Tomas Murua Eskultorearekin


1975eko apirilaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tomas Murua Eskultorearekin
1 975eko urtearen hasieran, Donostian beste erakustoki (edo galeri) bat iriki zen. Erakustoki berriaren izena "Echeberria" da eta Alfonso VIII kaleko 4garren zenbakian dago.
Orain, martxoaren 20an eta lehenengo aldiz (izan ere eskulturegileak margogileak baino gutiago dira eta, aldi berean, Donostiako erakustokietan, San Telmon salbu, eskultur-lanak gutiago erakusteko ohitura da) Echeberria erakustokiak eskultur-lan sail bat erakutsiko du. Eskultur-lan hauk Tomas Muruarenak dira.
Muruaren eskulturgintzaz zenbait berri jakin nahirik, berarekin elkarrizketa bat ukan dugu. Lehen ere, inoiz, beste elkarrizketaren berri eman izan dugu. Hain xuxen ere, joan zen urtean Donostiako Galeria Studion Zumaiako eskulturgile handia zen Beobideri.
Noiz eta non jaio zinen?
Zarautzen jaioa nauzu 1928an. Orain arte, ia beti, guztiz bertan bizi izan naiz. Bost bat urte bakarrik da Donostiara bizi izatera etorri nintzela.
Eskulturak egiten noiz hasi zinen?
13 edo 14 urterekin Zarauzko "Artes y Ofizios" ikastolara joan nintzen. Ikastolaan maixu onak genituen. Marrazten, buztinean lana egiten eta tailatzen erakutsi zidaten. Soldaduskara joan bitartean eskulan ikasten jardun nintzen. Soldaduska pasa eta gero, bizimoduari heldu beharra zegoen eta ene artegintza laburtua geratu zen. Hala ere, ene arterako grina eta gogoa neregan oso ongi gordetzen nituen.
Eguneko lan aldia bukatu ondoren, etxean marrazkiak eta eskulturak egiten saiatzen nintzen. Eskulturak egurrean egiten nituen, zeren egurraren berri ongi nekien. Gerez eta gehiago eskulturara jo nuen. Hemen aurkitu nuen ene barneko arte egarria esetzeko behar muen edaria. Eta gaurdaino eskultura egiten jarraitzen dut.
Azkeneko urte hauetan agerkaldi batzuk antolatu dizkidate. Horri esker ene arte lanarentzat bide berriak topatu ditut.
Zer eskultura molde egiten duzu?
Ene eskulturak neurri tipikoak dira, gehienbat behintzat. Gaia,berriz, euskal girokoa. Forma aldetik erdiz figuratiboak erdiz astraktoak dira.
Herriari begira ene lanak egiten ditut. Herrian inspirazioa jaso eta neregan ausnartzon dut. Eskultura bat bukatzean, berriz, herriari birreskentzen diet agerkaldien bitartez.
Beste anitz bide izan behar genuke: izparringiak, liburuak, irratia eta telebista. Gaurkoz, hauek gure lana batzutan erraxten dute Behar hainbat ez ordea. Zeren, artistak, eskultura edo artegintza eginaz, gero nola gordeko du beretzako bakarrik? Parregarri dirudi. Eta egia esan, gure zenbait lan , egoera horretan dago.
Agertu diguzun puntua arras interesgarria da. Hutsune handia bait dago gure euskal kulturaren zabalketan eta lan hau arreta handienez aurrera eraman beharrezkoa dela uste dut.
Badakigu, inoiz, atzerrira joan-izan zarela zeure arte lanak erakustera. Nora eta noiz, esango aal diguzu?
Aurten ia urte bete, maiatzean, Yugoslabiako errepublika batetara joan nintzen. Errepublikaren izena Slobenia da.
Egurrean lana egiten den nazio-arteko kolonia batetara deitu ninduten. Ene lana han gelditu zen.
Urte berean, abuztuan, Baionako Zabal erskustokian agerkaldi bat egin nuen. Neretzako bakarrik hamabost aldiko bat prestatu zuten. Esperientzia honek, hurbiletik Ipar Euskal Herriko giroa eta zenbait eskultore ezagutzera eraman nau. Alkarrekin abiadan jarri gintuzten harremanak gehiagotzen ari dira, eta hau oso atxiki zait. Hangoek eta hemengoek, nola maila batetan hala bestetan, elkarrekin lana egin dezagula denei opa diet!
Eta oraingo agerkaldi hontara zenbat eskultura eramango duzu?
Hogei t'hamarren bat eskultura izango dira.
Zure eskulturak tipiak izan ohi direla lehenxeago aitortu diguzu. Ze neurri dute guti gorabehera?
60 zm.koak dira ene eskultura anitz.
Echeberria erakustokian jarritakoak ere tamainu berekoak ahal dira?
Gehienak 60zm.koak izanik, oraingoan tipiagoak ere baditut. 20 zm.koak bederatzi.
Ia ene eskultur-lan guztia egurrean delarik, ez da errexa hala nahi bada ere eta nik, batzutan, biziki maite dut, egur handian lana egitea. Gure artean egur handi eza gauza nabaria da eta, halere nohizbehinka, baserri edo ola zaharretan jaso ohi dogu egurrezko zenbait habe.
Eta habe horietariko batean egindako lanik aipatuko ahal diguzu?
Itziarko Saralegi jatetxe edo errestaurantan lau metro bat luze den ene eskultura bat ikus daiteke. Eskultura hura Itziarko baserri bateko habe zahar batez egin nuen. Eskulturaren forma astratea da nahiz eta jende askok esan, ederki esan ere, uztarria dirudiela. Baina, eskulturak uztarria badirudi ere uztarri batek ezin hainbat buru lotzen ditu: Euskal Herriko Zazpi buruak, besteak beste!
Egun zenbait euskal eskultore gure Herriko bizimodua eta pentsamoldea eskulturaren bitartez egertzen saiatzen da. Zuk ere jokabide bera duzu. Honela zergatik jokatzen duzu?
Eskultura egitean zerbait adierazi nahi dut. Nik adierazi nahi dudana geure Herriaren izatetik jasotzen dut. Halere esateko era, hots, eskulturaren forma ahalik eta gehienbat pertsonala izatea saiatzen naiz. Batzutan, ene eskulturak errealistak dira, esan nahiaz formaz baino gehiago. Bestetzutan. linea gutikin egiten ditut ene lanak eta beren esan nahia, lehen begirada batetan, ez da ikusten. Adibidez, bigarrengo jokabide hau. Lehen, aldiz, jarraitu dut aipatu dizudan 20 zm.ko eskultura-lan ttipi horietan.
Amaitzeko, zorionak opa dizugu. Aurrera jo gaurarte bezala eta agerkaldi hau fruitu ugarikoa izan dadila .Beste bat arte.
URZOLA
7

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\MURUA3
Pertsonaiaz\MURUA3
Egileez\URZOLA1\Kultura

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude