Juan Maria Araluce Jauna


1976ko urtarrilaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Gipuzkoako Diputazioko Lehendakari", "Gorteetako prokuradore" eta "Consejero del Reino" den Juan Maria Araluceri elkarrizketa.

Oraindainoko Lehendakaria Da
Juan Maria Araluce Jauna
«Lehendakari izan naizen zazpi urte hauetan, garbi gelditu da, noski, euskararen eta euskal kulturaren alde egin dudan lana».
Juan Maria Araluze, Diputazioko Lendakari, Gorteetako prokuradore eta Consejero del Reino dugu
Bizkaiko Santurtzen jaio zen 1917garrengo Ekainaren 24ean. Deretxo ikasi zuen Deuston eta gai horretan doktoradutza amaitu Madrilen 1936garrenean.
Rekete bezala ibili zen gerran eta Alferez Provisional izatera heldu zen.
1943garrenean hasi zen notario lanetan.
1968garrenean Giptuzkoako Diputazioko Lendakari izendatu zuten. Berehalaxe Gorteetako Prokuradore aukeratua izan zen.
Lendakaritarako eskaini du berriro bere burua.
- Zerk eskain erazi dizu zeure burua Diputazioko Lendakaritarako?
- Aldi labur eta aldakorreko Lendakaritza da.
Urte honen bukaerarako ipini diren hauteskundeetan saiatu behar dugu buru belarri, ene ustez, patxada eta denbora gehiago izango bait da gauzak zuzentzeko.
Bestalde, «Procurador en Cortes» eta «Consejero del Reino» karguetan irauteko bide dut Gipuzkoako Diputazioko Lendakari izatea. Bidezko eta arraroizkoa da gainera Régimen Especial delako batzordean bertan horretaz Gobernuari egin nion eskariaren alde lan egin nahi izatea. Arrazoi hauek eragin didate lendakari nahi izatera.
- Zerk bereizten zaitu, zeure ustez, beste lendakari-gaietatik, nahiz ideologia kontuan nahiz giza-alderditik?
- Nork bere buruaren berri jakitea ez da erraz. Are zailagoa besterekin neurtzea. Barka egidazu. Ez diot galdera horri erantzungo.
- Zein dira gaur Diputazioak daduzkan arazo nagusienak? Zein da zuk gehiena landu nahiko zenukeen alderdia, lendakari aukeratuko bazintuzte?
- Bere barruko ber-antolamendua, noski. Gipuzkoak nahi, eta behar duenari, erantzun nahi baldin badio, Diputazioak beste antolamendu eta zerbitzu batzuk behar ditu, lehengoak desegokiak bait dira.
Zuzentzea Diputazioko jendearen esku ez den arazorik ere bada, noski. Ezagunak dira. Oraingoz ez dute konzertuak edo Foruek izan dezaketen presarik, ezta gutako bakoitzaren erantzunklzunarentzat erronkarik ere. «Régimen Especial» honek horretarako biderik emango digula uste dut.
- Gaurko Diputazioek badutela uste al duzu, antzinakoek zuten itzalik? Ezetz uste baduzu, zergatik dela derizkiozu?
- Aldi bakoitzak bere ospea eta itzala du. Garai batekoak bestekoarekin neurtzea oso zaila da.
Edozein agintariren itzala da gaurregun oso saretua: herri-agintariena, elizgizonena, gurasoena... Ez du inork lehengo itzalik. Beste horrenbestexe gertatu zaie Diputaziokoei ere.
Bestalde, errazegi nahasten ditugu agintea eta ospea. Gipuzkoako Diputazioak ez du izan lehengo garaietako aginpiderik eta indarrik. Orduko neurri berberaz neurtzea ez da zuzena.
Dena den aldi batzuk eta besteak neurtze hau gehiago zehaztur egin beharko litzateke.
Gaurko aginpidea konzertu garaietakoa baino murruzagoa izan arren, gogoan izan behar da ere, egun «Instituzio Publikoen» eginkizuna eta egiten diren diru inbertsioak lehen egiten ziren baino haundiagoak direla, dudarik gabe.
- Gaur egiten den aukera-modua iruditzen al zaizu hoberena? Zergatik?
- Lehengo era zaharrera, Batzarre Nagusietan egin ohi zen bezala, egin beharko litzateke Diputazio-gizonen aukera, baina bestalde ere egia da gizon bakarraren esku Izan ohi zela agintea: Diputadu Orokorraren esku, nahiz eta geroztik laguntzaileak ere izatea erabaki.
Gaurregun, ordea, Diputazioa, elkarte gorputua da eta herrien ordezkari denez, ordezkarien artetik aukeratu daitekeela lendakaria dirudi.
- "Concierto Economico"- berriro ezartzeak zer dakar berekin? Zertan lagun diezaioke gure probintziako ekonomiari?
