Alkate Berri Batekin Solasean


1976ko martxoaren 07an
Azkoitiko alkate berria den Juan Inazio Uriari elkarrizketa.

Alkate Berri Batekin Solasean
Azkoitiko herriak, Otsailaren aurrenengo egunetik, alkate berri bat du. Hain zuzen, egun hartantxe, ohizko zeremoniek bete ondotik, Juan Inazio Uriak, bere esku hartu zuen, alkatemakila nagusia. Egun hartan, Gipuzkoako Gobernadorea, Azkoitian izan zen.
Gutxitan bezala gizon ezaguna egin zaigu, gaurkoan alkate Uria jauna, kulturari erabat loturik ezagutzen dugun azkoitiarra dugu. Herri honetako Zalduntxoek sortu zuten Bazkunaren oinarri sendoa. Munibeko Xabier eta beronen lagun ausart eta aurrerakoi haiek erein zuten liberal izpiritu argitsu haren jarraitzaile zintzo.
Kultura-bideetan ikusi izan dugu. Musika, artea, hirigintza, kondaira eta abarrek, kezkatu izan dute gure azkoitiar hau. Bere erromantiko aire nabariz eta erudizioz, Juan Inaziok, VIIIgarren .mendeko enciclopedista, haietako bat dirudi. Baina, Uriarengan, iraganak eta gaurkotasunak, sintesi josi bat egiten dute.
Ezin zaizkio, ahaztu, VIIIgarren gizaldian Bergaran LABORATIORUM CHEMICUN sortu zuten liberal buruargi eta abertzale haiek. Juan Inazio Uria, R.S.V.A.P:ko lehendakari dugu. Oraintsu argitaratu duen Los Amigos del Pais liburua eskaini digu; liburu aberatsa, batez ere, Uriak berton ezarri dituen dokumento baliotsuagatik. Luzaz mintzo .gintezke, .Euskal-Herriaren -errenazimendu itxeropentsu hartaz; baina, gaurko gure solasak; ez garematza bide hartara. Juan Inazio Alkateari joan gatzaizkio gaurkoan. Elkarrizketa, horretara mugatu dugu.
-- Urolalde honetan, Juan Carlosen erregealdian aukeraturiko lehenbiziko alkatea zaitugu. Zerk bultzatu zaitu, Alkate-makila hartzera?
-- Nik, orain baino lehenagotik ere, honelako karguetarako.egokierarik izan dut; halare, neure buruari, badaezpadako loturarik ez diot eman nahi izan. Honelaxe jokatu dut beti. Eta honelaxe jokatuko nukeen baldin eta herriak, alkate izateko bidea proposatu izan ez balit.
-- Beraz, herriak aukeraturiko alkate ahal zara?
-- Hara nik erantzun Udaletxeko kontzejalak, herriko Elkarteak, langileen enlazeak eta bestelakoak, ugari etorri zitzaizkidan; denak erregu berdina- egin zidaten: hots, nik behar nuela izan alkatetzarako proposatua. Nere kandidaturaren aurkezmena ere herri-herriak egin du. Izenpeak, legeak eskatzen duen baino hiru aldiz gehiago bildu da., Horregaxetik esan nuen, neure sarrerako. hitzaldian, nik, alegia, gure antzinako alkate haiek bezala, nere juramendua, Herria zerbitzeko egiten -nuela.-Ez beste-ezeren asmoz.
-- Gaurko legeen itzalean, nola ikusten duzu alkatearen eginbidea?
-- Adiskide, badakigu gauzek guk nahi dugun halako samurtasuniz ez dutela. Korapilo asko dago oraindik askatzeko, maratilarik ez da falta. Hemendik azarora bitartean, gobernuak zenbait urrats emangoditu, Udaletxeko administrazioan, aldaketa batzuk egingo dira. Neretzat, hemendik azarora bitarteko :Ibilaldia garrantzi haundikoa izango da. Aurrera nola egin ere; orduari argi gehiagorekin, garbiago ikusi ahal izango dugu. Bitarteko aldi labur hau, esperientzia egoki bat gerta daiteke. Demokraziaz amesten dugu; baina, demokrari garaietarako ere, gure iaiotasuna zer-nolakoa den, piska bat behintzak, frogatu egin beharko genuke. Plazaratzeko eredua heldu zaigula uste dut.
-- Herriarekin batera lan egiteko asmoarekin batipat. Hara. nere lehenbiziko lana, denok hainbat itxaron dugun Amnistia eskatzea izan da., Neure burua, inongo jaun eta taldetxoren menpean ez dut jarri nahi. Diskriminaketarik, inoiz egin gabe jokatu behar dugu. Nik, mirarietan ez dut batere sinisten. Haizeak, osto bat antzo, berekin eramaten dituen promesa merkeen zale ez nauzu. Guztion arteko elkar-lanaren maitale naiz. Horregatik gaurtik aurrera, Udaletxeak egiten dituen «PLENO» guztietan, herriak ateak zabalik arkituko ditu. Informaziorik ez diogu inori ukatuko eta egiten zaizkigun ohar guztiak, haintzakotzat jasoko ditugu. Orain arte ezagutu izan ez dugun estilo berrl bat eman nahi nioke Udaletxeari. Gaurko giroak ere, estilo eta jokabide berri bat eskatzen du noski. Badakit, gauza asko ideia mailan daudela, eta gero, hezurraragitzerakoan alegia, zailtasunak sortzen direla. Gure ideiak, ondoko ekintzak baino aurrerago ibiltzen dira, beti ere. Ideologo asko, bere ingurumariak mugatzen ditu. orduan, ideologiak, bere argia eta garbitasuna galdu egiten ditu.
-- Alkate-makila hartzerako, Amnistia eskatu zenuen. Ondoren zertatik hasi behar duzu?
-- Toki denetan bezala, hemen ere, eginkizun asko da. Lehenago, zenbait .behar xehatu dizut, Oraingoz, Udaletxearen barruko antolamendua egin behar dugu; bilerak, taldeak, eraikizunak etab.
Honez gainera, etorkizunak ere halaxe eekatuko digu eta, ez dugu ahaztu behar, Azkoitiak eta bere hauzo Azpeitiak, antxinako Iraurgi zaharra osatzen dutela. Bi hauzo-herri hauek, kondairezko lokarriz, estu-estu lotuak daude. Bakoitzaren aldeko norkerietan, ez gintezke ibili. Arlo askotan, elkarrekin batera joan beharra daukagu. Gure Udaletxeetako diru-kutxetan, nolanahizko lujoetan ibiltzeko sosik ez daukagu.
-- Juan Inazio Uria, liburu artean hezitako intelektuala. Alkate batek, sarritan egin behar izaten dituen burokrazi-lanaz, nola uztartuko da?
-- Intelektual naizen ala ez ez dakit. Bestalde, zuk diozun burokrazi lan hoiek egiteko, talde egoki bat badugu Azkoitiko Udaletxean.
Udaletxea demokratizatuaz, herriarekin batera lan eginaz, Azkoitiko herria goratu nahi duen Juan inaziori, Alkatealdi oparotsu bat opa diogu.
Anatsan
15

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazURIA1
EgileezANATSAN1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude