MUNIATEGI eta INTXAURRAGA mintzo


1977ko maiatzaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Abel Muniategi Ereñon eta Juan Inazio Intxaurraga ESEI-ko milintanteei elkarrizketa
ESEI-ren ikuspegi eta estrategiaz
MUNIATEGI eta INTXAURRAGA mintzo
-- Euskal ezkerraren konberjentzia
-- Erreforma iraultzailea
-- Autonomi frentea
Herririk herri, ESEI zenbait aurkezpen egiten ari da. Laster ditugun hauteskundeetarako euskal ezkerraren bloke bat nahi luke osatu, eta, ondoren, autonomiaren aldeko indar guztien frente bat. Eta, epe laburrerako programa honen gainetik, hauteskundeetara joan zein ez, euskal sozialisten konberjentz ia.
Guzti honetaz mintzatu gara azkar asko Abel Muniategi eta Juan Inazio Intxaurragarekin. Biak ESEI-ko militanteak, biak bizkaitarrak, eta bata zein bestea, kurioso asko, bertsolariak.
Abel Muniategi Ereñon jaioa da. 34 urte, abokatua. Guztiz ezaguna euskal kultur munduan, idazle eta bertsolari, gaur egun praktikatzen ez badu ere. Arrasateko kooperatiba batetan dihardu lanean.
Juan Inazio Intxaurragak 26 urte ditu. Zeberion jaioa eta abokatuikasle DeustolBiokin mintzatu gara Eibarko aurkezpenaren ondotik, azkar eta bapatean. Transkripzioa ia literala da, batere montaje eta literatur formarik gabe. Argitasunean gal dezakeena, bizitasunean irabaziko al du!
Z. ARGIA.-- ESEI orain dela bi urte sortu zen, eta iazko uztailean plazaratu zen Iruinean. Geroztik badirudi nahiko isilik aritu izan dela, beste zenbait talde eta alderdiren jokabideaz gonbaratzen badugu behintzat...
Muniategi.-- Horri erantzunez, nik ez nuke esango ESEI-k inolako isiltasunik duenik. ESEI-k du jokaera bat. Jokaera hori berez beste talde batzuena baino isilagoa, tira ! Baina ESEI ez doa berez isiltasunera. ESEI-ren asmoa ez da izan bera haztea. Eta hazi behar badu ere, ez du primatu ideia hori. Gure asmoa ezkerra biltzea da, hau da, ESEI-ren alde propaganda, bulla eta zarata atera baino gehiago, euskal ezkerraren bilkura posibilitatu nahi izan du. Horregatik, behar bada, isiltasun itxura hori, bcre burua ez duelako beste hainbatek adina predikatu.
Z.A.-- Euskal ezkerra prosibilitatze hori zertan datza praktikan?
Intxaurraga.-- Bueno, nik uste dut, Abelena jarraituz pixka bat, guk lehenengoetan isilik egondu bagina ere, konberjcntzia edo elkartze hori mahai inguru batetan, asmo borondatetsu batez lor zitekeela uste genuelako izan zen. Baina gaur cgun uste dugu, eta honegatik atera ginen l alera, norbera desarroilatu eta ideia batzu aurrera atera behar badira -- pentsatuz,gainera hemen inork jenialidaderik inork ez duela esango -- jendeari gure egocra zertan den azaldu behar zaiola. Beste cdozein talde abertzale bezala, gu lanean ibili gara, suertatu diren batzarre eta mahai inguruetan.
Gaur eguneko praktikan ikusten dugu, autonomi prozeso batek bakarrik lagun diezaiokeela Euskal Herriaren desarroiloari. Maila honetan, euskal ezkerraren batasuna lortu beharra dugula uste dut, eta, orduan, momentu honetan, jomuga horrekin beste euskal ezker taldeekin lanean ari gara, bloke elektoral bat elkarrekin osatu ahal izateko, eta ondoko posibilitateez baliatu ahal izateko. Uste dugu hiruzpalau talderen hitzak baino, hiruzpalau talderen praktikak gehiago lagunguko diola euskal sozialisten konberjentziari.
Z.A.-- Batasuna, konberjentzia eta zentzu honetako hitzak aipatzean betiko jokoan erortzen gara. Lehen zeudenak elkartu ezinik, eta orain beste talde berri bat, zeudenak elkarterazteko. Guztiak, bestalde, parametro berdinekin; nork bere baitan egin nahi du besteen batasuna. Guztiok diote "hator", eta inork ere ez, ordea "noa".