- Zuzentasunezko arrazoi politiko bat onartzea.
Eta ekonomia alderdiari lotzen gatzaizkiolarik, dirua erabiltzeko askatasuna eta hobeto erabiltzeko aukera: Izan ere egia da esaera zaharrak dioena: «Besteren etxean sanoak baino gehiago daki nork bere etxean eroak .
Ekonomia deszentralizazioa poliki poliki egin behar da, geuron burutik Ito gabe, Inoren bizkar zamak bota gabe, ez Estaduari, ez probintziari, ez bizilagun bakoitzari. Administrazio on batean oinarritu behar du honek. Buruz eta bestetan egin dena lkusiz ekin behar diogu lan honi, presarik gabe eta geldiunerik gabe.
- Probintzia bakoitzari b a k a r k a erantzuteko partez, ez al litzateke hobe Euskal Herri osoarentzat erantzun bat lortzea, Nafarroa barne?
- Kulturaz, soziologiaz eta etniaz bat da Euskal Herrla eta badu batasun horren kontzientzia ere. Bestalde, ordea, eskualde bakoitzak nortasun osoz Jokatu izan du: Nafarroako erresumak, Bizkaiaren Jaun lzateak, Hermandadeek eta Araba eta Gipuzkoako Probintziek, bakoitzak beren gisa, Jokatu ohi zuten zenbait aldiz. Historian zehar gertatu ohi diren gorabeherek zenbalt aldiz elkarrenganatu eta beste zenbait aldiz elkarrengandik urrundu egin zituzten. Elkarren arteko harremanak inorentzat kaltegarri gerta ez zitezen lotura iraunkorrik gabe izan ohi ziren.
Halere administrazio kontuan probintzia guztiek eskubide berdinak zituzten. Horixe gogarazi dut nik "Ley de Bases del Régimen local"deitu araua aldatzeko eskatau dudanean. Zerbait egiteko garaian hori guztia gogoan izan beharko da.
-.Zer pentsatzen duzu momentu hontako politika-egoeraz? Zer ekar dezake aldaketak Diputazioen eginkizunerako?
- Aldaketa garaian gara, zalantza garaian, beraz. Aldatu beharrekoak badira, noski, baina baita gorde beharrekoak ere.
Ez naiz asmakizunen zale, ez zait gero zer gertatuko den esanaz aritzerik gustatzen. Baina llusioz bizi nahi dut. Itxaropenez beterik nauzu.
- Oraingo Gobernuaren Real Manifiesto hortan ageri den eskualde eraketan zer dagokie Diputazioei?
-Eskualdeen gertakizuna desberdina eta aldakarra da, ez daiteke Inolaz ere muga jakin batzuen barruan bil, ez daiteke arau bakar eta orokor batzuetan hesituilk utz.
Leku eta garai bakoitzean bere adierazpen eta eskakizunak ditu eskualdeak.
Horregatik eskualdeei g o r p u t z a ematerakoan Probintziek eta Diputazioek parte hartu behar dute. Egitura horretan zerikusi haundia dute erakunde hauek.
- Partidu-politikoak izateko askatasunaz zer uste duzu? Asoziazien bidea nahikoa al da?
- Galdera berdintsua egin zidaten oraindik orain.
Elkartzeko eskubidea onartu eta babestu egin behar da, helburu zuzenetarako denean, behintzat, eta politikagintza helburu zuzen bat da.
Ideologia bakarrik ez daiteke politikagintzaren oinarri izan Beste erabatera era taldekatu daiteke. Hauzo-Elkarteak, Gurasoak edo sindikatoak, esate baterako, Ideologia berdineko taldeen bidea bakarrik Ihardun ote daitzke politikan?
Bestalde inork ez dit oraindik Partidu eta Asoziazio politikoen artean den aldea garbi azaldu.
- Diputazioaren eginkizunetan sartzen al da, kultura euskaldunaren alde egitea eta euskara indartzen saiatzea?
- Lendakari Izan naizen zazpi urte hauetan garbi geratu da, noski, euskararen eta euskal kulturaren alde egin dudan lana. Denon artean sakondu, zabaldu eta burutu behar dugu hasitako lana. Diputazioaren barruan badira horreterako bi bide:"Junta de Caoperación Cultural" eta "Seminario Julio Urquijo" dira bi bide hoiek.
- Bilinguismo kontua, nola ezarriko zenuke gure artean?
- Egiazko bilinguismoa izan dadila, bi hizkuntzetatik, bietako edozein, hitzegiteko aukera Izan dezagula, bakoitzaren egiteko desberdinen erabera, hizkuntzan oinarritutako bi komunikabide desberdin sortu gabe.

16-17
Juan Maria Araluze

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakDiputazioak
PertsonaiazARALUCE1

Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude