaitasun handia ematen omen dute.
Mariasun Bergaretxe Juniors'koak ez du eritzi berdina batez ere emakumeei dagokionez.
Galtza bakeroa egia da, asko ibili da bainan emakumeetan osasunarentzat txarra gerta daiteke. Nik ginekologoekin tratamenduan dauden zenbait kasu ezagutzen dut eta hau normala da. Galtza hauk oso estu eramaten dira, horrela gorputz argalagoa egiten baitute, baina hankatartean satzen direnez benetan inkomodo gertatzen zaizkizu. Bestetik galtzak zenbait eta hestuago, odolaren zirkularioarentzat hainbat eta kaltegarriago. Galtzak lotzeko lurrean etzan behar duen zenbait dago. Hau astakeria bat da.
Gizonezkoek ere galtza hestuegiak eramateagatik arazoak izan ditzake, hori garbi dago.
Moda inguruan hemen asko hitzegin ez bada ere, batez ere Europan beti egon da mugimendu izugarria; esan dezakegu benetako iraultza dagoela. Mariasunen eritziz moda beti gaur arte, kultura izan da, gaur kontrakulturan bihurtu omen da. Santirentzat, moda kultura da eta herri batetako kultur maila nolabait modan ere isladatzen da, honengatik gure Herriko erlazioa maila honetan garbi omen dago.
Euskal Gizonen Traketasuna
Dakizuenez, Santiren denda gizonezkoentzat egina dago; neurri honetan oso ongi ezagutzen du arazo hau. Egia esan, gure gizonek nola jazten duten ikusteko, ez dago asko begiratu beharrik, brageta belaun parean, gerria ipurdi gainean.
Ni Alde Zaharrera joaten naizenean harrituta geratzen naiz; jendea oso gaizki jantzita dabil, zikin, zer esango dizut nik, badirudi gazteentzat iraultza eta estetika burrukatuak daudela. Esan digu Santik.
Behin batean kanpoko jostun batekin, hemen zebilela, diru guztia emakumeek gastatzen zutela zirudiela esan omen zion; ezin omen zuen ulertu nolatan gizonak hain trakets zihoazen.
Jokaera hau benetako konplejoarengatik hartzen omen dute.
Nere semea adibidez hemendik irtetzen denean edozein erroparekin ibiltzen da eta gustora gainera, baina honera itzultzean bere bakeroekin ikusiko duzu, berak esaten digunez lotsatu egiten omen da bere lagunen aurrean. Konplejo hau txikitatik dakarte, ikastoletatik.
Gizonen artean beste fenomeno kurioso bat ere ematen da. Gaur oraindik -gazteak salbu- erropak beraiek erosten dituzten oso gutxi da. Normalki, ama, arreba edo emazteak erosten dizkie erropak eta Santik esan digunez honek pertsonalitate eza ere isladatzen du. Gero, gizonezkoa, edo gizonezkoen erropa erosten duena, emakumezkoena baino askoaz ere kontserbatzaileagoa dela, bai lineari dagokionez eta zer esanik ez koloreei dagokionez, urdina, beige, marroia eta grisa, hauk dira saltzen diren koloreak. Eta jazten den moda, guztiz klasikoa da. Gizonezkoen moda Italian egiten da, badute Escuela de Artes Plásticas deitua eta lan asko egiten da. Dena dela hemen ez dago sartuko den modarik.
Orain adibidez "hombreren" moda dator, nik uste dut gizontasun gehiago emateko, ba seguru hemen ez dela sartzen, baina hemendik kanpora jendeari moda jarraitzea gustatzen zaio.
Santi Donostiako estiloaren sortzailea dugu, honek zer esan nahi du?
Nik egiten ditudan gauzak oso bereziak dira, nik neure diseinu propioa dut eta hau edonon nabarmentzen da; katalanek eta beste askok ere esaten dute. Nik ez dut inor kopiatu baina hau lortzeko ordu asko sartu behar izan dut.
Beste gainerantzean moda internazionalizatua dago eta gaur maila honetan korronteak argi daude. Gure artean Santiren planteiamenduetako norbait agertzen denean, sarritan burgestzat, amaneratutzat edo tankerakotzat hartzen dira; eta kalean norbait hemen normala denetik desberdin jantzia ikusten badugu, berdin. Dena dela gauza bat dago argi: pertsona batek gazte denetik heltzen doan heinean maila guztietan aldatzen da; jantziei dagokionez eta gizonetan 18 urteko bat eta 40 urteko bat berdin jazten dira eta emakumeen artean hau ez da horrela gertatzen. Euskal Herritik kanpo euskaldun bati jazkeraz antz ematen zaio.
Azkenik, garai batean, gizonen artean izugarrizko arrakasta izan duen apaintasun bat aipatu nahi genuke, gorbata. Tresna hau eramaten duen, geroz eta jende gutxiago dago. Zergatik? Santik esan zigunez orain beste tresna batzu eramaten omen dira gorbataren lekuan; painuelo bat edo askok koilarak ere eramaten ditu.
Nik ez diot honi inongo garrantzirik ematen.
Jantziak, Diseinua, Margoak
Urtegarai batetara iristen garenean moda goitik behera aldatzen omen da. Honen arrazoiak entzutea ezinezkoa izan zaigu, izan ere azken finean hau erabakitzen duena kontsumoko makina baita. Moda, diseinuak egiten dituztenak lan bat, iraultza bat egin dezakete, baina azken finean gehiago kontsumitzeko planteiamendu bat besterik ez; zeren berriro diogu, DENA aldatzen da. Modari jarraitu nahi badiozu, urtegarai guztietan arropa guztia berriro erosi behar duzu, bestela atzeratua geratzen zara.
Margoak, diseinua, moda eta ebaketarekin koordinatua izan ohi da. Dena dela Bilbo, Donostia, inguru hauetan kolore propioak erabiltzen dira. Gorria, orlegia edo horiaren moda etortzen bada ere, hemengo jendeak urdina, beisa edo marroia nahiago ditu. Gazte jendea adibidez gaur askoz atrebituagoa da, baina orokorki ez. Dena dela nik uste dut mugaren gertutasunak zerikusi handia duela, Frantzian bertan askoz aurreratuagoak baitaude. Esan zigun Corte Inglesekoak.
Mariasunek esplikatzen digu kate honen prozesua.
Fabrikatzaile bakoitzak du bere diseinu etxea, jostekoa, telena, etab..., telak atera behar duen modarekin erlazionatuak daude, hauk dira beraz dena erabakitzen dutenak. Uda honetan kolore biziak eraman dira, ba udazkenerako kolore motelak datoz, partxiseko koloreen kontra, hau da, orlegi, urdin, gorri eta horiaren ordez, berengena, more, grisa, etab... Lehenago aipatu dizuedan arrazoiarengatik, moda bi urte aurretik erabakita egoten da.
Boutique edo erropa denda batetan sarritan entzun ohi da: kolore hau ez dihoakit, hau zergatik den Mariasunek esaten digu.
Egia da udan adibidez eguzkia hartuta bazaude edozein kolore ongi dihoakizu, bainan neguan, aurpegi txuri txuriarekin, zein kolore duzu ongi? Aurpegia ongi pintatuta badaramazu askoz errazagoa da edozein kolorekin jokatzea; hau Inglaterran adibidez ongi ikusten da, baina hemengo jendea ez da hontaz konturatzen.
Zinemaren Zerikusia Modan
Gai hau dudarik gabe oso nahasia da; oso erraza da kontsumoko sistemak aldatzen duela dena esatea eta kito; hau egia izan arren, adar askoko gauza denik ezin ukatu.
Telebistan adibidez filma bat modan jarri denean mundu guztiak aipatu izan du eta sarritan eduki duten arrakasta askoaz handiagoa izan da. Pipi Langstrunen filmak oraindik gogoratzen ditugun galtzerdi arraiadun margotu haik ekarri zizkigun; askok ez bazituzten jantzi ere, dendetan saldu nahi izan zituzten. "La casa de la pradera" izan da beste moda bat ekarri zigun filma bat; filmaren izena daramaten soinekoak. John Travolta, Superman, etabarrek ere zerikusirik izan dute maila honetan; Gilda ere hor daukagu, moda retro edo deitua ekarri ziguten, etab. Luze bat.
Orain arte aipaturiko guztia jazkerari buruzkoa da noski; baina modan egon zen beste fenomenu bat, askoz grabeagoa eta gutxi gora behera maila horietatik etorri zena, meheatsunaren edo argaltasunaren moda. Hau, Twiggy modeloak ezarri zuen. Bera guztiz melarra zen, neska ederra, eta emakume guztiek haren gorputza eduki nahirik kiloak galtzeko lasterkada hasi zuten. Bat baino gehiago hospitalean sartu beharrean geratu zen, psikiatrengana eramandako asko eta fisikoki destrozatuak askoz gehiago. Garai honetan psikiatra talde bat arazo honi buruz estudio bat egiten hasi zen. Hau dena Euskal Herrian gertatu zen eta gaur oraindik gertatzen da. Mariasunek oso ongi gogoratzen du garai hura.
Honera erropa erostera jende asko etortzen zen, neri ikusiarekin bakarrik nazka ematen zidaten, gerriko hezurrak aidean hankak txotxak bezala, benetan beldurgarriak zeuden.
Gertakizun hauen aurrean hitz bat bakarrik esan dezakegu: alienazioa.
Praktikotasuna, Moda, Zer Da Lehenengoa
Erropa bat erostera joaten garenean beti zenbait gauza kontutan izaten ditugu eta noski lehenengoa modan dagoen ala ez izaten da. Modan badago noski garbi dago zeri heldu, baina jende gehienarentzat hau bakarrik ez da kontua, zeren nahiz eta modan egon behar bada pertsona bati ez zaio gustatzen edo ez zaio ongi geratzen, kasu hauetan zer egin?
Jende gehiena oso berezia da eta normalean modaren bila etortzen da, baina oraindik badaude neska praktikak erropa komodo baten bila etortzen direnak; bakoitzak bere gustoa du eta honen araberan ibiltzen da. Esan zigun Corte Ingleseko dependienta batek.
Eta gaiarekin jarraituz, asko azken modan joan nahiena ibili arren ez zutela beren gustoko gauzarik bilatzen esan zigun eta beste batzu gaztetxoen taila bila etorri eta bilatzen ez dutelako haserretuta ibiltzen omen dira, dena dela azken finean hemen omen da Estatu guztia kontuan izanik, jazten gustorik haundiena dagoen lekua.
Gaur oraindik gehien ikusten dena bakeroa bada ere, apainago jazten hasi den gazte asko da. Honen arrazoiak Mariasunek honela esplikatzen zigun.
Alde batetik uste dut emakume asko konturatu direla galtza horik ez direla pentsatzen zuten edo esaten zen bezain komodoak, bestetik uste dut orain arte eraman dutenetaz aspertuak daudela eta bestetik planteiamendu berriak sortzen doazela. Aldaketa ez dago gaizki, jendeak oso gaizki jazten baitu, honela aldatuz kaleko ikusmira ederragoa izango da.
Erropa bat erostera joatean askotan ideia konkretu batekin joaten omen da jendea, baina batzuk kontsejua eskatzen omen dute eta laguntzen uzten omen dira. Izan ere gaur emakume langileak geroz eta gehiago direnez, hauk praktikotasun eta komoditateari gehiago begiratzen diete. Bestetik emakume gehienak bat bestea baino originalagoak izan nahi omen dugu, honengatik kalean asko ikusten ez diren erropak erosten ahalegintzen omen gara. Esan zigun Mariasunek.
Berari sarritan joaten omen zaio jendea bere lagunak erosi ez duen zerbaiten bila, bakeroz jantzitakoan noski, ez zaie gauza hauei begiratzen.
Zenbait gauza aipatu dugu orain arte, modan joatea beharrezkoa dela, hemen moda ez dela beste lekuetan bezala sartzen, etab... baina gauza hauk argitu nahirik Mariasuni zuzenean galdetu diogu.
Z.A.-Zergatik beste lekuetan bai eta hemen ez da moda hain erraz sartzen?
-Hemen konplejo izugarria dagoelako. Jendeak esango duenari begira geratzen dira, beste lekuetan disfrazatua joan zindezke eta inork ez dizu ezer esango. Hemen senarrak, ahizpak eta batez ere lagunek zerikusi handia edukitzen dute, konplejo hau hemen bakarrik dago: eskote horrekin nerekin joatea ez duzu pentsatuko ez? Galdera hau senar askok egin ohi du.
Z.A.-Moda jarraitzea oso garestia da ez?
-Begira, ongi jantzita doan batengatik, ez dago aberatsa dela esaterik, baizik estilo berezi bat eduki dezake eta dauzkan lau erropakin beti apain joan. Beste batek milaka pezeta asko gasta dezake eta itsusi jantzita joan, dirua ez da dena, noski laguntzen duela, baina ez da dena. Egia da erropa oso garesti dagoela, gona eta txaketa bat 13.000 pezeta inguru kostatzen zaizu gaur.
Z.A.-Bukatzeko, Mariasun zein izango da udazken honetako moda?
-Alde batetik txandala asko eramango da, badakizue guenean eta barnean gomakin galtzak eta txaketa txandalarenaren antzekoa. Gonatan tuboa dator berriro, baina hau ez da batere komodoa, pentsa kotxe batean gona tubo batekin sartzea zer den, motor batean esertzea eta bizikleta etortzen bada, ba esango didazue. Koloreak berriz lehenago esan dizkizuet
Hemen dauzkazue modaz arduratzen direnen eritziak, gehiago jakin eta ikusi nahi baduzue, Donostiako Udaletxean Irailaren 8tik 15a Arte eta Modaren erakusketa egongo da CATek antolatua.
Corte Inglesean dependienta batek erosle lagun bati esan zionarekin bukatu nahi genuke.
Kulpa beti erropari botatzen diozute eta daukazuen gorputzat ez zarete konturatzen.
Zenbat gauza entzun behar den!
P. IPARRAGIRRE. L. AUZMENDI

Euskal Herrian, batez ere koloreei dagokionez, oso tradizionalak gara: beis, gris, urdin eta marroia da gehien erabiltzen dena.
Boutiquetara joaten direnen artean denetik dago, batzuk kontsejua eskatzen dute, beste batzuk ez.
"Azken finean modaren eboluzioa gizartearenari lotuta dago, baina kanpoan moda dena hemen gauza atzerakoi eta ridikulotzat jotzen da"
Hemendik kanpo emakumeak edozein gauza jazten duten bitartean, hemen lotsak eraginda ez dute hori egiten.
dena aldatzen da:
koloreak, diseinua, etabar.
Santi Auzmendiren eritziz, hemengo mutilak oso gaizki jantzita ibiltzen omen dira.
15-19

GaiezGizarteaModa
PertsonaiazAUZMENDI2
PertsonaiazBERGARETXE2
EgileezIPARRAGIRR1Gizartea
EgileezAUZMENDI1Gizartea

Azkenak
Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Eguneraketa berriak daude