M.-- Bai, erdarazko "éramos pocos y parió la abuela" ezta ? Bai, lehen zerbait esan dugu honetaz. Predikari asko eta konberso guti dagoela hemen... Orduan, sermoitik ekintzarako salto hori eman beharra dago. Uste dugu salto hori emateak eskatzen duela nolabaiteko antolamendu bat, nahiz eta sinpleena izan, baina definitiboa behintzat. Gu ez gara alderdi deitzen, ez gara partidu deitzen. Gchinebat deituko gara erakunde edo talde. Baina, partidu ez. Eta, gainera, gure izena hautatzean, "indarra" jarri dugu. Orduan, indar bat gara; indar bat egiteko, elkarri eskua emanda gaude. Esku emate horrek eskatzen digu organizazio bat, erakunde bat. Baina ez euskal siglen zopa horretan bat gehiago izatearren, organizatzea egoerak eskatu digulako baizik, Zenbat eta geehiago organizatu,orduan eta indar gehiao izango dugu, eta indar gehiago egin euskal ezkerra biltzeko. Eta ezkerra biltzerakoan, bilkura horren ondorio gisa euskal sozialismoa etortzerakoan, orduan ESEI desegingo da. Hau da, euskal alderdi sozialistaren joera bat izango da, baina ESEI, ESEI gisa, ez da sekula euskal alderdi sozialista izango.
Z.A.-- Lehen Intxaurragak, hemen inork jenialidaderik ez duela esango, adierazi du. Orain, berriz, Muniategik esan duenez, badirudi ESEI-k eskaintzen duen desberdintasun bakarra metodoa dela...
M.-- Bai, nik esango nuke metodo, eta ikuspegi ere bai. Herriari soziologiaren aldetik begira, nik uste, Euskal Herriaren egera soziologiko reala ESEI-k azaltzen duela inork baino hobekiago. ESEI-k beti aipatu izan du nola gauden sakabanatuta, banatuta, zatituta, estatuaren zenbait administralgo aldetik... elizatik berdin... Bestalde, nola Euskal Herriaren hedadura guztian ehuneko 20 egiten den euskaraz... beraz, Euskal Herria ez dela euskaraz mintzo den herria bakarrik, lurralde zabalago bat bada Euskal Herrian. Orduan, nik uste ESEI-k metodo bat azaldu duela, bai, baina baita ikuspegi berri bat ere.
Z.A.-- Ikuspegi hari ematean, eta gauden gizarte radikalizatu honetan gaudenez gero, ez ote da ESEI beldur, moderatu, erreformista eta horrelaka txartelik entzuteka?
I.-- Nik lehenengo esan nahi nuke, gaur egun konberjentzia oso erraz egiten dela. Baina pentsatu beharra dago, gaur, jende askok konberjentzia ulertzen duela absorzio bat bezala,hau da, "absorbidu" eta ez "konberjidu".
Gero, zuk diozun ikuspegi horretaz, benetan eman dezake, bai, itxura hori, baina uste dugu, manifestazio eta bestelakoetan kalera ateratzen den jenderik gehiena independiente dela. Guk, ezker mailan, razionalizazio bat eskatzen dugu, eztabaidak egon daitezke metodo kontuan, baina, hala ere, gure ikuspegitik ikusten dugu, Euskal Herria egiteke dagoela, eta Euskal Herriaren egite hori nolabait ulertzeko, nola gauden gaur ikusi behar da, eta azterketa oso hotz bat egin behar dela lehendabizikoz, ze, jakina da, zenbait tokitan kontzientzia hori oso gogorra eta radikala dela, baina Euzkadi osoan ez; eta, orduan, kontutan hartu beharra dago, sarri askotan antiespañolismo batez espaiñolismo bat egiten ari garela, Euzkadi behar bezala ez konsideratuz.
Bestalde, jakina, lehenengo oinarriaL emateko, prozeso gradual bat behar da guk nahi dQgun Euzkadi hori egiteko. Eta egite hori finkatzean, nolabaiteko omarrizko urrats batzuekin hasi behar da. Eta, jakina, honek oso reformista eta oso moderatua dela eman dezake. Baina, hala ere, hori egin gabe ez dago Euzkadin iraultzarik, eta horretan datza gaurko problema. Honela gertatzen da, badirela hitz eta metodologia radikalagoak erabiltzen dituztenak, baina ez dute, gure ustez, Euzkadi nola dagoen kontutan hartzen, ez dira benetako Euzkadiz ari.
M.-- Intxaurragaren hitza piska bat gehituz, zera esango nuke: ESEI-ren helburua estrukturen aldakuntza da, eta berau da gure jomuga. Beraz,argi utzi beharra dago, iraultzaile garela, eta irauli, euskaraz, buelta eman da, azpikoz gora jarri. Beraz, gaurko sistima hau kendu eta beste bat jarri. Beste hau sozialista da.
Horretara heltzeko bideetan,pausoetan, kate hori korritzeko, kate mailan dago kontua, hori da asuntua, hau da, nolako. Eta horretan bai dago erreformismoaren arrixkua. Baina,berez, gu geu ez gara erreformistak, hau argi gera bedi. Uste dugu, erreforma bideak onartzerakoan, Europako sozialista eta komunista guztiak kasik bat datozela. Zergatik? Uste dutelako badirela erreforma iraultzaiteak, erreforma erreboluziogileak. Beraz, guk bakarrik onartuko ditugu erreformok, gure helbururako, gure jomugarako, hau da iraulczarako maila eta bide diren neurrian. Bestela ez.
Z.A.-- Eta, hauteskundeei buruz zertan da ESEI-ren jarrera?
I.-- Hauteskundeei buruz, ESEI-ren iritzia parte hartzean dago, batez ere. Guk uste dugu, ezker abertzaleak bloke zabal batetan parte hartu behar lukeela, zeren badirudi, ez joatea, bakar-bakarrik izan daitekeela ezkerretik inor ez badoa, eta abertzale mailan PNV behintzat. Eta orduan PNV baldin badoa, eta PCE eta PSOE baldin badoaz, ba...
Gainera, batzuk pentsatzen dute erreferendumean aski abstentzio egon zela, hala ere, hori ondo aztertzekoa da, zeren Hego Euzkadi osoari begira, pentsatzekoa da ez dela hain optimista izateko porzentaia.
Hortik aparte, pentsatu bchar dena, hauteskundeak izango direla, eta, orduan, berrogei urtetan botatu gabe dagoen jehdeak nolabait botatuko duela. Gero, kantuan hartu behar da ere ehuneko 30 joten badugu azken erreferendumean abstenzioa egin zuten pertsonak, hoien artean sartuta daudela PCE, PSOE eta PNVren abstentzio kanpainari jaramon egin ziotenak ere, eta azken batean euskal ezkerra oso labur gera daitekeela arlo horretan. Eta labur geratu aurretik pentsatu behar dugu, geuk baliatu behar dugula une honetaz,eta ez besteei tokia utzi, hau da, euskal ezkerrak aprobetxatu behar duela eta ez beste inork. Kontutan hartu behar da, badaitekeela erreferendumean botatu ez zuen jendeak hauteskundeetan, ordea, parte hartzea. Eta bere burua oso abertzale ikusten duen jendeak PNV-ri bere bota ematea, eta oso ezker edo ezkertiar behintzat direnak PCE edo PSOE ri botatzea. Horrez gainera, kontutan izan behar da ere, bai ORT, ELKI, OIC eta hoiek, elkar harturik beste blokerik ez baldin bada, preso guztiak kandidato jarririk hauteskundeetara joateko ahalmena dutela. Orduan, ea beste ezker abertzale hori non geratzen den...
Dena dela, lehenagoko larunbatean Tolosan entzundako zinta batetan, bai "Wilsonek" eta bai "Ezkerrak" garbi esaten zuten, nahiz eta beraiek garzelan egon, hauteskundeetako prozesoa ez lotzeko beren egoerari. Orduan, gaur egun badirudi, EIA eta hoiek prest daudela lehendabizi jartzen zituzten baldintzak berriro replanteatzeko, eta zer egin daitekeen ikusteko. EHAS da, gaur egun, guztiz kontra dagoen bakarra, eta, behar bada, baita miliak ere, baldintza hoik bete ezean aurrera joango ez direnak. Eta, ondorioz, guk uste dugu, nahiz eta gero joan ez, bloke hori osatu ahal izateko lana egin behar dela, behin elkartuz gero guztion artean atzera joatea erabakitzen bada ere.
M.-- Nolanahi ere, ESEI-k hori eskatzen du, paktu bat, tratu bat, halako itune bat, edo denak euskal ezker bezala joateko, edo ez joateko. Baina, itune bat, akordio bat, euskal ezkerraren artean. Akordio horren ondorio gisa datorrela ez joatea? Bai, ESEI ez da joango. Ondoren bezala joatea datorrela ? ESEI joan egingo da. Beraz, 'premisa gisa eskatzen duena, zer pausu emin' behar den erabaki aurretik, euskal ezkerreko indar guitxen arteko itune bat da.
Z.A.-- Eta, ESEI-ren usteten hauteskundeen helbururik nagusiene autonomi prozedura bati ekitea denez gero, zenbaterainoko posible da autonomi frente abertzale bat?
M.-- Uste dugu, frente autonomiko bakar hori lortu behar dela. Nahiz eta hauteskundeetara bi bloketan joan, Bizkaian eta Gipuzkoak esate baterako, aterako diren diputatuek behar dute horretan halako joera berezi konkretu bat, autonomiaren aldeko estrategia bakar bat. Beraz, uste dugu, bloke batean nahiz bitan joan, hau da bloke bitan joatea, ez doala estrategia autonomikoaren kontra. Gure estra- tegia bateratua izan behar da, "constituyenteak" izango direla uste dugun Madrileko gorte hoietan, batez ere

14-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakESEI
PertsonaiazMUNIATEGI1
PertsonaiazINTXAURRAG1

Azkenak
Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Izpegiko gainak herri baten aldarri izanen dira buruilaren 19 eta 20an

Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


Eguneraketa berriak daude